wrapper

Oinarrizko beharretarako dirulaguntza

 

Azpeitiko Udalak 2020ko udal laguntzen deialdia argitaratu du, ekonomikoki egoera zailenetan dauden herritarrak babesteko. Horretarako 362.000€ bideratu dira. Aurtengo deialdia egokitu egin da, COVID-19 gaixotasuna dela-eta sortutako alarma egoerak behar berriak ekarri dituelako. Alarma egoerak irauten duen bitartean izandako diru-sarrerak izango dira kontuan dirulaguntza ebazterakoan, ikusi delako hainbat herritarren lan-egoera aldatu egin dela martxoaren 15ean alarma egoera ezarri zenetik.

Oinarrizko beharrei erantzuteko bideratuko da. Honako beharrak daude oinarrizko gisa zehaztuta, besteak beste:

• Alokairua ordaintzea.
• Elikagaiak erostea.
• Osasun eta farmazia produktuak eskuratzea.
• Ura, gasa, argindarra eta halako hornikuntzak finantziatzea.

Dirulaguntzaren onuradunak

Nahikoa izango da alarma egoerak irauten duen bitartean dirulaguntzako baldintzak betetzea. Diru-sarrerena da baldintza horietako bat: pertsona baten kasuan eta hilabeteko, ezingo du 1.040,59 euro baino gehiagokoa izan; bi pertsonen kasuan, 1.335,40 euro baino gehiagokoa; eta hiru pertsonen edo gehiagoren kasuan, 1.478,11 euro baino gehiagokoa. Hala ere, jasotzen diren eskaera eta kasu guztiak banan-banan aztertuko dira.

Lerro horren bitartez, pentsio baxua duten adinekoei ematen zaien 1.080 euro arteko laguntza osagarria ere bideratuko da, baita adin txikikoen eskolaz kanpoko jardueretarako beka ere. Horrekin batera, gizarte larrialdietarako dirulaguntzak aurreratu, eta urteko lehen ordainketak egin ditu Azpeitiko Udalak.

 

Eskaerak aurkezteko epea: Abenduak 20

Dokumentazioa