wrapper

Joxe Takolo Beka 2020


GOI-MENDIA, ABENTURA, ZIENTZIA, ESPLORAZIOA ETA DIBULGAZIOAREKIN ZERIKUSIA DUTEN PROIEKTUAK BULTZATZEKO 2020 JOXE TAKOLO BEKA EGITASMOA OSATZEN DUEN DIRULAGUNTZA EMATEKO OINARRIAK ETA DEIALDIA

Alkatetza honek 2020ko ekainaren 17an emandako ebazpenaren bidez, 2020 Joxe Takolo Bekaren baitan dagoen dirulaguntza lortzeko eskariak eta beka bera ematea arautzen duen
arauak onartu zituen, Mendi Federazioko kide izanik, adierazi den helburuarekin bat datorren jardueraren bat antolatu nahi duten Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzendua.

Ebazpen beraren bidez, 2020rako deialdia onartu zen.

2020ko udal-aurrekontuak 3.000 euroko aurrekontu-zuzkidura ezartzen du, guztira, aurrekontu-partidaren kargura:
1.0500.481.341.00.02 2020 Kirol Batzordearen transferentzia arruntak.

Deialdia eta beka eskatzeko behar diren gainerako dokumentuak Azpeitiko Udalaren www.azpeitia.eus webgunean daude, laguntzen eta dirulaguntzen atalean.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio deialdia onartu duen organo eskudunari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean aurkaratu ahal
izango da, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Bi kasuetan, oinarri hau ek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812704