wrapper

Oharrak

Prebentzio neurriak

 

 JARRAITU BEHARREKO PREBENTZIO NEURRIAK 

Koronabirusarekin ez kutsatzeko, herritarrek hartu beharreko prebentzio neurri nagusi hauek dira:

A213913D 0D72 416B 990C 9EA8B9C4D484

     Eskuak maiz garbitu. Horretarako, erabili ura eta xaboia edo desinfektatzeko gela. Eskuak garbitzeak derrigorrezkoa izan        beharko luke, besteak beste, doministiku edo eztula egin eta gero, doministiku eta eztula egin duen norbaitekin kontaktua izanez gero, komunean egon eta gero, azalera zikinak garbituz gero edota jan aurretik.

     Arnasa hartzean higiene neurriak hartu. Eztula edo doministiku eginez gero, estali ahoa eta sudurra ukondoaren barneko aldearekin. Ukondoak tolestuta egon behar du. Bestela, erabili eta botatzeko mukizapiekin estali ahoa eta sudurra. Zapia berehala zakarrontzira bota, eta garbitu eskuak urarekin, xaboiarekin edo desinfektatzeko gelarekin.

     Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa. Eskuek kutsatuta egon daitezkeen gainazal asko uki ditzakete. Beraz, eskuekin sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero, arriskua dago gainazal horretan zegoen birusarekin norbera kutsatzeko.

      Osasun arreta eskatu. Sukarra edukiz gero, edo arnasa hartzeko arazoak, osasun arreta eskatu, baina zuhurtziaz. Ahal dela ez deitu 112 telefonora, eta deitu Koronabirusa hartatzeko jarritako telefonora:  900-20 30 50. 

     Distantzia utzi ingurukoekin. Metro eta erdiko distantzia uztea gomendatzen da.

      Ez egin bidaiarik premiazkoa ez bada. Bidaiarik ez egitea gomendatzen da, derrigorrezkoa ez bada behintzat.

     Sintomak edukiz gero. Aholkua etxean geratzea da —are gehiago sintomak arinak badira—, eta arreta telefonoetara deitzea jarraitu beharreko pausoak jasotzeko.

Adinekoak eta gaixo kronikoak. Etxetik ez ateratzea gomendatzen da.

 

Kontsultatu alarma egoeraren inguruko irizpideak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information