wrapper

Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak emateko 2019 urterako deialdia

AZPEITIKO UDALA

GARATZEKO BIDEAN DIREN HERRIALDEENTZAKO LANKIDETZA PROGRAMAK GARATZEN DITUZTEN GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEENTZAKO (GKE) DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2019 URTERAKO DEIALDIA

Azpeitiko Udalak, 2016ko maiatzaren 3an Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak emateko oinarri zehatzak ematea onartu zuen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2016ko uztailaren 1ko 125ko aleak) .

Laguntza hauen helburua garatzeko bidean lankidetza programak garatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeak diruz laguntzea da.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko dirulaguntzak emango dira.

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta dirulaguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren dirulaguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Aipaturiko laguntzak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen 2016-2019 Diru laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude (1. lerro estrategikoa: gizarte ekintza)

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2019ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU

Lehena.- Urteko Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak emateko deialdia egitea.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2019. ekitaldiko udal aurrekontuan 90.000 euroko gastua baimentzea, Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako sailak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin: Kooperazio internazionala: 1.0600.481.230.00.01

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak emateko 2019 urterako deialdia. Oinarriak Azpeitiko Udalak, 2016ko maiatzaren 3an onartu zituen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2016ko uztailaren 1eko aleak).

1.- Xedea eta lagungarria den epealdia.

Garatzeko bidean diren herrialdetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko asmoz garapenerako bidean lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) dirulaguntzak emateko deialdia onartzea.

Emango diren laguntza ekonomikoek dirulaguntza izaera izango dute, eta horien helburu orokorra beren eginkizunen esparruan dituzten helburuak betetzen laguntza izango da.

Dirulaguntza xede duten programek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

- Garatzeko bidean dauden herrialdeetan egitea.
- Proiektu horien helburua garapen ekonomiko-sozial orekatua bultzatzea eta eragitea izatea, edota zentratzea arlo zehatz hauetan, hain zuzen ere osasuna, hezkuntza, gizarte-laguntza, kultura, giza- eta gizarte-eskubideak sustatzea, demokraziaren balioen garapena, emakume eta gizonen berdintasuna sustatzea, banakako eta taldekako askatasuna eta abar. Halaber, dirulaguntza horien helburu izango dira hondamendi-egoeretarako ekimen humanitariorako laguntzak ere.

- Herritarrak oro har horien onurak jasotzea.

- Herritarren inplikazioa eta partizipazio aktiboa bultzatzea.

2.- Diruz lagungarri diren jarduketei ekiteko epea

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik hasiko dira, eta edozein kasutan 2019ko abenduaren 31a baino lehenago.

3..- Diru laguntzaren ordainketa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa bi zatitan ordainduko da:

Lehengo ordainketa,%75ekoa,gehienez ere bi hilabeteko epean,laguntza emateko erabakia hatzen denetik zenbatzen hasita; eta bigarren ordainketa berriz, %25ekoa, proiektua egin dela agiri bidez frogatu eta txostena egin eta gero.

4.-Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako egunaren biharamunetik hasita, oinarrietan agertzen den moduan.

Dagokion ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik hasita.

Eskaera-orriarekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

Oinarrietan 3-1 eta 3.2 artikuluan ataletarako agiriak:

- Eskatzailearen edo bere ordezkariaren NAN

- Elkartearen IFKren fotokopia.
- Eusko Jaurlaritzaren Erakunde eta Elkarteen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria, hala badagokio.
- Kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua.
- Erakundearen jarduera orokorraren memoria, non Garapenerako Lankidetzan eta Sentsibilizazioan duen eskarmentua azalduko den; aurkako alderdiaren eskarmentua ere aipatuko da, eskatzailearenaren desberdina bada.
- Proiektuaren, jardueraren edo berariazko egitasmoaren memoria, zeinentzat dirulaguntza eskatzen den. Memorian azaldu beharko da non burutuko den eta nori zuzenduta dagoen, ahal bada zonalde zehatzaren mapaz lagunduta; aipatuko dira baita baliabideen zerrenda, aurrekontu orokorra, eskatzen den kopurua eta hori egiaztatzeko modua ere.
- Erakundearen jarduera orokorraren gastu eta sarreren aurrekontua.
- Diruz lagundu nahi den proiektua, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.
- Elkarteko kide-kopurua, Azpeitikoak eta beste herrietakoak bereizita.
Horretarako, eskatzaile bakoitzak elkarteko batzordeko idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta bertan eskaera egiteko orduan goragoko informazioa azaldu beharko du.

