wrapper

2019ko Aurrekontu Orokorren hasierako onarpena.

IRAGARKIA
Udalbatzarrak 2018ko abenduaren 4ean eginiko bileran, hasiera batez onartu du 2019ko Aurrekontu Orokorra. Honako hauek osatzen dute bera: Udalaren Aurrekontu Propioak, Euskara Patronatua Erakunde Autonomoaren Aurrekontuak, Udal Kirol Patronatua Erakunde Autonomoaren Aurrekontuak eta Azpeitia Berritzen, S.A. Udal Sozietate Publikoaren Aurrekontuak.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuen gaineko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.l artikuluan xedatutakoa betez, Aurrekontuajendeari erakusten zaio, ondorengo arau hauen arabera:

a) Erakutsita dagoen lekua: Kontuhartzailetza.

b) Aurrekontua aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost lanegun, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.

c)Honako hauek jar ditzakete erreklamazioak: 21/2003 Foru Arauaren 17.1 artikuluan aipatzen diren interesatuek eta erabakiaren aurka bozkatu zuten korporaziokideek

d) Inpugnatzeko arrazoiak: aipaturiko Foru Arauaren 17.2 artikuluan adierazitakoak, eta ordenamendu juridikoa urratzea.

e) Aurkezteko bulegoa: Udaletxearen Sarrera erregistroa bulego orduetan.

f) Erreklamazioakjasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.

Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, Aurrekontu Orokorra onartutzat joko da behin-betiko, beste erabakirik hartu behar gabe.

Azpeitia, 2018ko abenduaren 5ean

ALKATEAK

Iragarkia