COVID-19 BIRUSAK KALTEBERA EKONOMIKOAN UTZI DITUEN HERRITARREN ERRENTA NAHIZ MAILEGU GASTUEI ERANTZUTEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera ezarri zuen lurralde osoan, Covid-19k eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko.
Osasun-krisiko egoera horrek udalerriko eremu ekonomikoan dituen ondorioei aurre egiteko, Alkatetzaren 2020ko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez onartu zen COVID-19 birusa hedatzearen ondorioz egoera ekonomiko ahulean daudenei alokairuaren eta maileguaren zati bat ordaintzeko laguntzen deialdia.
Laguntza horren helburua da beste administrazio batzuek beren eskumenen esparruan har ditzaketen neurri ekonomikoak osatzea.
Horren ondorioz, Alkatetza honek, apirilaren 7ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan jasotako kmpetentzietan oinarrituta, honako hau XEDATZEN DU:
Lehenengoa.- Covid-19 birusak ekonomikoki eragindako herritarren alokairu- eta mailegu-gastuei erantzuteko laguntzen deialdia onartzea.
Deialdiaren edukia ebazpen honekin batera doa, 1. eranskin gisa.
Bigarrena.- laurogei mila euroko (80.000 €) gastua baimentzea, Azpeitiko Udalaren aurrekontu-sail honen kargura:
1.1100.480.152.30.02 2020 Alokairu laguntzak – 80.000 €
Hirugarrena.- Ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Azpeitiko Udalaren webgunean -laguntza ekonomikoen programa- argitaratzeko agintzea.
Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.
Azpeitian, 2020ko apirilaren 14an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.
- Oinarriak eta deialdia
- GAO
- GAO - Akats zuzenketa
- Eskaera orria
- Erantzukinzunpeko adierazpena
- Ebazpena
* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbiea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124532