wrapper

Azpeitiko herri ekonomia sustatzen duten proiektuak garatzeko laguntza ekonomikoak

Azpeitiko Udabatzak 2017ko apirilaren 4an egindako bilkuran ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezin Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzetarako 2017ko deialdia eta hura arautuko duten oinarri arautzaileak onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko apirilaren 12an, 72. zk)..

Arauak eskatzen duen jendaurreko argibide epea inolako murtzilorik eta oharpenik izan gabe igaro denez, bere edukia argitaratuko da, eta jakinarazi 2017ko deialdia ere barneratuta dagoela.

Ohiko etxebizitzari ezartzen zaionOndasun Higiezinen Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei Udalak emandako diru-laguntzak arautzeko oinarriak eta 2017ko deialdia.

2015-2019 legegintzaldian Azpeitiko Udalak izango duen lan-ildoetako bat ekonomia-krisiak norbanakoei eta familiei sortutako beharrei aurrea hartu eta erantzutea izango da.

Norbanakoen bazterkeria egoerak nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeria egoerak arintzeko, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenen gizarteratzea errazteko, Azpeitiko Udalak norbanakoentzako zein familientzako udal diru-laguntza sistema bat arautu eta zabaldu nahi du, dagokigun honetan ohiko etxebizitzari ezartzen zaion ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko.

2017ko ekitaldi honetan etxebizitzaren ondasun higiezinen gaineko zergak igoera handia izango du, 2000. urtetik kuota hori ez baita eguneratu, eta ondorioz pertsona askok zailtasunak izango ditu gastu-igoera honi aurre egin ahal izateko, eta arrazoi horregatik Udalak beharrezko ikusi du diru-laguntza lerro berri hau sortzea.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 6. artikuluan adierazten da herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea dela Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemaren helburua. Horretarako, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinatuta arituko dela, haiekin lankidetzan eta besteak beste, “larrialdi-egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea” izango dela funtsezko eginkizunetako bat.

“Larrialdirako laguntza” kontzeptuaren funtsa, hain zuzen ere, une jakin batean (denbora-epea) eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria da.

Beraz, ezusteko gertaera batek edo aldizkako prestazio ekonomikoen ondoriozko baliabide ekonomiko urriek sortutako larrialdiko egoera ekonomikoak estaltzean datza. Udalak norbanakoei eta familiei emango dizkien diru-laguntzak premiazko gabezia eta gabetasunak biltzen dituzten egoerak saihesteko baliabide aringarri modura erabiliko dira.

Udalaren diru-laguntza bat emateak gizarte-diagnostiko batean oinarritua egon behar du, hau da, larrialdi izaera duen premia-egoera ziurtatzen duen preskripzio tekniko batean, eta betiere baliabide ekonomikoen gabeziak eragindako gizarte-bazterketako egoeren prebentzio gisa hartuko da.

Horregatik, beraz, akordio honen bidez onartzen dira norbanakoei eta familiei udal diru-laguntzak arautzeko oinarriak, ohiko etxebizitzari ezartzen zaion ondasun higiezinen gaineko zergak sortutako gastuei aurre egiteko.

Laguntza hauek Udalaren Diru-laguntzetarako Plan Estrategikoaren baitan sartzen dira. Deialdi honek apirilaren 7ko 2/2016 Legeari erantzuten dio, 17. artikuluaren 13. puntuari –Gizarte-zerbitzuak antolatu, planifikatu eta kudeatzea– eta 14. puntuari –Diru-sarreren bermea eta gizarteratzea antolatu, programatu eta kudeatzea– buruzko udal eskumenei buruzkoa, eta zortzigarren xedapen iragankorra.

Laguntza hauen gastuari aurre egiteko bada behar adinako diru-esleipena 2017ko aurrekontuan.

Horiek horrela, Azpeitiko Udalbatzak 2017ko apirilaren 4an egindako bilkuran, Alkateak proposatuta, eta gaia landu eta gaia eztabaidatu ondoren,

ERABAKI DU

Aurrena.- Ohiko etxebizitzari ezartzen zaion ondasun higiezinen gaineko zergaren (kontribuzioaren) ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei Udalak ematen dizkien diru-laguntzak arautzeko oinarriak onartzea.

Bigarrena.- Aipatutako diru-laguntza horietarako 2017ko deialdia onartzea (erabaki honekin batera doa, Eranskin moduan).

Hirugarrena.- 2017ko deialdiari aurre egin ahal izateko, hogeita hamar mila euro (30.000,- €) gastu bat baimentzea, honako aurrekontu-partidatik: 1.0600.480.231.00.03– 30.000,- €.

Azpeitia, 2017ko ekainaren 1ean.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Oinarriak

Eskaera orria