Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1.13) artikuluak jasotzen du lege honetan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan, Udalerriak honako esparru material honetan erabili ahal izango dituela eskumen propioak: gizarte-zerbitzuak antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea.
Gizarte Zerbitzuei buruzkoa den abenduaren 5eko 12/2008 Legearen V. tituluaren II. Kapituluan irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimenak izan beharreko laguntza publikoa arautzen da, eta besteak beste, elkarte-sarea babesteko eta herritarren parte hartzea sustatzeko jarduketak dirulaguntzen esparruan egituratu ahal izango direla jasotzen da.
Azpeitiko udalak 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko ekainaren 4an egindako bilkuretan Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko Elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak onartu zituen (GAO-n 2012ko urriaren 26an eta 2013ko ekainaren 12an argitaratua). Laguntza hauen helburua Azpeitiko herrian esku-hartze soziala bultzatu, herri mailan gizarte zerbitzuen alorrean lanean ari diren elkarte, talde eta erlijio-ordenak indartu, eta guztiek, gizarte zerbitzuen alorrean sustatzen dituzten jarduerak diruz laguntzea nahi da.
Dirulaguntza lerro hau Udalbatzak 2020ko maiatzaren 5eko Osoko Bilkuran onartu zuen Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzen 2020-2022 Plan Estrategikoan aurreikusita dago. I Eranskina: Gizarte ekintza -Lerroa: arlo sozial eta soziosanitarioko elkarteentzako laguntza-programa-. Udalak bera, solidaritate soziala eta pertsonen partizipazio soziala bultzatu nahi du, inklusio eta kohesio soziala bultzatzen Azpeitiko herrian.
Ebazpen honen bidez, 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko ekainaren 4an egindako bilkuretan, Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko Elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak kontuan izanik, 2020. ekitaldirako deialdia onartuko da. Oro har, ebazpen honetan ez dira errepikatutako oinarrien edukia, baina bai jasoko dira aurkeztu nahi dutenak kontuan izan behar dituzten legezko egokitzapenak edo puntualizazioak. Horien artean daude administrazio elektronikoa bultzatzeko helburuarekin eskaerak aurkezteko modu berria, edota, datuen babesari buruzko legeriak eragindako aldaketak.
Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta dirulaguntzak emateko prozedura.
Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren dirulaguntzak.
Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.
Araudi honen baitan, eta laguntzak emateko eskuduna Alkatea izanik (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 artikulua) 2020ko ekainaren 24ko Dekretuaren bidez ,
ERABAKI DU
Lehena.- Urteko Gizarte eta Gizarte-osasungintza arloko elkarteei dirulaguntzak
emateko deialdia egitea.
Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.
Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus
Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2020. ekitaldiko udal aurrekontuan 39.000 euroko gastua baimentzea, Udalaren Zerbitzu Orokorrak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin: 1.0600.480.231.00.02 2020 Gizartekintza
Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.
* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812650