wrapper

K1 EKOPAISAIA S.L.L.- Behin behineko obra eta erabileraren tramitazioa: aparkalekua duen lorazaintza eta paisajismo jarduera

AZPEITIKO UDALA
Jendeaurreko informazio iragarkia

K1 EKOPAISAIA S.L.L.k Azpeitiko Plangintza Orokorraren baitan "Zapatari" 36. HE Hirigintza eremuko lursail batean (Urrestilla bidea z/g) lorazaintza eta paisajismoari zuzendutako zentro komertzialerako eta aparkalekua egokitzeko egindako obra eta behin behineko erabilera eskaera ikusita, eta Eusko Legebiltzarreko ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legearen 37. artikuluaren arabera, eskakizun hori jendeaurrean jarriko da 20 eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta www.azpeitia.eus udal webgunean argitaratzen denetik, eta epe horren barruan beharrezkoak diren alegazio eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Expediente hau, Azpeitiko Udalaren Idazkaritza Sailaren bulegoetan ikuskatu daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00ra.

Azpeitian, 2019ko ekainaren 4an.
Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Albistea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information