wrapper

COVID-19ak zaintza eta kontziliazioaren eremuan eragindako egoerak arintzeko laguntza lerroa

COVID-19AK ZAINTZA eta KONTZILIAZIOAREN EREMUAN ERAGINDAKO EGOERAK ARINTZEKO LAGUNTZA LERROA

 

*AURREKARIAK ETA TESTUINGURUA

2020ko martxoaren 11n Munduko Osasun Erakundeak COVID-19ak eragindako osasun publikoko emergentzi egoera nazioarteko pandemia deklaratu zuen.

Hori horrela, koronabirusa herritarren artean ez hedatzeko hartutako neurrietako bat hezkuntza jarduera etetea izan da. Hezkuntza-jardueraren etenaldi hori autonomia-erkidegoko ikastetxe guztietara (Azpeitiakoak barne) zabaltzea erabaki zen, martxoaren 13tik aurrerako ondorioekin, egun hura barne.

 

Neurri horrez gain, EAEko administrazio publiko eskudunek pixkanaka erabaki dute, Covid-19 koronabirusaren ondorioz eragindako osasun-larrialdian zehar, besteren mendeko pertsona nagusien egoitzak eta gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroak ixtea; horien artean daude hirugarren adinekoentzako baliabideak, bai eta besteren mendeko pertsonentzakoak eta gizarte-inklusioa sustatzekoak ere.

Bestalde, osasun publikoaren larrialdi-egoera horren barruan, Espainiako Gobernuak 2020 martxoaren 14an erabaki zuen alarma-egoera deklaratzea, Covid-19 koronabirusaren ondorioz sortutako osasun-larrialdiari aurre egiteko. Alarma-egoera deklaratzea erabaki zen egunean jarri zen indarrean alarma-egoera, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez (errege-dekretu hark Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen).

Aipatutako osasun-krisi horren barruan, ikusirik Covid-19 koronabirusak erasan dien herritarrak gero eta gehiago izan direla eta kontuan izanda Udaloi dagokigula honelako egoeren aurrean herritarrei lehen erantzuna ematea, Azpeitiko Udalak 1,7 milioi euroko funts bat sortu du eta harekin finantzatuko ditu Covid-19 koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko gizarte babesaren eta tokiko ekonomiaren sustapenaren arloetan hartzen dituen jarduketen eta neurrien gastuak.

Horretan guztian oinarriturik, aipatutako funtsaren barruan sortutako «Covid-19ak ZAINTZAREN eremuan eragindako kalteak arintzeko neurriak» laguntza-lerro berriari esker, Azpeitiko Udalak , tokiko autonomiaren eta gertutasun printzipioaren baitan, krisiak gizarteko kolektiborik zaurgarrienetan –adibidez, familietan– duen inpaktu ekonomikoa murriztea ahalbidetuko du.

Hala, Hezkuntzaren eremuko jarduera presentzialak eten izanak eta besteren mendeko pertsona nagusien egoitzak eta gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroak ixtea agindu duen salbuespenezko egoeragatik –gutxienez alarma-egoera amaitu arte luzatuko dena, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua aplikatuz–, langile askok beren bizimodua beste modu batera antolatu beharra izatea ekarri du, hura uztartu ahal izateko ikastetxeak itxi zaizkien seme-alabenganako nahiz mendekotasuna duten pertsonen zaintza eta arreta egokia ahalbidetu ahal izateko.

Horrekin bat etorriz, familiei laguntzeko neurri zehatz egokitzat jo da familia eta lana uztartu ahal izateko berariazko laguntza-lerro hau martxan jartzea, lan-egoera aktiboan dauden langileek egiaztatzen dutenean beren gain hartu behar izan dutela –Covid-19 koronabirusak eragindako osasun-krisia borrokatzeko eta kudeatzeko ekintzen eta neurrien ondorioz– seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko pertsonen kontratazio gastuak.

Laguntza lerro hau aldi baterako izango da , eta konpentsatu egin nahi du goian aipatutako pertsonei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko beste pertsona batzuk kontratatu beharrak dakarren gastua.

Ondorioz, familia babesteko, lana eta familia uztartzea xedetzat hartuta eta bide batez zenbait kolektiboen enpleagarritasuna eta lan baldintzen hobetzea sustatu asmoz, Euskadiko Tokiko Erakundeak arautzen dituen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen baitan, Alkatetzak 2020ko ekainaren 4 an emandako Ebazpenaren bidez,

 

EBATZI DU:

Lehena.- COVID-19 coronavirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko norbanako eta familientzako, zaintza eta kontziliazio eremuan, udal dirulaguntzak emateko deialdia egitea.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

 

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian (www.azpeitia.eus) daude erakusgai, dirulaguntzak atalean.

 

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2020. ekitaldiko udal aurrekontuan 100.000 euroko gastua baimentzea, Azpeitiko Udaleko aurrekontuaren baitan:

Covid-19 familia zaintza 1.1000.480.311.00.01.2020

Hirugarrena.- Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, deialdia argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbiea:  https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124784 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information