wrapper

Gizarte bazterkeriako eta/edo behar oso larriko egoerak arintzeko norbanakoentzako eta familientzako udal dirulaguntzak emateko 2019ko deialdia

AZPEITIKO UDALA
GIZARTE BAZTERKERIAKO ETA/EDO BEHAR OSO LARRIKO EGOERAK ARINTZEKO NORBANAKOENTZAKO ETA FAMILIENTZAKO UDAL DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2019KO DEIALDIA.

Azpeitiko Udalak 2017ko apirilaren 4an norbanakoei eta familiei gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko emango zaizkien udal-laguntzetarako oinarri arautzaileak onartu zituen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2017ko ekainaren 14an argitaratua, 113. zk).

Dirulaguntzen xedea da larrialdi-egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea, hain zuzen ere, une jakin batean (denbora-epe jakin batean) eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria da.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko dirulaguntzak emango dira.

Adierazitako oinarriek ezartzen dute deialdiak jasoko dituela laguntzak finantzatuko diren aurrekontuaren kreditu konkretuak.

Baita ere, adierazten da, eskaerak aurkezteko epea deialdia bertan adieraziko dela.

Dirulaguntza ildo hauek Azpeitiko Udalaren 2016-2019 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak (1. lerroa: gizarte ekintza), eta Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an onartu zituen.

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2019ko apirilaren 17ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU

Lehena.- Gizarte bazterkeriako eta/edo behar oso larriko egoerak arintzeko norbanakoentzako eta familientzako udal dirulaguntzak emateko urteko deialdia egitea.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian (www.azpeitia.eus) daude erakusgai, dirulaguntzak atalean.

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2019. ekitaldiko udal aurrekontuan 305.834 euroko gastua baimentzea, Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak kudeatzen duen programaren kontura, aurrekontuaren baitan:

1.0600.480.231.00.03.2019

- 100.834 euro izango dira familiako eskatzaileak 65 urte baino gutxiago duenentzat. Dirulaguntzak honako kontzeptuetarako izango dira: etxebizitzaren alokairua, etxebizitzaren fidantza, koerrentamendua, azpierrentamendua, ostatatzea, apopilotza, etxebizitza mantentzea, energia gastuak, oinarrizko beharrak, komunitate terapeutikorako garraio gastuak eta arreta juridikoaren laguntzarako.

-205.000 euro dirulaguntza izango da familiako eskatzaileak 65 urte baino gehiago duenentzat. Dirulaguntzak honako kontzeptuetarako izango dira: etxebizitzaren alokairua, etxebizitzaren fidantza, koerrentamendua, azpierrentamendua, ostatatzea, apopilotza, etxebizitza mantentzea, energia gastuak, oinarrizko beharrak, komunitate terapeutikorako garraio gastuak, arreta juridikoaren laguntzarako, eta aurrean aipatu diren gastu osagarrietarako bideratuko dira. Aurrekontu guztia helburu honetara bideratzen ez bada, eta dirulaguntzaren proposamenak soberakin bat ikusten badu, soberan legokeen zati hori 65 urtetik azpiko pertsona alargunetara bideratuko da.

1.0600.480.231.00.03.2019.

Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako 2 kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

ERANSKINA

Gizarte bazterkeriako eta/edo behar oso larriko egoerak arintzeko norbanakoentzako eta familientzako udal dirulaguntzak emateko 2019ko deialdia, Azpeitiko Udalbatzak 2019ko apirilaren 4an egindako bilkuran onartu eta GAOn 2017ko ekainaren 14an, 113. zenbakian behin beiko argitaratutako oinarrien arabera.

1.- Xedea eta lagun daitekeen epealdia.

Dirulaguntza hauen xedea da larrialdi-egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea, hain zuzen ere, une jakin batean (denbora-epe batean) eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiek eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko.

Horretarako, aldizkakoak ez diren baliabide ekonomikoak esleituko dira eta ahal den neurrian, onuradunek Partekatutako Lan Planean parte hartzea sustatuko da, plan horren bidez beraien birgizarteratzearen inguruko konpromisoak (ekintzak) bereganatzeko aukera izan dezaten.

Betiere, lehentasun handiagoa emango zaie babesgabetasun egoeran dauden edo babesgabe gera daitezkeen pertsonen interesei (adingabeak, mendetasun-egoeran daudenak, genero-indarkeriaren biktimak, etxerik gabekoak, e.a.) beste irizpide batzuei baino, eta adinaren edo baldintzengatik, babesgabe daudenen zaurgarritasun egoerak murrizteko programa zehatz bat ezarriko da.

Oro har, laguntzak ezin dira erabili beste sistema batzuen gabeziak betetzeko. Horrenbestez, salbuespenak salbuespen, ezin dira erabili beste sistema publiko batzuen prestazioek, hala nola, osasun, hezkuntza, enplegu edo justizia-sistema publikoen prestazioek, bere baitan hartzen dituztenak.

Jarritako laguntza horiek larrialdi egoera bakoitzak sortutako gastuari zati batean aurre egitera bideratuko dira.

