wrapper

Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdia 2018 urterako.

AZPEITIKO UDALA
Azpeitiko herrian etxe bizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdia 2018 urterako.
Azpeitiko Udalak, 2017ko maiatzaren 9an egindako Osoko Bilkuran, etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko arauak osatzen dituzten oinarri arautzaileak onartu zituen.
(Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2017ko uztailaren 11n, 132. zk).
Laguntza hauen xedea, Azpeitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxe bizitza bat duten edo 2018ko urriak 15 baino lehen alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartuko duten kolektibo desberdinei:
18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutoa duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunei, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.
Adierazitako oinarriek ezartzen dute deialdiak jasoko dituela laguntzak finantzatuko diren aurrekontuaren kreditu konkretuak.
Deialdi honetan, gainera, jasotzen da laguntza horiek eskatu ahal izango dituztela Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan, etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko aukera duten pertsonek ere, erakunde honek egoera hori konpontze ko behar diren baliabideak ez dituen neurrian. Halaber, adierazten da, eskaerak aurkezteko epea deialdia bertan adieraziko dela.
Diru-laguntza ildo hauek Azpeitiko Udalaren 2016-2019 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak (3. lerroa: industria, merkataritza eta turismoa), eta Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an onartu zituen.
Indarrean den araudia kontuan izanda, Udalbatzak 2018ko ekainaren 5ean egindako bilkuran, eta dagozkion eskumenak erabiliz,

ERABAKI DU

Lehena. Etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatu eta jasotze ko urteko deialdia egitea. Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.
Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian (www.azpeitia.eus) daude ikusgai, diru-laguntzen atalean.

Bigarrena. Deialdi horri aurre egiteko 2018. ekitaldiko udal aurrekontuan 180.000 euroko gastua baimentzea,honako partidatik:
1.1100.480.152.30.02.2018 zenbakidun «Alokairu Sozialak» partida. Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako 2 kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

