wrapper

ALOKAIRUA: Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntza deialdia 2019 urterako

AZPEITIKO UDALA

AZPEITIKO HERRIAN ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA 2019 URTERAKO.

Azpeitiko Udalak, 2017ko maiatzaren 9an egindako Osoko Bilkuran, etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatu eta jasotzeko arauak osatzen dituzten oinarri arautzaileak onartu zituen. (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko uztailaren 11n, 132. zk)..

Laguntza hauen xedea, Azpeitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo 2019ko urriak 15 baino lehen alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartuko duten kolektibo desberdinei: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutoa duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunei, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko dirulaguntzak emango dira.

Adierazitako oinarriek ezartzen dute deialdiak jasoko dituela laguntzak finantzatuko diren aurrekontuaren kreditu konkretuak.

Deialdi honetan, gainera, jasotzen da laguntza horiek eskatu ahal izango dituztela Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan, etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko aukera duten pertsonek ere, erakunde honek egoera hori konpontzeko behar diren baliabideak ez dituen neurrian.

Halaber, adierazten da, eskaerak aurkezteko epea deialdia bertan adieraziko dela.

Dirulaguntza ildo hauek Azpeitiko Udalaren 2016-2019 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak (3. lerroa: industria, merkataritza eta turismoa), eta Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an onartu zituen.

Indarrean den araudia kontuan izanda, Alkatetzak 2019ko apirilaren 11n emandako Ebazpenaren bidez, eta dagozkion eskumenak erabiliz,

ERABAKI DU

Lehena.- Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatu eta jasotzeko urteko deialdia egitea.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian (www.azpeitia.eus) daude ikusgai, dirulaguntzen atalean.

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2019. ekitaldiko udal aurrekontuan 180.000 euroko gastua baimentzea, honako partidatik:

1 1100.480.152.30.02 2019 zenbakidun «Alokairu Sozialak» partida.

Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako 2 kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

ERANSKINA

Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntza deialdia 2019 urterako, Azpeitiko Udalbatzak 2017ko maiatzaren 9an egindako bilkuran onartu eta GAOn 2017ko uztailaren 11n, 132. zenbakian behin betiko izaeraz argitaratutako oinarrien arabera.

1. artikulua.- Xedea eta lagunduko den epea.

Laguntza hauen xedea, Azpeitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo 2017ko urriak 15 baino lehen alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartuko duten kolektibo desberdinei: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutoa duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunei, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.

Halaber, laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte, Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan, etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko aukera duten pertsonek ere, erakunde honek egoera hori konpontzeko behar diren baliabideak ez dituen neurrian.

Etxebizitza partekatzen duten guztiak izan ahal izango dira onuradun, baldin eta errentamentu kontratua denek sinatzen badute banan-banan. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza-unitate independentea izango da eta kontratua sinatu duten guztien artean hainbanatuta konputatuko da errenta (alokairua).

Dirulaguntza oinarri hauetan ezarritako baldintzen arabera emango da, onuradunak gutxienez 12 hilabetetan izandako alokairu-gastua kontuan hartuta eta betiere, baldintza horiek denbora-tarte horretan mantentzen badira.

Araudi honetan jasotakoari jarraiki, alokairutik edo diruz lagundu daitekeen kontzeptutik kanpo geldituko dira, garaje bai eta kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta egonda ere.

Alokairuko hileko kuotatik 30 euroko balio finko bat kenduko da, aurreko paragrafoan deskribatutako garaje edo kontribuzio edo zerga gastuengatik, alokairu kontratuan sartuta badaude eta ez bada horietako bakoitzaren hileko kostuaren berariazko justifikaziorik aurkezten.

Onartutako baldintzen arabera, zehazten da alokairuaren gehieneko zenbatekoaren baitan –550 euro– sartuak daudela eskaria balioesterakoan kontuan ahrtu beharreko kontzeptu guztiak (esate baterako komuniktateko bastuak, OHZ...).

Eskatzaile berriei dagokien dirulaguntza %100ean esleitu ondoren, aurreko ekitaldietan “Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak” lortu zituzten onuradunei, 2018 urteari dagokion dirulaguntza gehienez %25ean murriztuko zaie.

Beste erakunde batzuen dirulaguntzak.

Udal laguntza hauen eskatzaileek ezingo ditzute laguntza horiek eskuratu beste erakunde batzuetatik antzeko laguntza jasotzen badute, alokaruagatiko laguntza moduan. Beraz, laguntza hauek espresuki bateraezinak dira helburu bera duten beste laguntza batzuekin.

Eusko Jaurlaritzak onartu duen alokairurako laguntzen deialdiak lehentasun handiagoa izango du udal laguntza hauek baino. Alde horretatik, eskatzaileak derrigorrez eta lehentasun izaerarekin tramtiatua izan beharko du Gobernuaren laguntza, eta hura ez badu lortzen bakarrik izango du udal laguntza hauek jasotzeko eskubidea. Eusko Jaurlaritzaren laguntza derrigorrez tramitatu behar horrek salbuespen bat izango du, hain zuzen ere udal laguntzen kudeatzaileak –Azpeitia Berritzenek– izaera objektiboz zehazten baldin badu eskatzaileak ez lituzkeela beteko, inolaz ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen oinarriak.

