wrapper

Oharrak

Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdia 2020 urterako.

AZPEITIKO HERRIAN ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA 2020 URTERAKO.

Azpeitiko Udalak, 2017ko maiatzaren 9an egindako Osoko Bilkuran, etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko arauak osatzen dituzten oinarri arautzaileak onartu zituen. (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko uztailaren 11n, 132. zk)..

Laguntza hauen xedea, Azpeitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo 2020ko urriak 15 baino lehen alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartuko duten kolektibo desberdinei: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutoa duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunei, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Adierazitako oinarriek ezartzen dute deialdiak jasoko dituela laguntzak finantzatuko diren aurrekontuaren kreditu konkretuak.

Deialdi honetan, gainera, jasotzen da laguntza horiek eskatu ahal izango dituztela Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan, etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko aukera duten pertsonek ere, erakunde honek egoera hori konpontzeko behar diren baliabideak ez dituen neurrian.

 

Halaber, adierazten da, eskaerak aurkezteko epea deialdia bertan adieraziko dela.

Diru-laguntza ildo hauek Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak (3. lerroa: industria, merkataritza eta turismoa), Udalbatzak onartuak.

Indarrean den araudia kontuan izanda, Alkatetzak 2020ko apirilaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, eta dagozkion eskumenak erabiliz,

* Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbiea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124530

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information