wrapper

Oharrak

COVID-19 Koronabirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko diru-laguntza deialdia.

COVID-19 CORONAVIRUSAREN EGOERA ETA BILAKAERAK ERAGINDAKO EGOERAK ARINTZEKO NORBANAKO, FAMILIENTZAKO, TXIKIZKAKO MERKATARITZA ESTABLEZIMENDU NAHIZ OSTALARIENTZAKO UDAL DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO URJENTZIAZKO DEIALDIA

 

*AURREKARIAK ETA TESTUINGURUA

2020ko urtarrilaren 30ean, Nazioarteko Osasun Erregelamenduaren Larrialdietako Batzordearen gomendioz, Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak koronavirus 2019 ( nCoV) delakoaren sorrera Nazioarteko Garrantzizko Osasun Publikoko Larrialditzat jo zuen.

 

Harrezkero, nazioartean, estatuan eta gure autonomia erkidegoan antolatze eta euste neurriak hartu dira, gaixotasunari goiz antzemanez birusaren hedapena eteteko, kasuak isolatu eta artatzeko, kontaktuen jarraipena egiteko eta arriskuaren araberako gizarte urruntzeko neurriak sustatzeko.

 

2020ko martxoaren 11n Munduko Osasun Erakundeak COVID-19ak eragindako osasun publikoko emergentzi egoera nazioarteko pandemia deklaratu zuen.

Testuinguru honetan Dekretu, Agindu eta Gomendio ezberdinak argitaratu dira dagokion lurraldeko Buetin Ofizialetan. Jarraian azaltzen dira Euskadiko Erkidego Autonomoko Buletinean jasotakoak:

- Martxoaren 13ko 6/2020 DEKRETUA, Lehendakariarena , zeinaren bidez Lehendakariak Euskadiko Herri Babeseko Plana-Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi zuzentzeko eskumenak bereganatzen baititu, Covid-19aren hedapenak eragindako osasun-alertak sortu duen egoeraren aurrean.

- Martxoaren 13ko AGINDUA,Segurtasun sailburuarena, zeinaren bidez formalki aktibatzen baita Euskadiko Babes Zibileko Plana, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-labi izeneko plana, Covid-19aren hedapenak eragindako osasun-alertak sortu duen egoeraren aurrean.

-Martxoaren 13ko AGINDUA, Osasun sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Euskal Autonomia erkidegoan, Covid-19/ koronabirusaren egoera eta bilakaera dela eta-

 

- -Martxoaren 14ko AGINDUA, Osaun sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Euskal Autonomia erkidegoan, Covid-19/ koronabirusaren egoera eta bilakaera dela eta-

 

*ALARMA EGOERAREN DEKLARAZIOA

Martxoaren 14ko 463/2020 Errrege Dekreturen bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketarako ALARMA EGOERA deklaratu da.

Esan, alarma egoera Espainiar Estatuko lurralde osoa hartzen duela. 15 eguneko iraupena izango du eta Espainiar Estatuko Administrazio nahiz Gobernu organo ezberdinak izango dira tokian tokian hartu beharreko neurriak zeintzuk izango diren seinalatuko dituztenak.

Errege Dekretuaren Azken Xedapenetatik lehenak dio alarma deklarazio horren aurretik Erkidego nahiz tokiko gobernuek coronavirus cOVID-19aren baitan hartutako neurriak indarrean jarraitzen dutela. Beti ere errege Dekretu honek xedaturikoaren bat badatoz.

 

Beraz, esan dezakegu, eta gaia Azpeitiko Udalera ekarriz, 463/2020ak ezarritako neurriak bete eta betearaztea dagokigula.

 

 

*DEKLARAZIOAREN ONDORIOAK

Alarma egoeraren deklarazioak eragin zuena du herritarren eguneroko bizitan, bai beraien mugitzeko askatasunean zein beste eskubide batzuen egikaritzan.

 

Eraginak eta ondorioak zehazki zerrendatu ez badaitekezke ere hona hemen agerikoak:

 

1.- Hezkuntza zentroen itxierak duen eragina ikasleen zaintzari dagokionez. Nagusiki adin txikiko zaintza eremuan.

2.- Erresidentzi, eguneko zentro nahiz adinekoen zaintzara bideratutako zentroen itxiera edota mugak.

 

3.- Lantokien itxiera ofiziala dekretatu ez izanak lana eta familia kontziliatzeko sorzten dituen arazoak.

 

4.-Komertzio ahiz bestelako establezimenduen itxiera aginduak sortzen dituen galera ekonomikoak

5.-Ostalaritzaren itxiera aginduak sortzen dituen galera ekonomikoak.

6.- Neurri hauen aplikazioan norbere eskubide nahiz askatasunetan ezarritako limitazioak sortarazitako gainontzeko kalte eta egonezinak, batez ere egoera zaurgarrienean aurkitzen diren kolektiboetan

7.- Zeharkako bestelako ondorioak

 

*EGOERA ARINTZEKO LAGUNTZA PROPOSAMENA

Diru-laguntza lerro hone xedea da COVID-19 coronavirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzea norbanako, famili, txikizkako merkataritza establezimendu nahiz ostalariei dagokionean.

 

Estatuko alarma egoeraren deklarazioak nahiz lehendakaritzan jasotakoak ez ditutze jaso egoera horren deklarazioak sortarazitako kalteen inguruko konpentsazioarik eta hauxe da beraz bilatzen dena. Egoera honen ondorioz nahitanahiez aplikatu beharreko salbuespenezko prebentzio neurriak sortaritzako egoera zailei aurre egitea eta erantzun bat ematea.Ahal den neurrian Udaleko baliabideak bideratzea sortarazitako kalteen aurrean herritarrei erantzun egoki bat ematea. Udala da herritarren aurrean dagoen lehen instituzioa eta gertukoena eta lehen erantzunak bertatik bideratzea asmoa. Beti ere gainontzeko Administrazioek eremu honetan epe labur nahiz ertainean har ditzaketen betselako neurrien kalterik gabe.

 

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

 

Euskadiko Tokiko erakundeak arautzen dituen apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen baitan, Alkatetzak 2020ko martxoaren 16an emandako Ebazpenaren bidez,

 GAO - Oinarriak

 Onarpena

 Eskaera orria

Onartutakoen ebazpena

Aurkeztutako laguntzen ebazpena 3

*OHARRA: Instrukzio fasean, azterketa egin ondoren, diru-laguntza ez emateko emaitza bada entzunaldi epea emango zaie interesatuei, eta ondoren, dagokion ebazpena emango da. Une honetan tramitea martxan dago.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information