wrapper

Udal zergen atzerapena

2020 ekitaldiko Zergen Egutegi fiskala aldatzea onartu zuen Udalak, martxoaren 20an egin zen ez-ohiko plenoan. Hala, apirilaren 1etik maiatzaren 25era bitartean ordaindu beharreko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea irailaren 15era arte luzatu da.

Horrekin batera, estalgarrien eta espazio publikoaren okupazioren inguruko tasen ordainketa ere irailaren 15era arte luzatu dute.