wrapper

Oharrak

Ostiralean, 19:00etan, irekiko da Basazabal Jauregia; formazioa eta turismoa izango ditu ardatz

Ostiralean, 19:00etan, irekiko da Basazabal Jauregia; formazioa eta turismoa izango ditu ardatz

Hilabeteetako eraberritze lanen ostean, ostiralean irekiko da, 19:00etan , Basazabal Jauregia. Inaugurazio ekitaldi irekia izango da, eta herritar ororentzat irekia. Ostiralean, inaugurazioa eta luntxa izango dira bertan. Ondoren, asteburuan, ate irekiak izango dira, herritarrek eraikina ezagutzeko aukera izan dezaten. 

Gehiago irakurri
Euriak ez ditu kikildu darborjole txikienak

Euriak ez ditu kikildu darborjole txikienak

Sansebastian Egunean, eguraldia ez da lagun izan, eta hainbat aldaketa eragin ditu. Goizean, ez da prozesiorik izan euria dela eta, eta haurren danborrada ere ohi baino motzagoa izan da. EUrten, berrikuntza bat ere izan da goizeko ekitaldia; izan ere, Itsasiko dantzariek dantza egin dute Parroki barruan, San Sebastian martxa jo dutenean. 

Gehiago irakurri
1.500 danbor hotsek hartu dute herria

1.500 danbor hotsek hartu dute herria

Euri tanta batzuk zipriztindu badira ere, euriak ez du eraginik izan Azpeitiko helduen danborradan. Taldeak gainezka, danborrak astintzeko gogoz irten dute, eta nabari izan da gau osoan. Danbor hotsa ozen entzun da kalean, Parrokia aurrean zein plazan. Ikusi argazki galeria

Gehiago irakurri
Sansebastianetako egitaraua

Sansebastianetako egitaraua

Larunbatean eta igandean danbor hotsak izango dira nagusi Azpeitian. Sansebastian festetarako egitarau oparoa antolatu du Udalak, danborradez gain, festa giroaz gozatzeko egun apartak izango dira. Sansebastianetako egitaraua

Gehiago irakurri
Babestutako 70 etxebizitzen zozketa urtarrilaren 24an egingo da, Soreasu antzokian, 19:00etan

Babestutako 70 etxebizitzen zozketa urtarrilaren 24an egingo da, Soreasu antzokian, 19:00etan

Azpeitiko Udalak babestutako 70 etxebizitza zozkatuko ditu; 29 babes ofizialeko esklaba atzean (horietako bi egokituak), eremu bereko 33 etxebizitza tasatu (horietako bi egokituak), errebaleko 4 etxebizitza tasatu eta Done Jakue kaleko beste 4 etxebizitza. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak ere argitaratu dira. Guztira, 408 lagunek hartuko dute parte zozketetanan; 252k babes ofizialeko etxebizitzetarako  zozketan eta 156 etxebizitza tasatuetarakoan.

Gehiago irakurri
Danbor hotsek herria hartzeko, dena prest

Danbor hotsek herria hartzeko, dena prest

Sansebastianetarako atzera kontaketa martxan da. Atzo hasi ziren entseguak, eta ia dena prest da larunbata eta iganderako. Asteburua izanda kaleak gainezka izango direla aurreikusten du Eneko Etxeberria alkateak, eta erasoen aurre egitea "denon ardura" dela eta "adi" ibiltzeko eskatu die herritarrei. 

Gehiago irakurri
Udalaren eskariei erantzunez, Nuarbeko etxeetara ura sare nagusitik heltzeko eta ur zikinak saneamendu nagusira konektatzeko inbertsioak egitea onartu da

Udalaren eskariei erantzunez, Nuarbeko etxeetara ura sare nagusitik heltzeko eta ur zikinak saneamendu nagusira konektatzeko inbertsioak egitea onartu da

Nuarbeko Ibaieder urtegia egin zutenean, Uraren sare nagusitik kanpo utzi zituzten inguruko landa eremuko auzoak. Hori dela eta, azken urte luzeetan hainbat arazo izan dituzte Nuarbeko bizilagunek ura dela eta. Tarteka, auzoko hainbat etxetara ur zikina heldu izan da, eta aurten arte ez da arazoaren irtenbidea bilatu.

Gehiago irakurri
Babestutako etxebizitzetako onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira

Babestutako etxebizitzetako onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira

Azpeitiko Udalak etxebizitza babestuak egiteko abiatutako prozesua aurrera doa, eta babestutako etxebizitzen zozketarako onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu. Hain juxtu, Esklabak-Iturzulo eremuko babes ofizialeko zerrendak, Esklabak-Iturzuloko tasatutakoen zerrendak, Done Jakue kaleko zerrendak eta Bustinzuriko Errebaleko etxebizitzen zozketarako onartu eta baztertuen zerrendak kontsulta daitezke. Alegazioren bat aurkeztu nahi duenak abenduaren 27a arte du horretrako aukera udaletxean. 

Gehiago irakurri
Urrestillako bidegorriaren bigarren faseko obrak, lizitatzear

Urrestillako bidegorriaren bigarren faseko obrak, lizitatzear

Urrestillako bidegorriaren bigarren faseko obrak, Atxubiagako biribilgunetik Urrestillara arteko zatia, hasteko lehiaketa publikoa abian da. Lanen proiektua eta baldintza tekniko eta administratiboak argitaratu ostean, abenduaren 10a  artekoa dute interesa duten enpresek proposamena aurkezteko. Obra zuzendaritza esleituta du, dagoeneko Udalak.

Behin proposamenak aurkeztuta, 2019ko hasieran esleitu eta kontratua firmatu ostean hasiko dira obrak: “Hitzarmena sinatzean, Azpeitiko Udalak ardura batzuk hartu zituen, eta Foru Aldundiak beste batzuk, gu bidegorriaren lehen zatia egin eta bigarrengoaren lehiaketa publikoa urtea bukatzerako egitekotan geratu ginen, eta emandako hitza bete dugu. Foru Aldundiaren esku dago proiektua abian jarri ahal izateko desjabetzeak egitea”, adierazi du Aitor Bereziartua Hirigintza zinegotziak.

Gehiago irakurri
Azpeitia herri hezitzaileagoa izan dadin oinarriak jarri ziren jardunaldian

Azpeitia herri hezitzaileagoa izan dadin oinarriak jarri ziren jardunaldian

50 lagun inguru elkartu ziren pasatu den larunbatean 'Azpeitia heri hezitzailea: baloreen diagnostikoa' jardunaldien baitan. Bertan, norbanakoez gain, diagnostikoa egiterakoan parte hartu duten 52 eragileetako ordezkari ugari ere bildu ziren. Leire Goenaga hezkuntza zinegotzia “gustura” da jardunaldiak emandakoarekin: “Talde ederra bildu ginen, eragileen gogoa nabarmentzen da herri hezitzaile dinamikaren inguruan. Suma daiteke denok hezten dugunaren kontzientzia eta nola hezten dugun hausnartzearen ardura, eta hori poztekoa da. Larunbatekoa mugarri bat izan zen, eta aurrera begira baditugu elkarlanean erantzun beharrezko erronkak”.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information