
- 06/10/2021
Lasaoko araztegia araudi berrira egokitzeko obrak abian dira
Badiolegin (Lasao) dagoen Urola Erdiko araztegiak ibaira egiten diren ixurketen inguruko arautegi berrira egokitzeko obrak egitea adostu dute Lapatx Zabortegiak eta Gipuzkoako Urakek, eta dagoeneko abian dira. 1.358.463,93 euroko inbertsioa egingo da eta aurrekontuaren % 72a Lapatxek eta %28a Gipuzkoako Urakek ordainduko du. Gaur obrak ikusten izan dira -ezkerretik eskubira- Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakaria, Nagore Alkorta Azpetiko alkatea, Olatz Peon Gipuzkoako Ur kontsortzioko lehendakaria eta Iñigo Elosegi Gipuzkoako Urakeko gerentea.
Gehiago irakurri
- 05/10/2021
Ordenantza Fiskaletako prezioak eguneratu eta hobari guztiak mantentzea onartu du udalak
Azpeitiko Udalak behin-behinean 2022rako ordenantza fiskalen aldaketak onartu ditu gaurko plenoan, aho batez. Azken asteotan, udalaren egoera ekonomikoa eta urteko datu ekonomikoak aztertu, azken urteko bilakaera ikusi eta dagozkion aurreikuspenak egin ondoren, bi ogasun batzordetan landu du Udal Gobernuak bere proposamena; planoan aurkeztu eta onartu aurretik.
Gehiago irakurri
- 05/10/2021
Gazteen emantzipazioa laguntzeko alokairurako laguntzak eskatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da
Azpeitiko Udalak 2013. urtetik eskaintzen die herritarrei etxebizitzan alokairurako laguntza. Etxebizitzen alokairurako dirulaguntza deialdia abian jarri du Udalak. Laguntzaren horren bidez, gazteen emantzipazioa bultzatzea edo erraztea izan da helburua hasieratii, baina beharrak ikusita beste hainbat sektoretara ere zabalduz joan da laguntza. Hala, gaur egun, mugikortasun urria duten herritarrek, bananduta edo dibortziatuta daudenek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek ere jaso dezakete laguntza, badiltzak betetzen badituzte. Urriaren 15a izango da aurtengo diru laguntzen eskaera egiteko azken eguna.
Gehiago irakurri
- 16/09/2021
36ko Gerran herritik botatako zortzi emakumeri, errekonozimendua
Juana Agirre Oiarzabal, Catalina Bereziartua Altuna, Maria Ezeiza Salsamendi, Casiana Etxaniz Arrizabalaga, Joxepa Etxeberria Aizpuru, Maria Etxeberria Larrañaga, Isabel Gómez Azkune eta Maria Orbegozo Arzuaga omendu dituzte gaur Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia elkartean, Azpeitiko oroimen historikoa berreskuratu eta zabaltzeko egitasmoen baitan. Ekitaldian, emakume horien senitartekoak izan dira.
Gehiago irakurri
- 15/09/2021
Eskola kirol egokitua, inklusiorako erreminta
Hilabete luzeetako elkarlana hasi da bere emaitzak ematen. Azpeitiko Udala eta Azkoitikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa eta Marea Urdina eskualdean Eskola Kirol Egokituko eskaintza abian jartzeko helburuz lanean aritu dira. Hala, ikasturte berri honetn, eskualdean aniztasun funtzionala duten haur eta nerabeek eskola kirol egokiturako sarbidea izango dute. Gaur prentsaurrean azaldu dute eskaintza Josu Labaka Azpeitiko Udaleko kirol zinegotziak, Sonia Vazquez, Azkoitiko zinegotziak, Unai Azurmendi Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Amaia Elizondo Gipuzkoako Kirol Egokituko zuzendariak eta Aritz Orbegozo Marea Urdinako kideak.
Gehiago irakurri
- 10/09/2021
Emakumeen ahalduntzean sakontzeko, formazio eskaintza zabala ikasturte berrirako
Ikasturte berriari ekiteko indarberrituta eta irudi-berrituta dator Emakumeen Txokoa. Garaietara egokitutako irudia eta eskaintza prestatu ditu datozen hilabeteetarako. Irailaren 20an irekiko da Jabetxe Eskolan zein bestelako tailer eta saioetan izena emateko epea. Jabetze eskolako lau ikastaro; parte hartze, sentsibilizazio eta integraziorako beste 4 ekintza, literatura feminista taldea, Empalabramiento emakumeen ahalduntze proiektua, Neska* gazteen txokoa eta ohiko zerbitzuak eskainiko dira, besteak beste.
Gehiago irakurri
- 10/09/2021
Etxebizitza Saila hasi da Azpeitiko Udalak lagatako Esklaben eraikinean 48 etxebizitza dotazional eraikitzen
Proiektuak 6 milioi euroko aurrekontua du, eta aurreikuspenak betetzen badira, 2023an amaituko dira lanak. Azpeitiko Udalak etxebizitza dotazional horien bidez beste salto bat emango du bere etxebizitza-politiketan; eraikin historiko bat zaharberrituko du eta udalerrian apartamentuen eredu berria eta berritzailea jariko du abian. Eusko Jaurlaritzak, proiektu horren bidez, etxebizitza publikoa sortzeko modu berriari ekin dio, zeina erabiltzen ez diren ondare-balioko eraikinak berrerabiltzean eta, hala, haien birgaitzearen balioa nabarmentzean oinarritzen baita.
Gehiago irakurri
- 30/07/2021
Merkataritzan eta lan munduan ere euskararen normalizazioan aritzeagatik eskertu ditu udalak Artxara Kooperatibako kideak
Elikagunea kudeatzen duen Artxara Kooperatiban izan dira Nagore Alkorta alkatea, Ainara Larrañaga Euskara Batzordeburua eta Nerea Arexolaleiba Elegune, enpresetan euskara planak egiteko udalak eskaintzen duen zerbitzuko teknikaria, euskararen alde egiten duten lana eskertu eta errekonozitzen.
Gehiago irakurri
- 27/07/2021
Eraso matxisten inguruko sentsibilizazio eta informazio udako kanpaina abian da
Udara begira, eraso matxisten aurkako sentsibizilizazio eta informazio kanpaina jarri du Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoa eta Emakume Mahaiarekin elkarlanean. Hala, eskuorri bat osatu dute eta datozen egunotan herriko etxe guztietara banatuko da. Horretaz gain, erasoren bat gertatzen den unean jarraitu beharreko protokoloa gogorarazteko informazioa ere banatu dute herriko ostalaritza zerbitzuetan.
Gehiago irakurri
- 15/07/2021
Bi sormen prozesu eta sei proiektuk jaso dute Sormen Beka
Inoiz baino proiektu gehiago aurkeztu dira Azpeitiko Udalaren Sormen Beketara: 22 hain zuzen. Atzo eman zuten beka jasoko duten proiektuen aurkezpena. Guztira 6 sormen prozesu lagunduko dira diruz; bi sormen egonaldi eta beste 6 proiektu. Guztira, 20.000€ bideratuko dira kultur sorkuntzara, eta sortzaileek Dinamoa sormen gunea eta bere baliabideak izango dituzte eskura, beren nahi eta beharrei bide emateko.
Gehiago irakurri