wrapper

Udalbatzaren eraketa eta Alkate lehendakariaren izendapena

AZPEITIKO UDALA

Udalbatzaren eraketa eta Alkate lehendakariaren izendapena

Hauteskunde Erregimen Orokorra erregulatzen duen uztailaren 3ko 5/1985 Lege Organikoak, bere 195. artikuluan aurreikusten duen prozedura jarraitu eta gero, hamazazpi zinegotzik osatutako Udalbatza 2019ko ekainaren 15ean egindako bilkuran eratu zen.

Bilkura berean, eta aipatutako Hauteskunde Erregimen Orokorra erregulatzen duen Lege Organikoak, bere 196. artikuluan aurreikusten duen prozedura jarraituz, Azpeitiko Alkate-lehendakaria izango denaren hautaketa egin zen 2019-2023 legealdirako, eta denek jakin dezaten, jarraian bere nortasuna ezagutarazten da:

Izena: Nagore Alkorta Elorza, EH-Bildu alderdiaren zerrendaburua.

Azpeitian, 2019ko ekainaren 17an.

Idazkariak.- Olatz Eizagirre Orbegozo

Albistea

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information