
- 13/02/2020
Esklabak Iturzuloko bigarren faserako Etxebiden izena emandakoek martxoaren 2ra arte dute babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutela berresteko
Azpeitiko Udalak herritarrei etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, epe motzean eraikitzen hasiko diren Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko Etxebiden izena emanda daudenek, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute. Horren inguruko informazioa eman eta bete beharreko orria bidali die gutun zertifikatu bidez Udalak Etxebiden etxebizitza erosteko aukeran alta emanda dauden 311 herritarrei. Zozketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 2a arte dute jasotako gutuna sinatuta Udalean entregatuz bere nahia berresteko.
Gehiago irakurri
- 05/02/2020
Oroimen historikoa berreskuratu eta dibulgatzeko fase berria abiatzeko hitzarmena sinatu dute Aranzadi eta Udalak
Aranzadi Zientzia elkarteak eta Azpeitiko Udalak datozen urteotako elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur eguerduam. Hitzarmen horrekin, "memoriarekin eta bizikidetzaren ingurukoa konpromisoa berretsi" nahi izan dute bi aldeek. Azaroan, giza eskubide urraketak biltzen dituen azken liburua kaleratu zuten, eta orduan ere adierazi zuten elkarlanean jarraitzeko asmoa: " Ikerketa lana memoria eta bizikidetza eraikitzeko oinarria da, eta hortik abiatuta, datozen urteotako lan ildoak zehaztu eta lanerako hitzarmena sinatuko dugu", adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak.
Gehiago irakurri
- 03/02/2020
Hasi dira Esklabak-Iturzulo eremuko babestutako etxebizitzak eraikitzen
Aurreikusi bezala urtarrilean hasi dira Esklabak-Iturzulo eremuan obretan. Lehen faseko etxebizitzak eraikitzeko obrak hasi dira eta fase horretan 62 etxebizitza eraikiko dira; 29 babes ofizialeko eta 33 tasatu. 20 hilabetean, 2021eko udazkenerako, etxebizitzak eraikita izatea aurreikusita dute Udalak eta enpresak.
Hasi dira Esklabak Iturzulo eremuko lehen faseko etxebizitzak eraikitzen. Azpeitiko Udalak urtea bukatzerako esleitu zituen lehiaketa publiko bidez obrak, eta urtea hastearekin bat hasi dira obrak. “Dena aurreikusi bezala eta epeetan doa, eta azkenean etxebizitzak eraikitzeko pauso garrantzitsua hasi da”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.
Lehen faseko obrak izanagatik, bi faseetako etxebizitzen oinarria egingo da lehen fase honetan: “Inguru horretan babestutako etxebizitza gehiago eraikitzeko bigarren fasea ere abian dugu. Hori dela eta, lehen fase honetan babestutako etxebizitza guztien oinarria egingo da; hau da, bi faseetako etxebizitzen oinarria edo lurzorura artekoa egingo da” gaineratu du.
Bigarren fasea ere aurrera
Bigarren faseari dagokionez, izen ematea bukatuta, behin-behineko zerrendak osatzen ari da Udala: “Lehen faseko etxebizitzak esleitu ondoren, zerrendetan herritar asko geldituz ziren eta horregatik, iaz, urtea bukatzerako bigarren faseko etxebizitzetan izen emateko prozesua jarri genuen, abian. Izen emate epea bukatuta, behin-behineko zerrendak osatzen ari gara, eta datozen asteetan publikatuko ditugu”, zehaztu du Alkortak. Bigarren fase honetako zozketa noiz izango den ere zehaztuta dute: “Ez dugu data zehatzik jarri, baina martxo-apirila aldean egingo dugu bigarren zozketa”.
Done Jakueko etxebizitzak, lehiaketa publikoan
Alde Zaharrean egingo diren babestutako etxebizitzak eraikitzeko prozedura ere aurrera doa. Done Jakue kaleko babestutako etxebizitzen obra lehiaketa publikoa irekita dago eta otsailaren 11ra bitartean izango da proposamenak aurkezteko epea.