- Onartutako proiektuaren eta emandako dirulaguntzaren arteko aldea (halakorik balego) ipintzeko konpromisoa agertzen den deklarazioa, zuzenean, edo hirugarren baten finantzazio bidez.
- Programak Azpeitiko Udalerrian zabalkundea izateko proiektua.

Oinarrietan 3-3 artikuluan ataletarako agiriak:

- Eskatzailearen edo/eta ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.

- Erakundearen IFKren kopia.

- Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoenaren Ziurtagiria, badagokio.
- Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria
- Erakundearen jarduera orokorraren memoria, non Garapenerako Lankidetzan eta Sentsibilizazioan duen eskarmentua azalduko den; aurkako alderdiaren eskarmentua ere aipatuko da, eskatzailearenaren desberdina bada.

- Diruz laguntzeko eskatzen den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren memoria.
- Programak Azpeitiko udalerrian zabalkundea izateko proiektua.

- Elkartearen jarduera orokorraren gastuen eta sarreren aurrekontua.
- Diruz lagundu nahi den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.

5.- Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

Programak 2020ko otsailaren 28a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Onuradunak honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:

a) Egindako programaren edo jardueraren oroitidazki zehatza.

b) Diruz lagundu den zenbatekoaren gastuaren egiaztagiri edo fotokopia konpultsatuak.

c)Balantze ekonomikoaren laburpena. Sarreren eta gastuen benetako likidazioa (gerta daitezkeen gain- finantzazioen jarraipena egiteko).

Elkarte edo erakundeek dagozkion fakturak aurkeztuz justifikatu beharko dute hartu diren dirulaguntzen erabilera, eta egindako jardueren txosten zehatza aurkeztu, hala eskatzen zaienean. Egoera zehatz batzuetan, eta ohiz kanpoko izaeraz, egindako jardueraren zinpeko aitorpena onartu ahal izango da.

d)Dirulaguntza hori bidaliko den herrialdera banku-transferentzia egindako dataren banku-egiaztagiria, eta bertan agertuko da dirulaguntza horrek herrialde horretako monetan duen balioa. Dirulaguntza justifikatzerakoan, aurkeztutako fakturen likidazioa egiteko transferentzia egiten den datan moneta horrek duen balioa izango da kontuan hartuko den datua.

Egin beharreko justifikazioa edota txostena zehaztutako epean ez aurkezteak automatikoki ekarriko du dirulaguntzaren ezestea, edota jasotako diru-kopurua itzuli beharra, eta, edonola ere, berriro dirulaguntzak eskuratzeko desgaitzea.

Organo eskudunak:

IntInstrukzioa eta proposamena: Gizarte Zerbitzuetako Batzorde Informatzailea

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako diru laguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Dirulaguntzaren ordainketa, gastua egin izanaren egiaztatze agiri guztiak aurkezteari baldintzatuta egongo da, eta hauek oinarri orokorrean 4 eta 16 artikuluan argitaratutakoak.

6.- Araudi Aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru laguntzak arautzen duen udal - agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru laguntzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

7.- Datu partsonalen babesa.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Azpeitiko Udalaren (Plaza Nagusia 5, Azpeitia) ardurapeko datu tratamendu batean sartuko direla. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, helbide horretara idatzi bat bidaliz.

Zure datu pertsonalak tratatzeko helburua da dirulaguntzen deialdia kudeatzea eta ebaztea, deialdiak duen interes publikoan eta parte hartzeko egin duzun eskaeran oinarrituta.

Eskatzaileen datuak jakinarazi ahal izango zaizkie zerga administrazioari eta fiskalizazio organoei kontabilitate kontrola egiteko, eta banketxeei, ordainketak kudeatzeko. Era berean, beste hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie, lege mailako araudian jasotzen diren kasuetan.

Datuak gordeko dira dirulaguntza emateko prozeduraren tramitazioak eta sor daitezkeen erreklamazioen tramitazioak irauten duen bitartean.

Zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari dagokienez, harremanetan jar zaitezke helbide honetan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Azpeitian, 2019ko maiatzaren 16an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua..

 

Udalbatzaren akordioa

Oinarriak

Deialdia

Eskaera orria