wrapper

Azpeitiko azoka plazan Elikagunea espazioa herri jabariko emakidan ustia­tzeko lizitazio

1.  Entitate eslei­tzailea.

a)  Entitatea: Azpeitiko Udala.

b)  Espedientea izapida­tzen duen bulegoa: Udaleko Idazkari­tza.

c)  Espedientearen zenbakia: 127K.

d)  Kontratazio profilaren helbidea: www.azpeitia.eus.

2.  Kontratuaren xedea.

a)  Kontratazio espedientearen hasiera: Udalba­tzak 2017ko maia­tza­ren 9ko akordioa.

b)  Helburuaren azalpena: Dagokigun kontratuaren helburua da Azpeitiko azoka plazako Elikagunea agrodendaren ustiaketa herri jabariko emakidan. Espazio honetan, bertako jatorria duten elikagaiak oinarri hartuz, hauen salmenta, sukalda­tze, dasta­tze eta aurkezpena egingo da. Hori guztia Nirea mugimendu rurbanoaren filosofiaren baitan eta Basque Label Harategia diseinu markaren babesean.

c)  Lanaren exekuzio lekua: Azpeitiko azoka plazaren behe solairuan.

d)  Emakidaren epea: 10 urte (kontrauak urtez urteko luzapena egiteko aukera jaso­tzen du beste bi urtetan).

3.  Izapide­tza, prozedura eta adjudika­tzeko modua.

a)  Izapidaketa: Ohikoa.

b)  Prozedura: Irekia.

c)  Eslei­tzeko modua: abantaila tekniko gehien ematen duen proposamenari, proposamen teknikoaren barruan jaso diren irizpideak kontuan izanik (balio judizioan oinarritutako erizpideak. Puntuazioa Administrazio klausula zeha­tzen 4.3 klausulan jasota daude).

1.  Oroitidazkia (50 puntu).

2.  Ustiapen bideragarritasun proiektua (30 puntu).

3.  Hobekun­tzak (20 puntu).

4.  Lizitazioaren aurrekontua: esleipendunak ordaindu beharreko prezioa.

Esleipendunak hilero 1.000 € ordaindu beharko du kanon gisa.

5.  Bermeak.

Behin-behinekoa: ez dago.

Behin betikoa: 10.000 €.

6.  Eska­tzailearen betebehar bereziak.

Administrazio klausula zeha­tzen 4.2, eta 4.4 klausulak jaso dituzten baldin­tza orokorrez gain, lizita­tzaileek kontratu hau buru­tzeko eska daitekeen gaitasun enpresariala edo profesionala izan beharko dute, eta agiri bidez egiaztatu behar da, gutxienez 2 urteko eskarmentua izatea sukaldari­tza eta harategi zerbi­tzu lanetan. Gainera elikgaien manipulazio karneta ere eduki beharko dda.

7.  Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a)  Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: Azpeitiko Udala.

b)  Helbidea Enparan­tza nagusia 5.

c)  Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.

d)  Telefonoa: 943.157.198.

e)  Telefaxa: 943.157.201.

f)  Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

8.  Eskain­tzak nola egin.

a)  Eskain­tza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik konta­tzen hasita, 30 egun natural.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jaso­tzeko.

b)  Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldin­tza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, plegu teknikoak eta gainon­tzeko dokumentazioa (eranskinak) Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

c)  Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Poste­txeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskain­tza­ren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldin­tza horiek bete­tzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amai­tzen den egunean baino beranduago jaso­tzen badu hura.

9.  Eskain­tzak ireki­tzea.

a)  Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 18. klausula).

Atal honetan, gainera, proposamenak azter­tzeko eta balora­tzeko ardura izango duen batzor­dearen izendapena jaso da.

b)  Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizita­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak ireki­tzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jar­tzen da.

Azpeitia, 2017ko maia­tza­ren 11.—Eneko Etxe­berria Bereziartua, alkatea

 

DOKUMENTAZIOA

Plegu administratiboak

Plegu teknikoak

2. eta 3. eranskinak

Planoak

 

KONTRATU FORMALIZAZIOA