
- 08/07/2020
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute festetan parte hartzen duten 26 eragileek eta Azpeitiko Udalak. Erabaki “zaila” izan da, urte osoan festa hauek prestatzeko lan egiten dutelako herritar ugarik. Dena den, pena handiz, baina adostasunez hartu dute erabakia, eta aho batez esan dute une honetan “lehentasuna” duela herritarren osasunak, ezinezkoa delako baldintza hauetan saninazioak ospatzea.
Gehiago irakurri
- 04/07/2020
Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei.
Gehiago irakurri
- 03/07/2020
475.000€ langileen kontratazioa, industria, ekintzailetasuna, merkataritza eta lehen sektorean ekonomia sustatzeko
Ekonomia sustatzeko laguntzak jarri ditu abian Azpeitiko Udalak. Gaur abian jarritako 475.000€ko lerroekin maiatzean aurkeztutako ekonomia suspertzeko plan integralaren gehiengoa exekutatu du Udalak. Krisi ekonomikoa dela-eta deialdia egokitu eta langileak kontratatzeko lerro bat ireki dute: "Alarma egoerak gogor jo du lan mundua, eta epe ertain eta luzera begira ari gara lanean. Inor atzean utzi gabe, azpeitiarren bizi kalitatea hobetzeko ari gara lanean", adierazi du Nagore Alkorta alkateak.
Gehiago irakurri
- 02/07/2020
Anbulatorioko zubia herritar guztientzat irisgarriagoa egiteko obrak esleitu ditu Udalak
Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko lanak esleitu dira eta uda ostean hasiko dira obrak.
Gehiago irakurri
- 01/07/2020
Esklabetako alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko 6 milioi euroko inbertsioa onartu da
Esklabetako eraikinean, gazteen emantzipaziorako 48 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten 2018an. Nagore Alkorta alkateak “proiektu inportantea” dela eta sei milioiko “inbertsioa lortzea garrantzitsua” izan dela gaineratu du. Azpeitian azken urteotan herritarren etxebizitza beharrei erantzuteko abian jarritako politiketan “beste pauso bat” dela gaineratu du.
Gehiago irakurri
- 30/06/2020
Astelehenean, uztailaren 6an, irekiko dira kanpoko igerilekua eta ur-txorroak
Egunean bi txanda izango dira, goizetan 11:00etatik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Txanda bakoitzean 150 pertsona sartuko dira igerilekuan, gehienez eta aurrez txanda hartu beharko da. Ostiralean, udal webgunean jarriko da txandak hartzeko aukera. Aniztasun funtzionala duten herritarrek aurrez txandarik hartu gabe joateko aukera izango dute.
Gehiago irakurri
- 23/06/2020
Haur eta gazteei zuzendutako aisialdirako ekintzan egingo dira, datorren astetik aurrera
Deskeskalatze asteak bukatuta, normaltasun berrirako Eusko Jaurlaritzaren protokolo berria aztertu ostean, Azpeitiko Udalak herriko gaur eta gazteei zuzenduriko hainbat ekintza antolatzea erabaki du uztailean. Protokoloa aztertu eta egin daitezkeen ekintzak zeintzuk diren ikusita itxi du eskaintza Udalak. Hala ere, ez da beste urteetako egoera berdina izango, eta antolatutako jardueretan parte hartzen duten guztiek egoerara moldatzeko neurriak hartu beharko dituzte. Izan ere, aisialdirako hainbat ekintza antolatzeko aukera ikusten den arren, benetako beharrei erantzuteko kalitatezko udalekurik antolatzeko bermerik ez dagoela uste du.
Gehiago irakurri
- 19/06/2020
Kultur sormen prozesuak balioan jarri eta sortzaileak duintzeko asmoz, abian da Sorkuntza Beka
Bosgarren urtez jarraian, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean, Kultur sortzaile gazteei eta berriei zuzenduriko Sormenerako bekak aurkeztu dituzte gaur. Ohi baino beranduago dator deialdia, halabeharrez, baina "kultur sortzaileen egoeraren jakitun, uste dugu, inoiz baino beharrezkoagoa izango direla" sorkuntza bultzatzeko baliabideak uste du Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak. Deialdia abian da eta uztailaren 20a bitartean izango da proposamenak aurkezteko aukera. Aurten 20.000€ko beka izango da; 12.000€, orain arte bezala, sormen proiketuak sustatzeko izango da eta beste 8.000€ak bi sormen egonaldi laguntzeko bideratuko dira.
Gehiago irakurri
- 19/06/2020
Zozkatu dira Esklabak-Iturzuloko bigarren faseko babestutako 67 etxebizitzak
Atzo ekainak 18, 19:00etan hasita Esklabak Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 etxebizitza esleitzeko zozketa egin zuen Azpeitiko Udalak. COVID-19a dela-eta prozedura etenda izan da, eta Nagore Alkorta Alkateak bere hitzartzean azaldu zuen bezala, ahal izan bezain pronto prozedura berriro martxan jarri eta zozketa egin du Udalak.
Gehiago irakurri
- 10/06/2020
Ekainaren 15ean irekiko dira kirol instalazioak, prebentzio neurriak hartuta
Alarma egoera dela eta martxoaren 13tik itxita dira kirol instalazioak. Deseskalatzeko hirugarren fasean, COVID-19a ez hedatzeko prebentzio neurriak hartuta irekiko dira instalazioak, ekainaren 15ean. Itxita izan diren epealdian instalazio guztiak desinfektatzeaz gain, igerilekuan mantenu lanak ere egin dira.
Gehiago irakurriWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298