wrapper

Oharrak

Udal Plenoaren erabakia, udal karguak betetzeagatik ordansariei buruzkoak, eta udal organo kolegiatuetako bilkuretara joateagatik ordainketei buruzkoa

AZPEITIKO UDALA
Udal Plenoaren erabakia, udal karguak betetzeagatik ordansariei buruzkoa, eta udal organo kolegiatuetako bilkuretara joateagatik ordainketei buruzkoa.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Erregimen Lokaleko Oinarriak arautzen dituenak, 75.5 artikuluan xedatzen duena betetzeko, honen bidez jakinarazten da, Udalbatzak 2019ko uztailaren 2an egindako ezohiko bilkuran honako akordioa hartu zuela:

·  Ondoren zehazten diren karguak finkatzea zinegotziek erabateko dedikazioaz betetzeko:
— Alkatea: Nagore Alkorta Elorza, 48.900 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa.
— Lehen Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzordeko kidea, Estrategia eta Hirigintza Batzordeko lehendakaria, eta Azpeitiko Kirol Patronatuko lehendakari-delegatua: Josu Labaka Zuriarrain, 37.800 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa.
— Hirugarren Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzordeko kidea, Ogasuna eta Langileria, eta Gizarte Beharrak eta Parekidetasuna Batzordetan lehendakaria: Leire Goenaga Uzkudun, 37.800 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa.
— Laugarren Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzordeko kidea, Azpeitiko EAJ udaltaldearen bozeramailea: Amaia Etxeberria Etxeberria, 30.000 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa.

·  Ondoren zehazten diren karguak finkatzea zinegotziek zatikako dedikazioaz betetzeko:
— Bigarren Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzordeko kidea, Barne Antolaketa, Ingurugiro eta Auzoak Batzordeko lehendakaria: Aitor Bereziartua Larrañaga, 31.350 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa., %50eko jardunari dagokiona.
— Kultura, Euskara eta Parte hartzea Batzordeko lehendakaria, eta Azpeitiko Euskara Patronatuko lehendakari-delegatua: Eneritz Albizu Lizaso, 7.050 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa., %20eko jardunari dagokiona.
— Festak, Gazteria eta Hezkuntza Batzordeko lehendakaria: Mikel Odriozola Arakistain, 10.600 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa., %30eko jardunari dagokiona.
Kasu guztietan legeak edota hitzarmenak onartutako igoerak ezarriko dira.

·  Korporazioa osatzen duten talde politikoei diru-zuzkidura izendatzea.
Azpeitiko Gorporazioa osatzen duten talde politiko bakoitzari diru-zuzkidura bat emango zaio, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 73.3 artikuluak adierazitakoaren arabera, honako baldintzetan:
a)  Talde politiko bakoitzari diru kopuru finkoa eta berdina ordainduko zaio hilero, 500 €urotan finkatu dena.
b)  Talde politiko bakoitzari diru kopuru aldakorra ordainduko zaio hilero, zinegotzi bakoitzeko 230 €urotan finkatu dena.

·   Asistentziak Udalaren organo kolegiatuetako bilkuratara benetan joateagatik.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.3 artikuluak adierazitakoa betez, dedikazioa aitortu ez zaien zinegotziek (ez erabatekoa ez eta partziala) udaleko organu kolegiatuetako bileretara joateagatik (Udalbatza, Tokiko Gobernu batzordea eta Batzorde berriemaileak) honako ordainketak jasoko dituzte, ondoko arauak jarraiki:

a)  Batzorde berriemailetara joateagatik:
50 €uro/bilkura zinegotzi bakoitzari.
100 €uro/bilkura, batzordeburuari.
b)  Udalbatzaren eta Tokiko Gobernu Batzordearen bilkuratara joateagatik:
90 euro/bilkura zinegotzi bakoitzari.
c)  Kalteordainak:
0,35 euro/kilometro.

Azpeitian, 2019ko uztailaren 3an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.

Albistea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information