wrapper

Oharrak

SORKUNTZA BEKAK 2020

KULTUR SORKUTZARAKO “SORKUNTZA” BEKAK EMATEKO 2020. EKITALDIRAKO DEIALDIA.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen eta horrekin bat datorren araudiaren arabera, Azpeitiko Udalari dagokio kultura-jarduerak antolatzeko eta sustatzeko eskumena.

 

Jarduera-eremu material horren barruan, Azpeitiko Udalak egokitzat jo zuen sektore pribatuak kultura-sorkuntzaren arloan sustatzen eta garatzen dituen ekintzak babesteko bide bat arbitratzea. Neurri horren bidez, batez ere, ikerketa, prestakuntza, artelan artistikoen ekoizpena eta hedapena sustatu nahi dira, eta parte hartzen duten artistei beren zeregin artistikoaren aintzatespena lortzeko aukera eman nahi zaie.

 

Ildo horretan, Udalak, 2017ko otsailaren 7an, kultura sortzeko SORKUNTZA izeneko bekak finantzatzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoak onartu zituen (2017ko maiatzaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 82. zk.).

 

Kultura-sorkuntzatzat hartzen da artistaren irudimenaren emaitza, musika, pintura, eskultura, literatura-obra, antzerki-obra, obra zinematografikoa, komikia, soinu-konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza eta abarren forma gauzatu eta har dezakeena.

Xedea, subjektu onuradunak, bazterketak, diruz lagun daitezkeen gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura oinarri espezifiko horietan dago araututa.

Aipatutako oinarriek ezartzen dute deialdiak ezarriko dituela laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditu zehatzak.

 

2020ko ekitaldi honetan, dinamoa izeneko udal-espazioa erabiltzea bultzatu nahi da, interes kulturaleko ekimen sortzaileak bultzatzeko, sortzeko, esperimentatzeko, ekoizteko eta partekatzeko. Hori dela eta, bi modalitatetan banatu da diru-laguntzaren xedea. Beraz, laguntza-esparru bat diseinatu da, bi beka espezifikorekin, bigarren modalitate horretan jarduerak gauzatu nahi dituzten pertsonek diru-laguntzen araubide honetan sartzeko aukera izan dezaten.

 

Deialdian adieraziko da eskabideak aurkezteko epea

Era berean, diru-laguntza hau Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoan (2020-2022 aldirako onartua, 2020ko maiatzaren 5eko Osoko Bilkuraren bidez, eta 2020ko maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 99. zk.) eta Udalaren web-orrian sartuta dago.

 

Azaldutakoaren ondorioz, Azpeitiko alkateak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 f) artikuluan emandako eskumenak baliatuz, 2020ko ekainaren 10eko Dekretuaren bidez, honako hau

EBATZI DU
Lehenengoa.- SORKUNTZA izeneko kultur sorkuntzarako bekak emateko urteko deialdia egitea, Azpeitiko Kultura Sailak kudeatutako programen kontura.

 

Bigarrena.- 2020ko udal-aurrekontuan 20.000 euroko aurrekontu-zuzkidura jasotzea, aurrekontu-partidaren kargura:

 

1.0401.481.334.00.04 2020 Kultura-sorkuntza.

Honela banakatzen da kopuru hori:

A) Kultura-sorkuntzarako modalitatea: 12.000 €
B) Kultura-sorkuntzako egonaldien modalitatea: 8.000 €(4.000 euroko bi beka).

Hirugarrena.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.- Eskabideak Azpeitiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, oinarrien 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

 

Deialdia eta laguntza eskatzeko behar diren gainerako dokumentuak Azpeitiko Udalaren www.azpeitia.eus webgunean daude, laguntzen eta diru-laguntzen atalean.

 

Bosgarrena.- Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie pertsona edo erakunde interesdunei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.1 artikulua. Hori guztia, emandako diru-laguntzak Azpeitiko Udalaren webgunean argitaratzeari kalterik egin gabe.

 

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio deialdia onartu duen organo eskudunari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango da, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Bi kasuetan, oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbieahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018121004

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information