wrapper

Kultur sormen prozesuak hauspotzeko 2022. urteko Somen Bekak abian dira

Kultur sormen prozesuak hauspotzeko 2022. urteko Somen Bekak abian dira

Zazpigarren urtez jarraian, kultur sortzaile gazteei eta berriei zuzenduriko Sormenerako beken edizioa jarri dute abian Udalak eta kulturaz koperatibak. Gaur egin dute aurkezpena eta apirilaren 2ra bitartean izango da eskaerak egiteko epea. Beka urtez urte garatzen eta eskaeretara egokitzen joan da, eta gaur egun  20.000€ko beka da; 12.000€, orain arte bezala, sormen proiketuak sustatzeko izango da eta beste 8.000€ak bi sormen egonaldi laguntzeko bideratuko dira. Aurten, gainera, sortzaileei bekaren nondik norakoak ezagutu eta norbere proiektua aurkeztu nahi dutenentzat ahlkularitza pertsonala eskainiko du Kulturazek.

Gehiago irakurri
Abian da Joxe Takolo Beka goi mendizaletasuna, zientzia, dibulgazioa eta dibulgazio proiektuak bultzatzeko helburuz

Abian da Joxe Takolo Beka goi mendizaletasuna, zientzia, dibulgazioa eta dibulgazio proiektuak bultzatzeko helburuz

Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren izena eta izana islatzeko helburuz sortutako 2022ko deialdia abian jarri dute Azpeitiko Udalak eta Euskal Herriko Mendi federazioak. 3.000€ko beka honen bidez, goi mendizaletasuna, abentura, zientzia eta dibulgazio proiektuak laguntzen dira diruz; eskaerak martxoaren 18a bitartean aurkez daiteke. Aurtengo deialdiaren berri emateaz gain, gaur www.joxetakolobeka.eus bekaren inguruko xehetasunak biltzen dituen webgunea ere aurkeztu dute gaur Egoitz Arruti Kiroletako batzordeburuak eta Aitor Unanue Lagun Onak Mendizale Elkarteko eta bekako komisioko kideak. 

Gehiago irakurri
Eraso matxisten inguruko informazio eman, kezkak argitu, aholkularitza eskaini eta laguntzeko gunea jarriko da karnabaletan

Eraso matxisten inguruko informazio eman, kezkak argitu, aholkularitza eskaini eta laguntzeko gunea jarriko da karnabaletan

Jai karnabalean eta astelehen karnabalean izango da erasorik gabeko gunea plaza txikian. Igandean, 13:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 00:00etara izango da eta astelehenean 12:30etik 15:00etara eta 22:00etatik 06:00etara. Bertan gaian adituak diren pertsonak izango dira erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen.

Gehiago irakurri
Prest da Karnabaletako egitaraua

Prest da Karnabaletako egitaraua

Larunbateko kalderoen kalejiraren ostean, ia guztia prest da 2022ko karnabaletarako. Urtebeteko etenaren ostean eta antolaketa lanak ohi baino azkarro egin behar izan badira ere, ekitaldi guztiak antolatzeko moduan izan dira udala eta eragileak. Osasun alarma egoera bertan behera utzi ostean, otsailaren 11n erabaki zuten eragileek eta udalak aurtengo karnabalak ohiko moduan antolatzea. Ordutik, burubelarri aritu dira guztiak ekintzak antolatzen. Asteburuan, kaldereroak eta Karnabaletako kontzertua izan dira, eta datorren ostiraletik aurrera karnabalez gozatzeko aukera izango da. 

Azpeitiko Udalak herritar guztion osasuna babesteko segurtasun eta prebentzio neurriak betetzea beharrezkoa dela gogorarazi nahi du; hala, jende pilaketetan, pertsonen arteko distantzia 1,5 metro baino gutxiagoakoa denean maskara jantzi behar dela gogorarazi nahi du. 

Gehiago irakurri
'Egia, justizia eta erreparazioa. Hiru bizipen memorian' mahaingurua, bideoan

'Egia, justizia eta erreparazioa. Hiru bizipen memorian' mahaingurua, bideoan

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean antolatuta, Pili zabala, Idoia Zabaltza eta Maria Jauregi izan ziren asteazkenean, memoriaz, egiaz, justiziaz eta erreparazioaz hitz egiten. Bideoan jaso genuen, arratsak emandakoa. 

Gehiago irakurri
Etxebizitzen funtzio sozialean sakontzeko plana aurkeztu du udalak

Etxebizitzen funtzio sozialean sakontzeko plana aurkeztu du udalak

Planak lau lan lerro biltzen ditu: arreta pertsonalizatua, informazioa eta ahokularitza eskaintzea; etxebizitza hutsak mobilizatu eta alokairura bideratzea; babes publikoko etxebizitzen sustapena eta etxebizitza parkearen birgaitzea bultzatzea. "Azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea" da helburua. Planaren oinarrian, herritarren etxebizitza beharra jasotzen duen azterketa dago. 

Gehiago irakurri
168 proiektu lagundu dira diruz, Ekonomia Sustatzeko laguntzen bidez

168 proiektu lagundu dira diruz, Ekonomia Sustatzeko laguntzen bidez

500.000 euroko inbertsioa egin zuen udalak 2021. urtean herriko sektore ezberdinak laguntzeko; lehen sektore eta zerbitzuetako 103 proiektu, 26 proiektu industriak, ekintzailetasuneko 13 proiektu eta 26 kontratazio lagundu dira zehazki.

Gehiago irakurri
Maiatzara arteko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea astelehenean irekiko da

Maiatzara arteko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea astelehenean irekiko da

Emakumeen ahalduntzean sakondu eta eragiteko ikastaro ikastaro eskaintza zabala izango da abian Jabetze Eskolen baitan. Urtarriletik aurrerako eskaintzan izena emateko aukera urtarrialren 17tik 28ra izango da zabalik.

Gehiago irakurri
Ekindarrek abiatu du kooperatibako kide izateko aurreinskripzioa

Ekindarrek abiatu du kooperatibako kide izateko aurreinskripzioa

Atzo arratsaldean aurkeztu zen azpeitiarren aurrean proiektua, eta jakinmin handia piztu du; izan ere, Sanagustin kulturgunea bete egin zen. Kooperatibista izan nahi dutenen aurreinskripzioa zabaldu da eta www.ekindar.eus helbidean egin daiteke.

Gehiago irakurri
Lan munduan euskararen normalkuntza erronka

Lan munduan euskararen normalkuntza erronka

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, Azpeitiko Udalak herriko enpresentzat jardunaldia antolatu du, Basazabal Jauregian. Bertan, 25 bat enpresetako ordezkariak bildu dira, lan munduan ere hizkuntza normalizazioa bultzatzearen beharraz eta euskara planak enpresetan garatzeko Azpeitiko Udalak duen Elegune doako zerbitzuaren berri emateko. Jardunaldiei hasiera emateko, Jon Sarasua soziolinguista eta unibertsitateko irakaslea izan da. Ostean, Elegune zer den azaltzeaz gain, proiektu horren bidez euskara planak garatu dituzten herriko enpresen esperientziak ezagutzeko aukera ere izan da. 

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information