ERANSKINA
Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdia 2018. urterako, Azpeitiko Udalbatzak 2017ko maiatzaren 9an egindako bilkuran onartu eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2017ko uztailaren 11n, 132. zenbakian behin betiko izaeraz argitaratutako oinarrien arabera.
1. artikulua. Xedea eta lagunduko den epea.
Laguntza hauen xedea, Azpeitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxe bizitza bat duten edo 2017ko urriak 15 baino lehen alokairu erregimenean kontratu bat sinatze ko konpromisoa hartuko duten kolektibo desberdinei:
18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutoa duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunei, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da. Halaber, laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte, Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan,etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko aukera duten pertsonek ere, erakunde honek egoera hori konpontzeko behar diren baliabideak ez dituen neurrian.
Etxebizitza partekatzen duten guztiak izan ahal izango dira onuradun, baldin eta errentamentu kontratua denek sinatzen badute banan-banan. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza-unitate independentea izango da eta kontratua sinatu duten guztien artean hainbanatuta konputatuko da errenta (alokairua).
Diru-laguntza oinarri hauetan ezarritako baldintzen arabera emango da, onuradunak gutxienez 12 hilabetetan izandako alokairu-gastua kontuan hartuta eta betiere, baldintza horiek denbora-tarte horretan mantentzen badira.
Araudi honetan jasotakoari jarraiki, alokairutik edo diruz lagundu daitekeen kontzeptutik kanpo geldituko dira, garaje bai eta kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta egonda ere.
Alokairuko hileko kuotatik 30 euroko balio finko bat kenduko da, aurreko paragrafoan deskribatutako garaje edo kontribuzio edo zerga gastuengatik, alokairu kontratuan sartuta badaude eta ez bada horietako bakoitzaren hileko kostuaren berariazko justifikaziorik aurkezten.
Onartutako baldintzen arabera, zehazten da alokairuaren gehieneko zenbatekoaren baitan –550 euro– sartuak daudela eskaria balioesterakoan kontuan hartu beharreko kontzeptu guztiak (esate baterako komuniktateko bastuak, OHZ...). Eskatzaile berriei dagokien diru-laguntza % 100ean esleitu ondoren, aurreko ekitaldietan «Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak» lortu zituzten onuradunei, 2018 urteari dagokion diru-laguntza gehienez % 25ean murriztuko zaie.
— Beste erakunde batzuen diru-laguntzak.
Udal laguntza hauen eskatzaileek ezingo dituzte laguntza horiek eskuratu beste erakunde batzuetatik antzeko lagun tza jasotzen badute, alokaruagatiko laguntza moduan. Beraz, laguntza hauek espresuki bateraezinak dira helburu bera duten beste laguntza batzuekin.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duen alokairurako laguntzen balizko deialdiak lehentasun handiagoa izango du udal laguntza hauek baino. Alde horretatik, eskatzaileak derrigorrez eta lehentasun izaerarekin tramtiatu beharko du Gobernuaren laguntza,eta hura ez badu lortzen bakarrik izango du udal laguntza hauek tramitatze ko eskubidea. Eusko Jaurlaritza ren laguntza derrigorrez tramitatu behar horrek salbuespen bat izango du, hain
zuzen ere udal laguntzen kudeatzaileak –Azpeitia Berritzenek– izaera objektiboz zehazten baldin badu eskatzaileak ez lituzkeela beteko, inolaz ere, Eusko Jaurlaritza ren laguntzen oinarriak.
2. artikulua. Diru-partida eta aurrekontuko diru-hornidura.
Deialdi honetan emango diren diru-laguntzen zenbatekoa guztira 180.000 eurotakoa izango da, eta hori 2018 urterako Azpeitiko Udalaren Aurrekontu Orokorren honako partidatik egingo da:
1.1100.480.152.30.02.2018 zenbakidun «Alokairu Sozialak» partida.
3. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaerak aurkezteko epea.
— Dokumentazioa:
Eskaerak Udalaren HAZ gunean edota bere Web orrian, dirulaguntza programaren barruan, jasotako eskaera orriaren arabera aurkeztuko dira.
Eskaerarekin batera, oinarri orokorren 8. artikuluan zerrendatutako agiriak aurkeztu beharko dira.
Deialdi hau egin duen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du diru-laguntza eskatu duten pertsonek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko baldintzak etetzen dituztela. Horretarako pertsona horiek espresuki oniritzia eman beharko dute. Oniritzirik ez badute ematen, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte interesatuek.
— Eskariak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.
Edonola ere, eskariak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15ean amaituko da.
4. artikulua. Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.
2018ko abenduaren 31 baino lehen onartuko den ebazpenean, lehen ordainketa aginduko da, data horretaraino dagozkion ordainagirien arabera.
Falta diren egiaztatze-agiriak, bere osotasunean, diruz lagunduko den hamabi hilabeteko epealdia amaitu ondoren aurkeztuko dira, eta edonola ere, 2019ko urriaren 15a epearen barruan.
Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 12.artikuluan zerrendatutako agiriak izango dira.
5. artikulua. Ebazpena eta jakinaraz-pena.
Prozeduraren ebazpenak administrazio-bidea amaituko du, eta eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori deialdia argitaratzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen.
Prozeduraren ebazpena interesatuei jakinaraziko zaie urriaren 1eko 39/2015 Legeko 40. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta lege horretako 43. artikuluak jasotzen dituen xedapenen arabera gauzatuko da.
— Organo eskudunak:
Instrukzioa eta proposamena: Ogasun, Industria, Merkataritza eta Turismo batzordeak.
— Ebazpena:
Alkatetzak.
6. artikulua. Araudi ezargarria.
Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru-laguntzak arautzen duen udal-agintarauak (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru-laguntzen Araudi Orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.
7. artikulua. Errekurtsoak.
Interesatuek deialdi honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertze ko hautazko errekurtsoa aurkezteko oinarri hauek onartu dituen organo eskudunaren aurrean, argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertze koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.


Azpeitia, 2018ko ekainaren 6a.—Eneko Etxeberria Bereziartua, Alkatea.

 

Oinarriak

Deialdia

Zuzenketa iragarkia

Eskaera orria

BEHIN BEHINEKO EBAZPENA