wrapper

Errepidea egonkortzeko lanak egingo ditu Oñazko errepidean Foru Aldundiak

Errepidea egonkortzeko lanak egingo ditu Oñazko errepidean Foru Aldundiak

Oñatz auzorako errepidean egonkortze lanak hasiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, epe laburrean. Zehazki, GI-3181 errepidean, 2,850 eta 2,890 KP-en artean dagoen bete lanaren egonkontze lanak egingo dituzte. Lanek 3 hilabete inguru irautea aurreikusten dute, eta aste honetan eremua prestaketa lanak hasi dituzte. Obrek irauten duten bitartean ibilgailuen joan-etorria semaforo bidez zuzenduko da. 

Gehiago irakurri
Irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartu ditu udalak

Irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartu ditu udalak

Azpeitia herritar guztientzat irisgarriagoa izateko helburuz, han-hemenka neurriak hartzen dihardu Azpeitiko Udalak. Uda sasoian, ikastetxe inguruetan bi egokitzapen edo obra egin ditu, herritar guztien segurtasuna eta joan-etorriak errazteko. Alde batetik, Perdillegi kalean, Karmelo Etxegarai Ikastolaren aurreko errepidea gurutzatzeko espaloia egokitu du, eta zintarria kendu. Hala, gaur egun, oztoparik gabe igo daiteke espaloira. Beste aldetik, berriz, Loiolako Inazio pasealekuko Azpeitiko Ikastola Ikasberri aurreko semaforoa irisgarriagoa eta seguruagoa egin du, beste botoi bat jarriz oinezkoenkoentzako, bi aldeetan. Orain, seguruagoa da haurrentzako eta gurpindun aulkian daudenentzako irisgarriagoa. 

Gehiago irakurri
'Eskatu, gastatu eta bukatu. Hobe genuke arduraz jokatu' ipun kontaketa izango da Ekoetxean

'Eskatu, gastatu eta bukatu. Hobe genuke arduraz jokatu' ipun kontaketa izango da Ekoetxean

Datorren irailaren 17an, igandean, 'Eskatu, gastatu eta bukatu. Hobe genuke arduraz jokatu' ipun kontaketa izango da Ekoetxean. 11:00etan hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izango du. Saio doakoa bada ere, plaza mugatuak ditu eta aurrez izena eman behar da online edo Ekoetxean bertan. 

Deskribapena
Aitor eta Anerekin egingo dugun bidaian ikasiko dugu gure planeta zaintzeko energia garbiagoa erabili eta behar duguna soilik kontsumitu behar dugula.

Xehetasun gehiago
Erabiltzen dugun energiak mugarik ba al du? Aitor eta Anerekin batera Ekoetxea Azpeitian erantzuna aurkituko dugu.

Gehiago irakurri
'Kastellanuek' dokumentala ikusteko aukera izango da ostegunean

'Kastellanuek' dokumentala ikusteko aukera izango da ostegunean

Datorren ostegunean, irailak 7, Kastellanuek dokumentalaren emanaldia izango da Soreasu Antzokian, 21:00etan hasita. Emanaldia doakoa izango da baina bertara joan nahi dutenek gonbipena hartu beharko dute online hemen. Kastellanuek Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Jon Maiak Azpeitiko Udalaren enkarguz egina. Iazko azaroan estreinatu zen eta herritarren hainbat eskari jaso ostean, berriro izango da ikusgai zineman. 

Azpeitira, batez ere, Extremadurako (Espainia) Valle de la Serenatik etprri ziren migranteak. Horregatik, Extremaduraren Egunaren bezpera aukeratu du udalak emanaldia eskaintzeko. 

