wrapper

Oharrak

Azpeitiko udalean, bere Patronatuetan eta Azpeitia Lantzen S.A.n informatika asistentzia ematea

AZPEITIKO UDALA

Kontratazio Atala

Kontratuaren aldaketa: Azpeitiko udalean, bere Patronatuetan eta Azpeitia Lantzen S.A.n informatika asistentzia ematea.

1.- Kontratua eman duen erakundea

a) Erakundea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea bideratzen ari den Saila: Udalaren Idazkaritza.

2.- Kontratuaren helburua

a) Kontratu mota: Zerbitzuak.

b) Kontratuaren azalpena: kontratuaren helburuak dira sistema irekiko prozesu plataformaren biltegiratze, artxibatze eta segurtasun kopien sistemak osatzen dituzten informatika-ekipoen mantentze-lanak, bai eta beharrezko diren euskarri edo/eta software-lizentziak ere.

Informatika-ekipoen mantentze-lanekin lotutako zerbitzuaz gain, betebehar teknikoen orrietan zehaztutako moduan udal webgunearen eta aplikazioen mantentze-lanetarako zebitzuak ere sartzen dira.

c) Lehiaketa iragarkia argitaratu zen aldizkari ofiziala eta eguna: 2015eko martxoaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (43 zenbakia).

3.- Izapidea, prozedura eta esleipen mota.

a) Izapidea: ohizkoa.
b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitatzio aurrekontua:

76.456,79 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.

5.- Esleipena

a) Eguna: Alkatetzak 2015eko maiatzaren 11n emandako Ebazpena.
b) Kontratista: ELKARMENDIA S.L. (Jose Antonio Sudupe Unanue).
c) Esleipen prezioa: 72.600 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.
Ez ohiko zerbitzu teknikoaren prezioa orduko 60,50 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.

Horrez gain, kontratistak bere eskaintzan adierazitako hobekuntzak bete beharko ditu.

d) Kontratuaren iraupena: bi urte, urtez urteko luzapenak egon daitezke beste bi urtetan.

6.- Kontratuaren luzapena

a) Eguna: Alkatetzak 2017ko apirilaren 24an emandako Ebazpena.
b) Esleipen prezioa eta gainontzeko baldintzak berdinak dira, prezioaren berrazterketa egingo da legez arrazoitzen bada.
d) Epea: 2017ko maiatzaren 11tik 2018ko maiatzaren 11era arte.

5.- Kontratuaren aldaketa

a) Eguna: Alkatetzak 2018ko otsailaren 15ean emandako Ebazpena.
b) Helburua: Administrazio elektronikoak sistema informatikoa eguneratzeko eskatzen dituen ekintzetan asesoramendua eta ezarpena.
c) Esleipen prezioa: 21.296 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.
Ez ohiko zerbitzu teknikoaren prezioa orduko 60,50 € gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.
d) Epea: 11 hilabete 2018ko otsailaren 15etik aurrera.
e) Kontratuaren aldaketaren formalizazioa: 2018ko otsailaren 15a.

Azpeitian, 2018ko otsailaren 15ean.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information