wrapper

Etxez etxeko zerbitzuaren kontratu luzapena

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo kontratuaren aldaketaren eta luzapenaren berri emango da:
Oinarrizko kontratuaren informazioa:
- Kontratu honen helburu nagusia da Etxez-etxeko laguntza, Eskuhartze psikosoziala eta Eguneko
zentroaren zerbitzuak ematea.
- Kontratazio espedientearen hasiera: Udalbatzak 2014ko otsailaren 4an emandako Akordioa.
- Izapidetzea: arrunta.
- Prozedura: Lehiaketa irekia.
- Esleipena: Udalbatzak 2014ko apirilaren 1ean hartutako akordioa (Kontratua 2014ko apirilaren
11an sinatu zen).
- Kontratista: BIHARKO GIPUZKOA, S.L.
- Kontratuaren prezioa (G.A.O.n argitaratutak 2014ko apirilaren 15ean 72 zenbakia):
- Kontratuaren epea: 2015eko abenduduaren 31era arte (urtez urteko luzapenak gehienez sei urte).
Kontratuaren aldaketa eta luzapena (2017ko ekitaldia)
Kontratu honen helburu nagusia da Etxez-etxeko laguntza, Eskuhartze psikosoziala eta Eguneko
zentroaren zerbitzuak ematea.
- Esleipena: Alkatetzak 2017ko apirilaren 4n hartutako ebazpena (Kontratuaren aldaketa eta luzapena 2017ko apirilaren 26n sinatu da).
- Kontratista: BIHARKO GIPUZKOA, S.L.
- Kontratuaren prezioak:
1) Etxez etxeko laguntza (BEZa barne).
Zerbitzu hori emateagatik zerbitzuaren orduko prezioa 22,80€ ko izango da (BEZa
barne)
2) Eskuhartze psikosozialeko zerbitzua (BEZa barne).
– Hezitzailearen ordua: 22,65 €
– Banakako eta familiako terapiari dagokion psikologoaren ordua: 44,32 €
– Balioespen eta ikuskapen bateratuko ordua: 22,65 €
– Gazteekin talde terapia ordua: 54,56 €
3) Eguneko Zentroa (BEZa barne).
*Segidan jaso diren prezioak GFAko Diputatuen Kontseiluak 2017ko apirilaren 25eko bilkuran onartutakoak dira.
Astegunetarako: Eguneko zentroaren onuradun bakoitzak ordaindu beharrekoa
honako hau da: 47,74 € zerbitzuak jasotzeagatik eta 15,50€ garraio zerbitzuengatik. Guztira, 63,24
€. Prezio hauetan BEZa sartuta dago.
Asteburuetarako: Eguneko zentroaren onuradun bakoitzak ordaindu beharrekoa honako hau da: 54,82 € zerbitzuak jasotzeagatik eta 17,82 € garraio zerbitzuengatik. Guztira, 72,64 €. Prezio hauetan BEZa sartuta dago.
- Kontratuaren epea: 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31a arte.
- Kontratuaren gainontzeko baldintzak berdin jarraituko dute edota plegu administratiboen arabera eguneratuko egingo dira.
Azpeitian, 2017ko maiatzaren 3an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.