wrapper

Hezkuntza arloan 25 urtetik gorako pertsonei ekintza formatzaileak gauzatzeko udal bekak emateko 2019 urterako deialdia

AZPEITIKO UDALA
HEZKUNTZA ARLOAN 25 URTETIK GORAKO PERTSONEI EKINTZA FORMATZAILEAK GAUZATZEKO UDAL BEKAK EMATEKO 2019 URTERAKO DEIALDIA.

Azpeitiko Udalak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal dirulaguntzak emateko oinarri bereziak onartu zituen. (2017ko apirilaren 12ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 72 zk.)

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta dirulaguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren dirulaguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Aipaturiko laguntzak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen 2016-2019 Diru laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude (1. lerro estrategikoa: gizarte ekintza)

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2019ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU
Lehena.- 2019.ekitaldiko diru laguntzen deialdia egitea, hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal dirulaguntzak emateko.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2019. ekitaldiko udal aurrekontuan 5.000 euroko gastua baimentzea, Udalaren Zerbitzu Orokorrak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin:

1 100.481.326.00.01 2019

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

Hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal dirulaguntzak emateko 2019 urterako deialdia. Oinarriak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zituen. Eta behin betikoan 2017ko apirilaren 12an GAOn, argitaratu ziren 72.zkan.

1.- Xedea eta lagungarria den epealdia.

Laguntza hauen xedea da hezkuntza arautuaren eta ez arautuaren arloan formazio-ekintzak gauzatu nahi dituzten 25 urtetik gorako langabetuentzat edota dagokion lan-hitzarmenean zehaztutako orduen %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonentzat –betiere Azpeitian bizi badira– bekak ematea.

Zehatz esateko, beka sistema honen helburua da pertsona hauentzako formazioa eskaintzea, eta horrela, lan-mundura sartzea bultzatzea.

Diru laguntza hauen bidez adierazitako hezkuntza jarduerak burutzeko sortutako gastuak partzialki estaliko dira.

2.- Formakuntza jardueraren hasierako eta amaierako epeak.

Diruz lagungarria izango den epealdia honako hau da: 2017/2019 eta 2019/2019 ikasturtetan egingo diren ekintza formatiboak.

3..- Diru laguntzaren ordainketa.

2019ko deialdiari aurre egiteko onartu den 5.000 euroko kopurua, bi alditan ordainduko da:

Kopuru gehigarria gauzatu ahal izateko baldintza izango da udal-beka ematea ebatzi aurreko uneren batean hartarako kreditua erabilgarri badagoela aitortzea.

Aurrekontuan jarria dagoen diru-kopurua ez balitz nahikoa izango eskari guztiak laguntzeko, kontzeptu horietarako ezarriak dauden diru-zenbatekoetan murrizketa egingo da baremoaren arabera.

4.- Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaerak egiteko epea.

Diru laguntza eskaerarekin batera atxikitu behar den dokumentazioa oinarrien laugarren artikuluan jasotakoa izango da.

Diru laguntza eskaera Udalaren erregistro orokorrean eta bere web orrian argitaratu den modela erabiliz egin beharko da.

Eskaerarekin batera, zerrendatutako honako agiriak aurkeztu beharko dira.

1. Eskatzailearen NA/AIZ/Pasaportea.

2. Gaztea inskribatu den formakuntza jardueraren matrikulazioari eta hileko gastuei dagokion dokumentazioa.

3. Hala balegokio, matrikula ordaindu dela egiaztatzen duen ordainagiria.

4. Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunde batzuetan dirulaguntza eskatu duen adierazten duena, eskaera orrian jasotako eredua erabiliz.

5. Onuradun izateko inolako baztertze-arrazoitan sartuta ez dagoela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena, eskaera orrian jasotako eredua erabiliz.

6. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria.
Azpeitiko Udalak zuzenean eskatuko ditu edozein Erakundeei edo Administrazio Publikoei laguntza hauen oinarritan azaltzen diren 4.artikulutako dokumentuak, eskaeraren kudeaketarako baldintza guztiak betetzen direla kreditatu, egiaztatu eta datuok eguneratu ditzan. Dena den, eskatzaileak jarduera hau ez onartzeko eskubidea dute, eta horrela jakinarazi behar dute eskaeran (supostu honetan laguntza eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko du).

Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamonetik hasiko da zenbatzen.

Edonola ere, eskariak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 10ean amaituko da.

5.- Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

Deialdiaren ebazpena deialdia egiten den urteko abenduaren 31 baino lehen egingo da.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: “Gizartekintzako Batzorde Informatzailea” batzordeak.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako diru laguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Dirulaguntzaren ordainketa, gastua egin izanaren egiaztatze agiri guztiak 2019ko abenduasren 20a baino lehen aurkezteari baldintzatuta egongo dira.

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 13. artikuluan zerrendatutako agiriak izango dira.

6..- Datu partsonalen babesa.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Azpeitiko Udalaren (Plaza Nagusia 5, Azpeitia) ardurapeko datu tratamendu batean sartuko direla. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, aurkaratzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituzu, helbide horretara idatzi bat bidaliz.

Zure datu pertsonalak tratatzeko helburua da dirulaguntzen deialdia kudeatzea eta ebaztea, deialdiak duen interes publikoan eta parte hartzeko egin duzun eskaeran oinarrituta.

Eskatzaileen datuak jakinarazi ahal izango zaizkie zerga administrazioari eta fiskalizazio organoei kontabilitate kontrola egiteko, eta banketxeei, ordainketak kudeatzeko. Era berean, beste hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie, lege mailako araudian jasotzen diren kasuetan.

Datuak gordeko dira dirulaguntza emateko prozeduraren tramitazioak eta sor daitezkeen erreklamazioen tramitazioak irauten duen bitartean.

Zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari dagokienez, harremanetan jar zaitezke helbide honetan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

7..- Araudi Aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru laguntzak arautzen duen udal-agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru laguntzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

Azpeitian, 2019ko apirilaren 12 an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua..

Udalbatzaren akordioa

Oinarriak

Deialdia

Eskaera orria

Laguntzaren aurrekontua aldatzea