wrapper

Herriko ekonomiaren sustapenerako dirulaguntza programa 2020

2020ko martxoaren 11n Munduko Osasun Erakundeak COVID-19ak eragindako osasun publikoko emergentzi egoera nazioarteko pandemia deklaratu zuen. 

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketarako ALARMA EGOERA deklaratu zen. 

Alarma egoeraren deklarazioak eragin zuzena izan du herritarren eguneroko bizitzan, bai beraien mugitzeko askatasunean zein beste eskubide batzuen egikaritzan. 

Eraginak eta ondorioak zehazki zerrendatu ezin badaitezke ere tokiko ekonomiaren eremuan utzi dituen agerikoenak honakoak dira: 

a) Komertzio txiki nahiz bestelako establezimenduen itxiera aginduak sortzen dituen galerak.

b) Autonomoen egoera larria, gastu finkoei (lokalen alokairu gastuak, kuoten ordainketa...) aurre egiteko zailtasunak sarreren gutxitze -eta askotan sarrerarik gabe haren aurrean. 

c) Enpresen zailtasunak aurrera egiteko, lan kargari eusteko eta plantillako langileak mantentzeko. Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteen ugaltzea eta zenbait kasutan kaleratzeak.

Alarma egoeraren iraupenaren inguruan ere ziurgabetasuna da nagusi eta testuinguru honetan guri, udaloi EGITEA DAGOKIGU- Egitea eta herriitarrei ziurtasuna eta segurtasuna eskaintzea. Beti ere tokiko autonomia eta subsidiarietate printzipioen baitan. Udalok gara herritarrek arazoak konpontzeko jotzen duten lehendabiziko atea eta guri dagokigu beraien beharrei erantzun egoki bat ematea, eraginkortasunez. 

Pertsonak izan behar ditugu erdigunean, beraiek direlako gure oinarri eta helburu, eta honekin batera gure udalerriko sare sozial eta ekonomikoa zaindu behar dugu. Ezinbestekoa zaigu beraz esku hartzea

Horretarako, herriko eragile ezberdinekin lehen kontrasteak egin eta ondorioz, maiatzaren 21eko osoko bilkuran COVID-19aren eragina arintzeko neurriak jasotzen dituen sustapenerako plan integrala onartu da. 

Plan horretan aurreikusten diren ekintzek ikuspegi bikoitza dute:

a) Berehalakoak: Bizitzen ari garen egoeraren eragina arintzea helburutzat dutenak.

b) Epe ertainekoak: Suspertze ekonomikoa sostengatzeko neurriekin eta ekonomikoki eta populazioko alderdi zaurgarrienak babesten jarraituz. Eta horrekin batera estrategikoenak ulertzen ditugunak lagunduz. 

Plan hori osatzerakoan, udaleko teknikari nahiz eragile ezberdinen ekarpenak izan dira kontuan. Bertan jasotzen diren ekimen batzuk martxan jarriak daude, beste batzuk epe laburrean aterako dira. Baina honetaz gain, eta batez ere epe ertainera begira - ERTEak gehienez ere irailaren 30era arte luzatuko dira, langabezi tasaren igoera... -Hartu beharko diren neurriek; besteak beste, langabetuen kontratazioaren sustapena, herriko gremioak nahiz beste arloak bizirik mantentzeko ekimenak...- egoeraren DIAGNOSTIKO bat egitea eskatzen dute. Maiatzaren 21ean ahobatez onartu zen Sustapen Plan Integral hori izango dugu ekimen ezberdin horien markoa eta sostengua. 

Aipatutako eraldaketa eta berpizte hori bultzatzeko, eta gure herriko ekonomiaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko, Sustapeneko Plan Integralean hainbat dirulaguntza lerro jasotzen dira, bai industria sektorean, bai gainerako sektoreetan ere enpresen sorrera bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sustatzeko asmoa duten laguntzak. Eta honekin batera, enpresa berriak merkaturatzea eta lehendik daudenak sendotzea bermatuko duten neurriak bultzatzea helburu dutenak.

Aipaturiko dirulaguntza lerro horien edukia zehazterakoan kontuan hartu dira:

1.- Azpeitiko Lan merkatuko datuak.

2.- Eskualdeko egoera ekonomikoa eta indstria ehunera pasatutako galdeketaren ondorioak.

3.- Azpeitiko enpresa kopurua eta tamainaren arabera 2014-2018an izan ditugun eskaerak

Horregatik guztiagatik,Ekonomia batzordeak proposatuta, alkatetzak 2020ko uztailaren 6an emandako Ebazpenaren bidez, erabaki du: 

Aurrena: Herriko Ekonomiaren Sustapenerako dirulaguntzak emateko 2020ko deialdia onartzea, baldintza arautzaile orokorrak eta eranskin bidez argitaratu diren ildo edo lerro bakoitzari dagozkion baldintza espezifikoen arabera. 

1) Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean eta ekonomia sustatzera bideratutako dirulaguntzak.

2) Industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak, enplegua sortu edo mantentzen duten garapen jasangarria bulzatzen duten inbertsio proiektuak eta genero-berdintasuna sustatzeko dirulaguntzen lerroak sustatzeko dirulaguntzak.

3) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak.

4) I sektorean, merkataitzan, ostalaritzan, zerbitzu nahiz industrian enplegua sustatzeko dirulaguntzak.

Bigarrena: Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Hirugarrena: Deialdi honi aurre egin ahal izateko 457.000,00€ko zenbatekoaren gastua baimentzea, Azpeitiko Udalaren Aurrekontu Orokorraren 1.1100.471.241.00.01.2020 eta 1.1100.471.241.00.02.2020 partidetatik.

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen. 

Oinarriak eta deialdia

Akats zuzenketa

Eskaera orria

Dirulaguntza zuriketa 

*Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124508

I.eranskinaren 2020-12-11ko ebazpenaren iragarkia.

II.eranskinaren 2020-12-11ko ebazpenaren iragarkia.

III.eranskinaren 2020-12-11ko ebazpenaren iragarkia.

IV.eranskinaren 2020-12-11ko ebazpenaren iragarkia.