Erizpide bera mantenduko da etxebizitzako laguntza osagarrien kasuetan ere (Lanbide)

2. artikulua.-  Diru-partida eta aurrekontuko diru-hornidura.

Deialdi honetan emango diren dirulaguntzen zenbatekoa guztira 180.000 eurotakoa izango da, eta hori 2019 urterako Azpeitiko Udalaren Aurrekontu Orokorren honako partidatik egingo da:

1 1100.480.152.30.02 2019 zenbakidun «Alokairu Sozialak» partida.

4. artikulua.-  Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaerak aurkezteko epea.

Dokumentazioa.

Eskaerak Udalaren HAZ gunean edota bere Web orrian, dirulaguntza programaren barruan, jasotako eskaera orriaren arabera aurkeztuko dira.

Eskaerarekin batera, oinarri orokorren 8. artikuluan zerrendatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

Azpeitiko Udalak zuzenean eskatuko ditu edozein Erakundeei edo Administrazio Publikoei laguntza hauen oinarritan azaltzen diren 8 .artikulutako dokumentuak, eskaeraren kudeaketarako baldintza guztiak betetzen direla kreditatu, egiaztatu eta datuok eguneratu ditzan. Dena den, eskatzaileak jarduera hau ez onartzeko eskubidea dute, eta horrela jakinarazi behar dute eskaeran (supostu honetan laguntza eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko du).

Ondoren jasoko dira toki-administratzioak lortu ezin dituen eta eskatzaileak aurkeztu behar dituzten dokumentuak.

- Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.

- Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza-txartelaren fotokopia.

Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.

- Etxebizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.

- Kontu Korrontearen titularitatea egiazta-tzen duen agiria.

-Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.

Etxebizitza baten titular-kide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:

— Herentzia kasuan, herentziaren onarpen-agiria eta etxebizitza-partaidetzaren eskritura.

— Dohaintza-kasuan, dohaintza-eskritura.

— Bi kasuetan, partaidetza saldu izan balitz: eskualdatzearen eskritura.

Banandu edo dibortziatuta dauden pertsonen kasuan:

— Epai irmoaren fotokopia bat, non zehazten den hitzartutako seme-alabenga-tiko mantenu pentsioa. Mantenu pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

— Hipoteka kargei dagozkien hileroko ordainketen ziurtagiriak.

Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.

Edonola ere, eskariak aurkezteko epea 2019ko urriaren 15ean amaituko da.

5. artikulua.-  Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

2019ko abenduaren 31 baino lehen onartuko den ebazpenean, lehen ordainketa aginduko da, data horretaraino dagozkion ordainagirien arabera.

Falta diren egiaztatze-agiriak, bere osotasunean, diruz lagunduko den hamabi hilabeteko epealdia amaitu ondoren aurkeztuko dira, eta edonola ere, 2020ko urriaren 15a epearen barruan.

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 12. artikuluan zerrendatutako agiriak izango dira.

6. artikulua.-  Ebazpena eta jakinaraz-pena.

Prozeduraren ebazpenak administrazio-bidea amaituko du, eta eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori deialdia argitaratzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen.

Prozeduraren ebazpena interesatuei jakina-raziko zaie urriaren 1eko 39/2015 Legeko 40. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta lege horretako 43. artikuluak jasotzen dituen xedapenen arabera gauzatuko da.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: Ogasun, Industria, Merkataritza eta Turismo batzordeak.

Ebazpena: Alkatetzak.

7. artikulua.- Araudi ezargarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren dirulaguntzak arautzen duen udal-agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Dirulaguntzen Araudi Orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

8..- Datu partsonalen babesa.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Azpeitiko Udalaren (Plaza Nagusia 5, Azpeitia) ardurapeko datu tratamendu batean sartuko direla. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, helbide horretara idatzi bat bidaliz.

Zure datu pertsonalak tratatzeko helburua da dirulaguntzen deialdia kudeatzea eta ebaztea, deialdiak duen interes publikoan eta parte hartzeko egin duzun eskaeran oinarrituta.

Eskatzaileen datuak jakinarazi ahal izango zaizkie zerga administrazioari eta fiskalizazio organoei kontabilitate kontrola egiteko, eta banketxeei, ordainketak kudeatzeko. Era berean, beste hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie, lege mailako araudian jasotzen diren kasuetan.

Datuak gordeko dira dirulaguntza emateko prozeduraren tramitazioak eta sor daitezkeen erreklamazioen tramitazioak irauten duen bitartean.

Zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari dagokienez, harremanetan jar zaitezke helbide honetan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

9. artikulua.- Errekurtsoak.

Interesatuek deialdi honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko oinarri hauek onartu dituen organo eskudunaren aurrean, argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Azpeitia, 2019ko apirilaren 11a.
Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua

Udalbatzaren akordioa

Oinarriak

Deialdia

Eskaera orria