wrapper

Oharrak

Udal Plenoaren akordioa, batzorde berriemaile iraunkorrak sortzeari buruzkoa

AZPEITIKO UDALA

Udal Plenoaren akordioa, batzorde berriemaile iraunkorrak sortzeari buruzkoa

Erregimen Lokaleko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 20.1 c) artikuluan, bai eta Udal entitateen Antolaketa, Funtzimendu eta Erregimen Juridikoari buruzko Erregelamenduko 123. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, Batzorde berriemaile iraunkorrak sortu eta nola osatuko diren erabaki beharra dagoela eta, Udalbatzak 2019ko uztailaren 2an egindako bilkuran hauxe adostu zuen:

Lehenengoa: Jarraian zehazten diren Batzorde berriemaile iraunkorrak sortzea:

- Estrategia eta Hirigintza Batzorde berriemailea.

- Ogasuna eta Langileria Batzorde berriemailea.

- Ekonomia Batzorde berriemailea.

- Kultura, Euskara eta Parte hartzea Batzorde berriemailea.

- Festak, Gazteria eta Hezkuntza Batzorde berriemailea.

- Gizarte Beharrak eta Parekidetasuna Batzorde berriemailea.

- Kirolak Batzorde berriemailea.

- Barne Antolaketa, Ingurugiro eta Auzoak Batzorde berriemailea.

Bigarrena: Batzorde bakoitza Udal Plenoan ordezkatuko Udal talde bakoitzeko 5 ordezkariekin osatuko da (hiru kide Azpeitiko Euskal Herria Bildu -EH BILDU- talde politikotik, eta bi kide Azpeitiko EAJ udaltaldea talde politikotik).

Hirugarrena: Erregimen Lokaleko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 116. artikuluak, Toki Ogasuna erregulatzen dituen martxoaren 5eko 2/2004 Errege Dekretu Legegilearen 212. artikuluarekin bat etorriz, Kontuetako Batzorde Bereziari ematen dizkion eskuduntzak beregain hartuko ditu Ogasuna Batzorde berriemaileak, ondorio hauetara aipatu funtziotetako izaera horretan eratzen delarik.

Azpeitian, 2019ko uztailaren 2an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza

Albistea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information