wrapper

HPO 23 Antzibarrena Xehetasun Azterlana (Elmubas Iberica SL)

AZPEITIKO UDALA

Xehetasun Azterlana

Alkatetzaren 2019ko azaroaren 5eko Dekretuaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Azpeitiko HAPOko 23 Antzibarrena hirigintza-eremuko I-1 eta S-4 partzelen lerrokadurak egokitzeko eta bolumenak ordenatzeko xehetasun-azterlanari, Elmubas Iberica SL sozietateak sustatua.

Horrenbestez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30ko 2/2006 Legearen 98.. artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurreko erakustaldian jarriko da aipatutako espedientea, Azpeitiko Udaleko Idazkaritzan, hogei eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo biharamunetik hasita. Aipatutako epean aztertu eta egoki eritzitako erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan, Azpeitiko Alkate-Lehendakariari zuzenduta. Era berean, xehetasun-azterketa ikusgai egongo da Udalaren webgunean (www.azpeitia.eus).

Azpeitian, 2019ko azaroaren 5ean.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.

Xehetasun azterlana

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information