wrapper

2020. urtean zehar Azpeitiko kultur elkarteen urteko programak edo kultur jarduerak finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak

Azpeitiko Udalak 2013ko urriaren 1ean Azpeitiko kultur entitateen kultur egitasmo edo/eta urteko programen garapena finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak emateko oinarri bereziak onartu zituena. (2013ko urriaren 8ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 192 zk.).

Toki-erakundeak egokitzat jo zuen zenbait kultura-arlo sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta hedatzeko ekimenei laguntzeko bide bat eratzea, Azpeitian jarduten duten elkarte edo erakundeei dirulaguntzak emanez. Neurri honen bidez, udalerri dinamikoa, parte-hartzailea, modernoa eta kulturalki aktiboa sortu nahi da.

Ebazpen honen bidez, bete egiten dira Udalbatzaren 2013ko urriaren 1eko akordioan jasotako aurreikuspenak, eta 2020ko ekitaldirako deialdia onartuko da. Oro har, ebazpen honetan ez dira oinarrien edukiak errepikatuko, baina proposamena aurkeztu nahi dutenek kontuan hartu beharreko lege-egokitzapenak edo zehaztapenak jasoko dira. Horien artean dago administrazio elektronikoa sustatzeko eskaerak aurkezteko modu berria.

Aipatutako oinarriek ezartzen dute deialdian jasoko direla aurrekontu-kreditu zehatzen kargura finantzatuko diren dirulaguntzak. Era berean, eskabideak aurkezteko epea ere jasoko da.

Era berean, dirulaguntza hau Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (2020-2022 aldirako onartua, 2020ko maiatzaren 5eko Osoko Bilkuraren bidez, eta 2020ko maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 99. zk.) eta Udalaren web-orrian sartuta dago.

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2020ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU

Lehena.- Urteroko deialdia gauzatzea, Azpeitiko kultur entitateen kultur egitasmo edo/eta urteko programen garapena finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak emateko.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2020. ekitaldiko udal aurrekontuan 47.500 euroko gastua baimentzea, Azpeitiko Kultura sailak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin: Transferentzia arruntak kultura batzordea: 1.0401.481.334.00.01 2020

Hirugarrena.- Eskaerak aurkezteko epea 2020ko irailaren 15ean amaituko da.

Laugarrena.- Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere, emandako dirulaguntzak Azpeitiko Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124811