2.- Laguntza ekonomikoen hasierako epea.

Diruz lagungarriak izango diren kontzeptuak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira.

3.- Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntzaren helburua bete dela egiaztatzen denean ordainduko da dirulaguntza hori.

Dena dela, dirulaguntza emateko hitzarmen edo ebazpenean onartu ahal izango da egiaztatze hori egin aurretik ere ordainketak egitea, dirulaguntzaren helburu den ekimenak berekin lekartzakeen jarduerak burutu ahal izateko.

65 urtetik gorako pertsonei bideratutako aurrekontuak, eskaera guztiak osatuko balitu, eta ebazpen proposamenean kreditu soberakin bat geratuko balitz, soberakin hori 65 urtetik beherako alargunengana bideratuko litzateke.

4.- Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaerak egiteko epea.

Dirulaguntza eskaerarekin batera atxikitu behar den dokumentazioa ondoren datorrena izango da.

Dirulaguntza eskaera Udalaren erregistro orokorrean eta bere web orrian argitaratu den eredua erabiliz egin beharko da.

Eskaerarekin batera, oinarri orokorren 6. artikuluan zerrendatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

Azpeitiko Udalak zuzenean eskatuko ditu edozein Erakundeei edo Administrazio Publikoei laguntza hauen oinarritan azaltzen diren 6 .artikulutako dokumentuak, eskaeraren kudeaketarako baldintza guztiak betetzen direla kreditatu, egiaztatu eta datuok eguneratu ditzan. Dena den, eskatzaileak jarduera hau ez onartzeko eskubidea dute, eta horrela jakinarazi behar dute eskaeran (supostu honetan laguntza eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko du).

Ondoren jasoko dira toki-administratzioak lortu ezin dituen eta eskatzaileak aurkeztu behar dituzten dokumentuak.

NAN/AIZ/pasaportea: etxeko guztiena.
Familia liburua.
Diru sarrerak eta ondasunak:
- Nominak: azkenengo 2 nomina.
- Langabeziari dagozkion sarrerak: INEM.
- Alokairua, interesak.
- Langabezia prestazioa jasotzen ez dela
adierazten duen agiria: INEM.
- Banantze epaia eta hitzarmen arautzailea.
- Bankuko kontu zenbakia: libretaren 1.
orriaren fotokopia, 20 digitu.
- Errentamendu kontratua / Azpierrentamendu
kontratua.
- Jatorriko herrialdeko ondasunen ziurtagiria.
- Etxebiden egindako eskaera.
- Fakturak, ordain agiriak.

Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasita aurkeztu ahalko dira.

Edonola ere, eskariak aurkezteko epea deialdi bakoitzaren urtearen azkenengo egunean amaituko da.
5.- Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

Deialdiaren ebazpena 2019ko abenduaren 31 baino lehen egingo da.

Organo eskudunak:

Eraketa eta proposamena: Gizarte Zerbitzuetako Komisio Teknikoak.

Ebazpen proposamenak, oinarri espezifikoetako 4. atalean zehaztutako kontzeptuak izango ditu oinarritzat, eta horri erantsi beharko zaizkio, 65 urtetik gorako pertsonen eta 65 urtetik beherako alargunen eskaeretan, hilero jasotako diru-sarreren eta ondorengo gehienezko kopuruen arteko aldea:

Pertsona 1: 1.080€.
2 pertsona: 1.164€
3 pertsona: 1.260€.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei edota erakunde interesatuei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako dirulaguntzak Udalaren webgunean argitaratzeko aukera baztertu gabe.

Gastua egin izanaren egiaztatze-agiri guztiak aurkezteari baldintzatuta egongo da dirulaguntzaren ordainketa, eta hauek deialdiaren hirugarren atalean jasotako epeetan egin behar dira.

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 14.2. artikuluan zerrendatuta datozenak izango dira.

6.- Araudi ezargarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren dirulaguntzak arautzen duen udal-agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Dirulaguntzen Araudi Orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

7..- Datu partsonalen babesa.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Azpeitiko Udalaren (Plaza Nagusia 5, Azpeitia) ardurapeko datu tratamendu batean sartuko direla. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, helbide horretara idatzi bat bidaliz.

Zure datu pertsonalak tratatzeko helburua da dirulaguntzen deialdia kudeatzea eta ebaztea, deialdiak duen interes publikoan eta parte hartzeko egin duzun eskaeran oinarrituta.

Eskatzaileen datuak jakinarazi ahal izango zaizkie zerga administrazioari eta fiskalizazio organoei kontabilitate kontrola egiteko, eta banketxeei, ordainketak kudeatzeko. Era berean, beste hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie, lege mailako araudian jasotzen diren kasuetan.

Datuak gordeko dira dirulaguntza emateko prozeduraren tramitazioak eta sor daitezkeen erreklamazioen tramitazioak irauten duen bitartean.

Zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari dagokienez, harremanetan jar zaitezke helbide honetan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Azpeitian, 2019ko apirilaren 17n.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Udalbatzaren akordioa

Oinarriak

Deialdia

Eskaera orria

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information