AZPEITIKO UDALA
2019. URTEAN ZEHAR AZPEITIKO AUZOETAN EGINGO DIREN HERRI FESTETAKO PROGRAMEN GARAPENA FINANTZATZERA ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA.
Azpeitiko Udalak, herriko auzoetan egingo diren festetako programen garapena finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak emateko oinarri bereziak onartu eta argitaratu zituen. (2013ko urriaren 8ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA)
Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta dirulaguntzak emateko prozedura.
Aipaturiko oinarriek adierazten dute ekitaldi bakoitzeko deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren dirulaguntzak.
Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.
Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz 2019ko otsailaren 25ean emandako ebazpenaren bidez,
ERABAKI DU
Lehena.- Urteroko deialdia gauzatzea, 2019 urterako Azpeitiko auzoetan egingo diren festetako programen garapena finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak emateko, I.eranskinean jaso dena.
Bigarrena.- 2019 aurrekontu ekitaldian, programa honen xede diren dirulaguntzetara bideratutako 44.027,00 €ko gastuari aurre egiteko 2019ko udal aurrekontuan dotazio nahikoa jasotzea, honako partidaren gain: 1.0800.481.338.00.01.2019.
Hirugarrea.- Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, eta bukatuko festen egitaraua hasi baino hilabete lehenago bukatuko da. Nolanahi ere, festak iadanik ospatu badira, aurkezpen epea hilabetekoa izango da aipatutako iragarkia argitaratzen den egunetik hasita.
Laugarrena.- Eskaerak Azpeitiko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, oinarrien 5. artikuluan adierazitakoari jarraiki.
Bosgarrena.- Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere, emandako dirulaguntzak Azpeitiko Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.
Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.
I ERANSKINA
2019. URTEAN ZEHAR AZPEITIKO AUZOETAN EGINGO DIRAN HERRI FESTETAKO PROGRAMEN GARAPENA FINANTZATZERA ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA.
1.- Deialdiaren xedea.
2019ko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdia egiten da 2019 urtean zehar Azpeitiko auzo ezberdinetan herri festa programen garapena (antolaketa, ospatzea eta zabalkundea) finantziatzera zuzendutako dirulaguntzei dagokiona.
Diru laguntzaren xede diren jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoak izan beharko dira eta 2019ko abenduaren 31a baino lehen amaituko dira.
2.- Baliabide ekonomikoak.
2019 aurrekontu ekitaldian, programa honen xede diren dirulaguntzetara bideratutako diru kopurua 44.027,00 €koa da eta 1.0800.481.338.00.01.2019 Auzoetako Festetarako Dirulaguntzak aurrekontu-partidatik finantzatuko da.
Ezarritako baldintzen arabera aurkeztutako eskari guztiei erantzuteko adinakoa izango ez balitz aurrekontuan jarritako kopurua, dirulaguntzen kopuru osoaren artean banatuko da kopuru hori.
3.- Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, eta bukatuko festen egitaraua hasi baino hilabete lehenago bukatuko da. Nolanahi ere, festak iadanik ospatu badira, aurkezpen epea hilabetekoa izango da aipatutako iragarkia argitaratzen den egunetik hasita.
4.- Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaerak Azpeitiko udaleko webgunean erantsitako eskaera orri ereduaren arabera beteko dira eta horri, oinarrien 5. artikuluan agindutako betetzen duen dokumentazioa erantsiko zaio.
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, dirulaguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela. Horretarako pertsona horien oniritzia beharko du. Oneritizirik ematen ez den kasuetan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu interesatuak.
Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen erreferentziak, Administazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkiderena arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 legera eginak izango dira.
5.- Gauzatzeko epea eta proiektuak nola justifikatu.
Diruz lagundutako xedea bete dela justifikatzeko onuradunek oinarrien 15. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute festa egitaraua amaitzen denetik (programan zehaztuko da) hilabeteko epean.
Azpeitian, 2019ko otsailaren 25ean.-Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.