wrapper

Herriko ekonomiaren sustapenerako dirulaguntza programaren 2019ko deialdia

HERRIKO EKONOMIAREN SUSTAPENERAKO DIRULAGUNTZA PROGRAMAREN 2019KO DEIALDIA (LEHEN FASEA).

Azpeitiko Udalak, 2017ko maiatzaren 9an egindako Osoko Bilkuran, herriko Ekonomiaren Sustapenerako dirulaguntza programaren oinarriak onartu zituen (2017ko uztailaren 14ko GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALA 135 zk).

Laguntza hauek ematerakoan, Azpeitiko Udalaren azken helburua da tokiko ekonomia sustatzea, bereziki, eta besteak beste, enplegua bultzatuz, proiektu industrialak lagunduz eta helburu soziala duten proiektu ekintzaileak lagunduz, eta helburu horretarako hainbat baliabide eskainiz.

Deialdi honetan hiru dirulaguntza lerro jaso dira:

1. Eranskina.- Merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan enplegu sustapena finantzatzera bideratutako dirulaguntzak.

2. Eranskina.- Industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako dirulaguntzak.

3. Eranskina.- Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko dirulaguntzak emango dira.

Adierazitako oinarriek ezartzen dute deialdiak jasoko dituela laguntzak finantzatuko diren aurrekontuaren kreditu konkretuak.

Udalbatzak 2019ko maiatzaren 7an egindako bilkuran hartutako akordioa kontuan izanik, 2019ko deialdia bi zatitan tramitatuko da. Lehen zati edo fase batean 1. Eranskinaren deialdia kudeatuko da, eta ondoren, bigarren deialdi baten bidez diruz lagunduko diren gainontzeko lerroak bideratuko dira.

Halaber, adierazten da, eskaerak aurkezteko epea deialdia bertan adieraziko dela.

Dirulaguntza ildo hauek Azpeitiko Udalaren 2016-2019 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak (3. lerroa: industria, merkataritza eta turismoa), eta Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an onartu zituen.

Indarrean den araudia kontuan izanda, Udalbatzak 2019ko maiatzaren 7an egindako bilkuran, eta dagozkion eskumenak erabiliz,

ONARTU DU

Lehena.- Herriko ekonomiaren sustapenerako dirulaguntzak eskatu eta jasotzeko 1. Eranskinari dagokionez urteko deialdia egitea.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian (www.azpeitia.eus) daude ikusgai, dirulaguntzen atalean.

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2019. ekitaldiko udal aurrekontuan 100.000 euroko gastua baimentzea, honako partidatik:

1.1100.471.241.00.01.2019 zenbakidun «sustapen laguntzak» partida.

Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako 2 kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

Udalbatzaren akordioa

Oinarri orokorrak

Deialdia

Eskaera orria