wrapper

Gizarte mailako bazterkeria eta/edo behar larriko egoerak leuntzeko norbanakoei eta familikoei dirulaguntzak

AZPEITIKO UDALA

 

 

Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norba-nakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzetarako 2020ko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak.

2019-2023 legegintzaldian Azpeitiko Udalak izango duen lan-ildoetako bat ekonomia-krisiak norbanakoei eta familiei sortutako beharrei aurrea hartu eta erantzutea izango da.

Norbanakoen bazterkeria egoerak nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeria egoerak arintzeko, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomi-korik ez dutenen gizarteratzea errazteko, Azpeitiko Udalak norbanakoentzako zein familientzako udal dirulaguntza sistema bat arautu eta zabaldu nahi du.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abendua-ren 5eko 12/2008 Legearen 6. artikuluan adierazten da herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea dela Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemaren helburua. Horretarako, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinatuta arituko dela, haiekin lankide-tzan eta besteak beste, “larrialdi-egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea” izango dela funtsezko eginkizunetako bat.

Hori dela-eta, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 16. artikuluak esaten du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren berezko prestazio ekonomikotzat hartzen direla gizarte-larrialdiko, gizarte-premiazko edo babesgabetasunezko egoerek eraginda-ko ondorio ekonomikoak estaltzera edo leuntzera zuzendutakoak.

Larrialdirako laguntza” kontzeptua-ren funtsa, hain zuzen ere, une jakin batean (denbora-epea) eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria da.

Beraz, ezusteko gertaera batek edo aldizkako prestazio ekonomikoen ondorioz-ko baliabide ekonomiko urriek sortutako larrialdiko egoera ekonomikoak estaltzean datza. Udalak norbanakoei eta familiei emango dizkien dirulaguntzak premiazko gabezia eta gabetasunak biltzen dituzten egoerak saihesteko baliabide aringarri modura erabiliko dira.

Udalaren dirulaguntza bat emateak gizarte-diagnostiko batean oinarritua egon behar du, hau da, larrialdi izaera duen premia-egoera ziurtatzen duen preskripzio tekniko batean, eta betiere baliabide ekono-mikoen gabeziak eragindako gizarte-bazter-ketako egoeren prebentzio gisa hartuko da.

Horregatik guztiagatik, beraz, honako erabaki honen bidez gizarte-baztertze eta/edo behar egoera larrian dauden egoerak leuntzeko norbanakoentzako eta familien-tzako laguntzak emateko dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarriak onartzen dira.

Laguntza hauek Udalaren Dirulaguntzetarako Plan Estrategikoaren baitan sartzen dira. Deialdi honek apirilaren 7ko 2/2016 Legeari erantzuten dio, 17. artiku-luaren 13. puntuari –Gizarte-zerbitzuak antolatu, planifikatu eta kudeatzea– eta 14. puntuari –Diru-sarreren bermea eta gizarte-ratzea antolatu, programatu eta kudeatzea– buruzko udal eskumenei buruzkoa, eta zortzigarren xedapen iragankorra.

Balioespen ekonomikorako irizpideen atalak honako araudiari egiten dio errefe-rentzia:

- 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Berma-tzekoa eta berau garatzen duten Dekretuak.

- 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituena – bere 9artikuluak dio baldintza ekonomikoan urtero onartuko den Aginduan zehaztuko direla-

Horiek horrela, legeak aitortzen diz-kion eskumenen baitan, Alkatetzak bi mila eta hogeiko apirilaren hiruan emandako Ebazpenaren bidez,

ERABAKI DU

Aurrena.- Gizarte mailako baztertze eta/edo behar-egoera larriko egoerak leun-tzeko norbanakoei eta familiei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea.

Bigarrena.- Dirulaguntza horietarako 2020ko deialdia onartzea (erabaki honen 1. eranskin modura doa).

Hirugarrena.- 2020ko deialdiari aurre egiteko, hirurehun eta hirurogeitabi mila zortziehun euro (362.000 €) baimentzea, Azpeitiko Udalaren, aurrekontuko kontu sail hauen kontura:

1.0600.480.231.00.03 – 362.000 €

Aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.

Laugarren. Erabaki honen bitartez onartutako oinarri arautzaileek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen diren biharamunetik izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi iza-nez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Donostian dauden Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkez-teko Alkatetzaren aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkezteari utzi gabe.

Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.

Azpeitian, 2020ko apirilaren 3an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.