wrapper

Oharrak

" LED RETROFIT " moduloa hornitzeko kontratuaren esleipena eta formalizazioa

AZPEITIKO UDALA

AZPEITIKO UDALARENTZAT LED “RETROFIT” MODULOA ETA GAINONTZEKO LED LUMINARIA OSAGARRIAK HORNITZEKO KONTRATUAREN ESLEIPENA ETA FORMALIZAZIOA.

Alkateak 2017ko irailaren 18an emandako Ebazpen bidez onartu da publizitatea eginez eta prozedura negoziatua erabiliz Azpeitiko udalarentzat Led “Retrofit” moduloa eta gainontzeko luminaria osagarriak hornitzeko kontratazio espedientea (Albany modeloa).

Sektore Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 154 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontratuaren esleipenari eta formalizazioari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.
C) Espediente kodea: 135K

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratu tipoa: horniketa
b) Helburuaren azalpena: Azpeitiko udalarentzat Led “Retrofit” moduloa eta gainontzeko luminaria osagarriak hornitzeko kontratazio espedientea (Albany modeloa).
c) Lotekako banaketa: ez
d) Materiala jasotzeko lekua eta materiala entregatzea: Udalaren almazenean.
e) Lanak egiteko epea: 5 aste.
f) Web orrian iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko irailaren 19an.

3.- Esleipenaren tramitazioa eta adjudikatzeko era.

a) Izapidetzea: Ohikoa.

b) Prozedura: negoziatua, publizitatea erabiliz.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

120.404,44 € (% 21ko BEZ barne).
Balore estimatu bera.

5.- Esleipena

a) Eguna: 2017/11/20.
b) Kontratista: lmacenes Eléctricos Vascongadas S.A. AELVASA (IZF A-48166169).
c) Nazionalitatea: espainiarra
d) Esleipen kopurua: esleipen kopuru materiala 74.726,85 € gehi 15.692 €. Guztira 90.419,49 €.
e) Hornidura epea: 5 aste (egitasmo hau Toki administrazio publikoaren alorrean energia-eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko EVEren diru-laguntzen deialdian, eta ekainaren 16ko 616/2017 Erreal Dekretuaren bidez arautzen den FEDER deialdien baitan dago.
f) Arrazoia: Eskaintza ekonomikoki onuragarriena.
g) Parte hartu duten enpresa gonbidatuak: AELVASA, FUNDIBIDE eta VALDONAIRE.

6.- Web Orria.

www.azpeitia.eus

Eta hau guztia denak jakinean izan daitezen argitaratu da.

Azpeitian, 2017ko azaroaren 20n.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information