wrapper

Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmenaren formalizazioa, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko

AZPEITIKO UDALA
Hitzarmenaren formalizazioa

Honekin batera jakinarazi nahi da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak eta Azpeitiko udalak ondoren jasoko den helbururako lankidetza hitzarmen bat formalizatu dutela (Udalbatzak 2019ko uztailaren 16an hartutako akordioa).

Helburua: EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei  herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Azpeitiko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hitzarmena argitaratuko du, eta orduan hasiko da bere indarraldia (hitzarmenaren 6. klausula).

Hitzarmen honen formalizazio nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Azpeitiko Udaleko iragarki taulan eta web orrian argitaratuko dira (hitzarmenak atalean).

Azpeitia, 2019ko abuztuaren 2an. Nagore Alkorta Elorza, alkatea

Albistea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information