wrapper

Oharrak

Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak mantentzeko espedientea

AZPEITIKO UDALA
IRAGARKIA
Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko martxoaren 30eko erabakian jasotako eskuordetza medio, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikaziorako foru diputatuak 2017ko martxoaren 30eko foru aginduaren bitartez, erabaki zen:

Lote 1 (sua itzaltzeko ekipoak, su itzaigailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak) suaren eta intrusioaren aurkako sistemen mantenimendu zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa BABESA SUZAI S.A., (A20095196) enpresarekin.

Lote 2 (suteen eta intrusioaren aurkako sistemak) suaren eta intrusioaren aurkako sistemen mantenimendu zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa SABICO SEGURIDAD S.A. (A20202487) enpresarekin.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren eta Azpeitiko Kirol Patronatua eta Azpeitiko Udala dagokigun espedientera atxikituriko entitateak direla, 2017ko maiatzaren 22ko dekretuen bitartez zerbitzu kontratuak esleitzea erabaki da enpresa hauekin, esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.
Kontratua gauzatzeko epea:
-BI URTE, 2017ko ekainaren 15etik aurrera.
-Luzapena: Urtebeteko bi luzapen gehienez.

Kontratuen formalizazioak 2017ko maiatzaren 23an burutu dira.

Azpeitian, 2017ko uztailaren 10ean - Alkateak - Eneko Etxeberria bereziartua

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information