wrapper

KULTUR SORKUNTZARAKO “SORKUNTZA” BEKAK EMATEKO 2018. EKITALDIRAKO DEIALDIA.

AZPEITIKO UDALA
KULTUR SORKUNTZARAKO “SORKUNTZA” BEKAK EMATEKO 2018. EKITALDIRAKO DEIALDIA.

Azpeitiko Udalak 2017ko otsailaren 7an Kultura Sailak kudeaturiko programen baitan, kultur sorkuntzarako zuzendutako “SORKUNTZA” bekak emateko oinarri bereziak onartu zituen. (2017ko maiatzaren 2ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 82 zk.)

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2018ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU
Lehena.- Azpeitiko Kultura Departamentuak bideratzen dituen programen baitan 2018. ekitaldirako sorkuntza helburua duten SORKUNTZA bekak emateko deialdia egitea.

Bigarrena.- 2018ko udal aurrekontuetan jasotzea gastuari aurre egiteko aurrekontu dotazio nahikoa, honako partidaren gain:

1.0401.481.334.00.04.2018

Hirugarrena.- Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Laugarrena.- Eskaerak Azpeitiko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, oinarrien 5. artikuluan adierazitakoari jarraiki.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, diru-laguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

KULTUR SORKUTZARAKO “SORKUNTZA” BEKAK EMATEKO 2017. EKITALDIRAKO DEIALDIA.

1.- Deialdiaren xedea.

2018ko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdia egiten da 2018. urtean zehar Sorkuntza izena duten bekak emateko. Laguntza hauen helburua kultur sorkuntza da.

Kultur sorkuntza bezala ulertzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa, zeinak musika, pintura, eskultura, literatura obra, antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza etab.

Beka hauen helburua, sortzaileei beraien obra sortzeko laguntza ekonomikoa ematea da.

2.- Baliabide ekonomikoak.

2018 aurrekontu ekitaldian, programa honen xede diren diru-laguntzetara bideratutako diru kopurua 12.500 €koa izango da eta Sorkuntza ataleko 1.0401.481.334.00.01 aurrekontu-partidatik finantzatuko da.

Ezarritako baldintzen arabera aurkeztutako eskari guztiei erantzuteko adinakoa izango ez balitz aurrekontuan jarritako kopurua, diru-laguntzen kopuru osoaren artean banatuko da kopuru hori.

3.- Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

4.- Gauzatzeko epea eta proiektuak nola justifikatu.

Orokorrean proiektuak gauzatzeko eta gastuen sortzapena (fakturazioa) 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31a bitartekoa izango da.

Diruz lagundutako xedea bete dela justifikatzeko onuradunek oinarrien 15. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute deialdi urtea bukatzen denetik hasita eta hilabeteko epean.

Hau da, 2019ko urtarrilaren 31 baino lehen.

Azpeitian, 2018ko martxoaren 23an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

 

AKATS ZUZENKETA

AZPEITIKO UDALA


Akatsen zuzenketa: Kultur sorkuntza rako «Sorkuntza» bekak emateko 2018. ekitaldirako deialdia.


Azpeitiko Udalak 2018ko martxo aren 23an Kultura Sailak kudeaturiko programen baitan, kultur sorkuntzarako zuzendutako «Sorkuntza» bekak emateko 2018rako deialdia onartu zuen.
Deialdiaren eranskineko bigarren atalean akats bat dagoela ohartarazi ondoren, honekin batera dagokion zuzenketa egingo da:
«... 2. Baliabide ekonomikoak. 2018 aurrekontu ekitaldian, programa honen xede diren diru-laguntzetara bideratutako diru kopurua 12.000 €koa izango da eta Sorkuntza ataleko 1.0401.481.334.00.01 aurrekontu- partidatik  finantzatuko da....»


Azpeitia, 2018ko apirilaren 9a.—Eneko Etxeberria Bereziartua, alkatea.

Iragarkia

 

Dokumentazioa

Oinarriak

Deialdia

Eskaera

Ordezkapen idatzia

Baimena

Ebazpena