Hartu gonbidapena

Gehiago irakurri
Kirol jardueretan izena emateko epea datorren astean zabalduko da

Kirol jardueretan izena emateko epea datorren astean zabalduko da

Haur, gazte eta helduentzako kirol jarduera eskaintza zabala izango da 2023-2024 ikasturtean ere, Azpeitiko Kirol Patronatuak antolatuta. Izena emateko epea irailaren 11tik 17ra bitartean irekiko da. Izen emate orriak igerilekuko harreran jaso eta beteta itzuli behar dira. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da. Urtero bezala, 2023-2024 ikasturterako eskaintza zabala prestatu du Kirol Patronatuak. Ikusi eskaintza hemen.

Ikastaro guztiak urriaren 2an hasiko dira. Aretoko ikastaro guztiek zein helduen igeriketako ikastaroek ikasturte osoko iraupena izango dute, urritik ekainera bitarte, hain zuzen ere. Haurren igeriketako jarduerek, aldiz, 3 hilabeteko iraupena izango dute eta ikastaro bakoitzaren hasieran izen emate epe berri bat irekiko da.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi duenak igerilekuko harreran edo 943814121 telefonora deituta jaso dezake. 

Gehiago irakurri
Aisialdiko programan ikastaroak eskaintzeko proposamenak jasotzeko epea zabalik da irailaren 15era arte

Aisialdiko programan ikastaroak eskaintzeko proposamenak jasotzeko epea zabalik da irailaren 15era arte

2023-2024 ikasturtean ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea ireki du udalak.  Urtero bezala, datorren ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenek, proiektua aurkezteko epea zabalik dute irailaren 15era arte.  Aisialdi programaren helburua da gaur egunean herritarren beharrak asetzeko ikastaroak emateko aukerak sustatzea.

Gehiago irakurri
Segurtasuna bermatzeko baranda aldatu da

Segurtasuna bermatzeko baranda aldatu da

Iraurgi Ikastetxearen albo batean, Perdillegiko aldapan haur eta gaztetxo ugari ibili ohi dira joan-etorrian. Bertako segurtasuna hobetzeko helburuz, Azpeitiko Udalak bertako baranda aldatu du. Hala, gaur egun tarte txikiko baranda bat dago jarrita, haurrak bertatik pasatu edo eror ez daitezen. Azpeitiko Udalak herritarren segurtasuna bermatzeko hartzen dituen neurrien baitan egin da esku-hartzea. 

Gehiago irakurri
Joanes Antxietari buruzko zikloko lehen kontzertua izango da ostiralean Urrestillan

Joanes Antxietari buruzko zikloko lehen kontzertua izango da ostiralean Urrestillan

Joanes Antxieta musikari urrestildarraren lana ezagutarazteko helburu zikloa antolatu dute Azpeitiko Udalak, Eresbilek (Musikaren Euskal Artxiboa), Donostiako Hamabostaldiak eta musika gustuko duten herritar talde batek, musikariaren heriotzaren 500. urteurrenean.

San Joanetan Urrestillako plazan urrestildarrek jarri zuten plakarekin hasi ziren ekintzak eta orain, bere musika ezagutzeko aukera izango da urrestillan bertan abuztuaren 18an, 20:00etan hasita parrokian izango den kontzertuarekin. Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean antolatutako kontzertua izango da Antxietari buruzko kontzertua. 

Skate parke zaharra kentzeko obrak aurrera doaz

Skate parke zaharra kentzeko obrak aurrera doaz

Sanjuandegiko skate park zaharra eraitsi eta aparkalekua egokitzeko obrak aurrera doaz, aurreikusi bezala. Iaz, Izarraitz Atea parkean berria eginda, Sanjuandegin zaharkituta gelditutako skate parkea kentzeko prozesua abiatu zuen udalak. Obren lehiaketa publikoa egin ostean, ekainean hasi ziren skate parke zaharra kentzen. Obrak Art eraikuntzak SL enpresa ari da egiten eta bost hilabeteko epean bukatuta izatea aurreikusten da. Skate park-a kendu ostean, autoentzako aparkalekua atonduko da. Horretarako, 333.037,21 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Gehiago irakurri