wrapper

Jarduera klasifikatua Fundación Tecnalia Research And Inn.

Jarduera ezartzeko eskaera Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko lege orokorraren ara-bera tramitatu behar dena.

Eskatzailea: Carlos Templado Vallejo - Fundación Tecnalia Research And Inn.

Jarduera: Suaren aurkako segurtasun-laborategia.

Lekua: Anardi area, 9

Aipatu Legeko 58 atalaren arabera, herritarrak jakinaren gainean jartzeko epe bat zabalduko da, jarduera hori dela-eta beren burua eragindakotzat jotzen duten guztiek egokiak diren oharrak egin ahal ditzaten. Espedientea hamabost laneguneko epean egongo da ikusgai Udaleko Idazkaritzan bulego-orduetan. Epe berean erreklamazioak ere aurkeztu ahal izango dira Erregistro Nagusian.

Azpeitia, 2018ko urtarrilaren 23a
ALKATEAK,

Iz.: Eneko Etxeberria Bereziartua

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information