wrapper

2019ko ordenantza Fiskalen aldaketak onartzea.

Uztailaren 5eko 11/89 Foru Arauak udalei eman dizkien ahalmenen babesean, Udalbatzak, 2018ko urriaren 2an egindako Osoko Bilkuran, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondorengo Ordenantza Fiskalen aldaketak onartu zituen:

- Udalerrian egiten diren ekonomia jardueren gaineko zergaren orainarazpenerako hainbat ahalmen arautzen dituen agintaraudia.

- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren ordainkizunak zehazteko funtsezko osagaiak arautzen dituen zerga-agintaraudia.

- Hiri-lurren balio-gehitzearen gaineko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskala.

- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen diuen ordenantza fiskala.

- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen zerga-agintaraudia.

- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen agintaraudia.

Hartutako erabakiak eta horretarako instruitu den espediente jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak arautzen dituen Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, udaletxeko iragarki taulan eta zabalkunde handienetako Gipuzkoako egunkari batean iragarkia jarriz, guzti hori ondoko arauei jarraituz:

a) Dokumentu horiek erakutsiko diren lekua: Udal Idazkaritza.

b) Aztertzeko eta, kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.

c) Erreklamatzeko legitimatuak daudenak: Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 17. artikuluan aipatzen dituenak

d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Errejistro Orokorrean zuzenean edo legalki araututako lekuetan.

e) Erreklamazioa aurkezten zaion organoa: Udal Batzarra.

Behin erreklamazio eta iradokizunak egiteko arauzko epea igarotakoan, erabakiak behin betikoak joko dira akordio berriak hartzen ibili gabe.

Azpeitian, 2018ko urriaren 3an.- Eneko Etxeberria, Alkatea.

Iragarkia