
- 02/10/2020
Ibai-eder eta Errezil errekak garbituko ditu Azpeitiko Udalak
Azpeitian garrantzia handia du Urola ibaian. Herria aldez alde zatitzen du, erdi-erditik. Presentzia nabarmena du, eta azken urteotan, ibaia eta bere ingurua balioan jarri eta babesteko lan neurri ezberdinak hartu ditu Azpeitiko Udalak. Orain, Urola ibaiarekin elkartzen diren Errezin eta Ibai-eder garbituko ditu.
Gehiago irakurri
- 02/10/2020
Enkarguk: erosketak modu eroso, erraz eta erakargarrian egiteko zerbitzu berria
Herriko merkataritza eta lehen sektore indartzea eta etorkizunera begira jartzea helburu duen zerbitzu berria aurkeztu zuten atzo atsaldean. Enkarguk du izen zerbitzuak eta Azpeitiko Udalaren eta herriko merkatari nahiz ekoizleen elkarlanetik sortu den ekimena da. Proiektu pilotu honen bidez, elikadura arloko saltoki eta azokako postuei salmenta bide berriak ireki eta herritarrei erosketak herrian egiteko erraztasunak ematea nahi zaizkie. Urriaren 5ean has daitezke herritarrak lehen eskaerak egiten.
Gehiago irakurri
- 28/09/2020
Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki Topaketak
Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin eta ohi baino lehenago datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Atzo aurkeztu ziren ‘Tonbola’ ikuskizunaren ostean; antzerkigilez eta antzerkizalez inguratuta. Datozen egunotan jarriko dira ikuskizunetarako sarrerak salgai.

- 18/09/2020
Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus
Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko historialariak azpeitiaoroimena ataria aurkeztu dute. Azpeitiko oroimen historikoa eta gertukoa biltzen dituen ataria. Tropa frankistak Azpeitira sartu zireneko urteurrenaren bezpera aukeratu dute horretarako.
Gehiago irakurri
- 10/09/2020
Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean ere.
Aurten, alarma egoera dela eta ohi baino beranduago egin behar izan da deialdia, eta eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da. Eskaerak udaletxean aurrez aurre edo webgunetik bide elektronikoz aurkezteko aukera izango da.
Deialdiaren inguruko informazio osatua
- Oinarriak
- Deialdia
- Eskaera orria
- Dirulaguntzaren zuriketa
- Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124811

- 09/09/2020
Aurrera doaz etxebizitza beharrari erantzuteko abian diren babestutako etxeak eraikitzeko proiektuak
Azpeitiko Udalak herrian dagoen etxebizitza beharrari erantzuteko helburuarekin babestutako etxebizitzen hainbat prozedura abian ditu. Atzoko plenoan, pauso garrantzitsua eman zen esklabetako eraikineko alokairu sozialerako 48 etxebizitzak eraikitzeko prozeduran zein Bustinzuriko Errebaleko eta Esklabak-Iturzuloko bigarren faseko etxebizitzenean.
Gehiago irakurri
- 07/09/2020
Hasi dira anbulatorioko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko obrak
Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko obrak egiten hasiak dira, eta martxa onean doaz.
Gehiago irakurri
- 04/09/2020
Alberdieneako urbanizazio lanak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan
Astelehenetik aurrera, Alberdienean egiten ari diren etxebizitzen inguruko urbanizazio lanak egiten hasiko dira, eta hainbat aldaketa eragingo ditu. Hala, astelehenetik aurrera Arzubiko zubitik Artetxera arteko pasoa oinezkoentzako soilik izango da; hau da, ibilgailuentzako itxita izango da. Gainera obrek irauten duten bitartean baliteke egunen batean edo bestean oinezkoantzako pasabidea ere itxi beharra.
Ibilgailuen plazarako pasoa Bustinzuriko Errebaletik bideratuko da beste hainbatetan egin bezala, semaforo bidez.
Sortuko diren eragozpenengatik, udalak aurrez barkamena eskatu nahi die herritarrei.
Gehiago irakurri
- 04/09/2020
Segurtasun neurriak hartuta, plazan eta Olazko Amaren plazan egingo da azoka asteartetik aurrera
Datorren asteartetik aurrera, aldaketak izango dira astearteetako azokan. Martxoan egoera ezarri zenetik segurtasun neurriak bermatzeko neurri desberdinak hartu izan ditu Udalak; besteak beste, Betharrametako jolastokian egin izan da azokaren zati bat. Asteartetik aurrera, plazan eta Olazko Amaren plazan egingo da.
Gehiago irakurri
- 27/08/2020
Herenegungo istripuaren ondorioz hildako bi gazte azpeitiarren senide eta lagunei doluminak adierazi nahi dizkie udalak
Herenegun Landetan izandako istripuaren ondorioz hildako bi gazteen familia, lagun eta gertukoei doluminak eman eta bere elkartasuna adierazi nahi die Azpeitiko Udalak.
Golpe gogorra izan dira heriotzak herri osoarentzat eta herritarren sentimenduarekin bat egiten du Udalak. Elkartasuna eta babesaz gain, beharrezko baliabide eta laguntza eskaintzeko harremanetan jarri da hildakoen gertukoekin Udala.
Gehiago irakurriWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298