- 22/01/2020
Sormenak, transmisioak eta elkarlanak emaitza ederrak utzi zituen kultur arloan, iaz
2019a bukatuta, pasatako urtearen balantzea egiteko ordua izan ohi da, eta Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Kulturaz Kultur mahaiaren kooperatibak iazko balantzea egin nahi izan dute. Datu positiboak izan dira, beste behin ere. "Udalaren aldetik, aitorpen osoa egin nahi diogu eginiko lanari. Horrez gain, eredu hau, kultura ulertzeko eta bizitzeko modu hau babesteko eta sustatzeko konpromiso osoa hartzen dugu aurrerantzean ere. Izan ere, azken urtean pauso handi bat egin da Azpeitian, Dinamoa sormen gunearekin. Indarrak eta baliabideak jarri ditugu hastapen hauetan. Azpeitia agertokien herria ez ezik, sormenaren laborategia ere bada dagoeneko, nahiz eta oraindik zer egina badagoen. Bide horretantxe sakondu nahi dugu", adierazi du Eneritz Albizu Udal Kultur Batzordeburuak.
Gehiago irakurri
- 21/01/2020
Parte hartze handia eta festa giroa izan dira nagusi sansebastianetan
Beste urte batez, etenik gabe, 24 orduz danbor hotsez bete da Azpeitia. 24 orduz, ehundaka herritar izan dira danborraren bueltan festan. Azpeitiko Udala festak pasatuta, azken egunetan Azpeitian izan den giro onarekin “gustura” da: “Hotz izanagatik, bero izan dira kaleak. Festa giro ederra nagusitu da. Danborzaleek, elkarrekin festaren alde jarri dute beren aletxoa eta bidelagun ederra izan dute guzti honetan Udal Musika Banda”, adierazi du Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak.
Gehiago irakurri
- 20/01/2020
Umeek ere ederki astindu dituzte dituzte danborrak
12:30ak puntuan zirela hasi da haurren danborrada. Txikienek ere ondo astindu dituzte danborrak.
Gehiago irakurri

- 19/01/2020
30 taldek eta 1.500 lagun inguruk bete dute plaza sansebastian bezperan
Inoizko danborradarik handiena izan da sansebastian bezperan Azpeitian. Estreinekoz izan dira Ilunpe, Inpernue eta Izarraitzpe elkarteetako taldeak danborradan. Aurten, 30 taldek hartu dute parte, beraz. Azpeitiko plazak gainezka egin du sansebastian bezperan, 00:00ak jotzean.
Gehiago irakurri
- 16/01/2020
Inoizko sansebastian parte hartzaileenak abiatzeko prest
Iristear dira 2020ko sansebastianak. Herenegun hasi ziren danborradetako entseguak, eta ia guztia prest da inoizko San Sebastian parte hartzaileenaz gozatzeko. "Urtea joan eta urtea etorri, gero eta herritar gehiago dira danborra jotzera animatzen direnak.Gero eta danborjole gehiagok betetzen dituzte kaleak, eta hori benetan pozgarria da. Aurtengo berrikuntza handiena horixe izango da: sansebastian bezperako danborradan, hiru talde berri izango dira: Inpernue, Ilunpe eta Izarritzpe elkarteetako kideak izango dira", adierazi zuen Nagore Alkorta alkateak atzo egindako festen aurkezpenean. Hori dela eta, aurten 22:00etan hasiko da danborrada.
Gehiago irakurri

- 18/12/2019
Urtarrilean hasiko dira Esklabak-Iturzulo eremuko lehen faseko babestutako etxebizitzak eraikitzeko obrak
9.424.185.18 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du obrak. Urtarrilean hasita, 20 hilabeteko epean obra gauzatzea aurreikusten da. 3 enpresa aurkeztu dira lehiaketa publikora eta Altuna y Uria enpresari esleitu zaio.
Gehiago irakurriWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298