wrapper

Maila guztietan euskara doan ikasteko aukera izango da Udal Euskaltegian

Maila guztietan euskara doan ikasteko aukera izango da Udal Euskaltegian

Euskara ikasi edo hobetu nahi duen ororentzako eskaintza prest du Udal Euskaltegiak. Ikasturte berriko eskaintzan izena emateko epea irekita izango da irailaren 27ra bitartean. Azpeitian euskaraz doan ikas daiteke, beka sistemaren bidez. Ikasturte berriari, gainera, egoitza berrian emango zaio hasiera; Perez Arregi Plazako Telefonikako eraikin zaharreko lehen solairuan.

Gehiago irakurri
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa jarri da abian

Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa jarri da abian

Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak batu ditu hainbat eragile, ikastetxe eta udala egitasmo berri honetara, Udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta gehiago dira jatorri atzerritarreko gurasoek dituzten ikasleak, eta hezkuntza-komunitateak erronka berriari erantzun behar izan dio: euskararen erabilerari eustea, beti ere familia horiekiko komunikazioa bermatuz eta herrian dauden kulturen arteko harremanak eraikiz, haien parte-hartzea sustatuz.

Horretarako, Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan ekimen aitzindaria abiarazi zuen UEMAk Zaldibian 2021-2022 ikasturtean, bertako udalarekin, eskolarekin eta hainbat eragilerekin batera, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatearen (HUHEZI) laguntzarekin. Ondoren, Aizarnazabalen, Ibarran, Leitzan eta Ondarroan landu du UEMAk egitasmoa, eskolekin. Ikasturte honetan, batuko da Azpeitia egitasmora Alegia, Arbizu, Areatza, Asteasu, Bera, Itsasondo, Legorreta, Lizartza, Markina-Xemein, Mutriku, Oñati eta Oriorekin batera. 

Gehiago irakurri
Gazte Kirol programa aurten ere martxan izango da

Gazte Kirol programa aurten ere martxan izango da

Gazte Kirol Programa duela bi urte jarri zen abian, DBHko ikasleei ariketa fisikoa egiteko zerbitzua eskaintzeko helburuz. Lehen Hezkuntza bukatzearekin bat bukatzen da Eskola Kirola, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan gazteei herriko kirol baliabideak zein diren eta herrian kirola egiteko zein aukera dituzten erakusteko helburua du. Are gehiago, DBHko gazte horiek herriko edozein esparrutan haien kasa ariketa fisikoa modu osasuntsu batean egin ahal izateko hezi nahi dira.

Aurreko esperientzien ondoren, aurtegoan ere programari jarraipena ematea da helburua, eta horretarako, izen ematea ireki da. Astean saio bat izango da, parte hartzaileekin zehazten den egun eta orduan eta herriko kirol instalazio desberdinetan eta ekintza desberdinak egingo dira. 

Programaren inguruko xehetasunak azaldu, ekintza programa zehaztu eta zalantzak argitzeko asmoz bilera antolatu da irailaren 19an, 19:00etan kiroldegian. Egun horretan hurbildu ezin dutenek, informazioa eta izen-ematea egiteko aukera 943-81 30 69 telefonoan, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postan. 

Gehiago irakurri
'Moitu bazterrak' neska eta emakumeentzako korrika ikastaroa antolatu du udalak

'Moitu bazterrak' neska eta emakumeentzako korrika ikastaroa antolatu du udalak

Korrika egitea geroz eta errotuagoa dago gure inguruan, baina beste arlo askotan bezala, emakumeen presentzia ez da horren handia kalean eta are gutxiago, lasterketetan. Presentzia hori indartzen hasteko, modu kolektiboan egingo korrika egiteko saioak antolatu ditu udalak, oinarrizko mailatik, gidatuta eta lagunartean, lotsak alde batera utzita eta emakumeak kirolerako duten gaitasun faltaren inguruko ideia errotik deuseztatzeko helburuz.

Hizkuntza: euskara
Ordutegia: astelehen eta asteazkenetan, 18.15etatik 19:30era
Iraupena: urritik abendura
Prezioa: 30€/hilean langileek (20€/hilean ikasle eta langabetu)
Izen ematea: Iralaren 11tik 22ra.

Gehiago irakurri
Pintaketa lanak direla-eta hainbat aldaketa izango dira aparkalekuetan

Pintaketa lanak direla-eta hainbat aldaketa izango dira aparkalekuetan

Azpeitiko Udala errepide eta aparkalekuen margoketa lanak egiten ari da pixkanaka herriko eremu desberdinetan. Datozen egunetan ere margotze lanak egitea aurreikusten du eta aparkalekuetan aldaketak eragingo ditu horrek. Bihar goizean, irailak 7, lehen orduan Etxe-alai eta Arana-goikoako errepideak eta aparkalekuak margotuko dituzte. Aparkalekuak hustu egin behar dinerez horretarako, gaurtik bihar gauera arte, Iraurgi ikastetxeko patioa irekita izango da ibilgailuak uzteko. Margoketa lan horien ostean, Olazko Amaren Plaza eta 1766ko Matxinada kaleak margotuko dituzte. 

Azpeitiko Udalak sor daitezkeen endreduengatik aurrez barkamena eskatu nahi die herritarrei. 

Gehiago irakurri
Errepidea egonkortzeko lanak egingo ditu Oñazko errepidean Foru Aldundiak

Errepidea egonkortzeko lanak egingo ditu Oñazko errepidean Foru Aldundiak

Oñatz auzorako errepidean egonkortze lanak hasiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, epe laburrean. Zehazki, GI-3181 errepidean, 2,850 eta 2,890 KP-en artean dagoen bete lanaren egonkontze lanak egingo dituzte. Lanek 3 hilabete inguru irautea aurreikusten dute, eta aste honetan eremua prestaketa lanak hasi dituzte. Obrek irauten duten bitartean ibilgailuen joan-etorria semaforo bidez zuzenduko da. 

Gehiago irakurri
Irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartu ditu udalak

Irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartu ditu udalak

Azpeitia herritar guztientzat irisgarriagoa izateko helburuz, han-hemenka neurriak hartzen dihardu Azpeitiko Udalak. Uda sasoian, ikastetxe inguruetan bi egokitzapen edo obra egin ditu, herritar guztien segurtasuna eta joan-etorriak errazteko. Alde batetik, Perdillegi kalean, Karmelo Etxegarai Ikastolaren aurreko errepidea gurutzatzeko espaloia egokitu du, eta zintarria kendu. Hala, gaur egun, oztoparik gabe igo daiteke espaloira. Beste aldetik, berriz, Loiolako Inazio pasealekuko Azpeitiko Ikastola Ikasberri aurreko semaforoa irisgarriagoa eta seguruagoa egin du, beste botoi bat jarriz oinezkoenkoentzako, bi aldeetan. Orain, seguruagoa da haurrentzako eta gurpindun aulkian daudenentzako irisgarriagoa. 

Gehiago irakurri
'Eskatu, gastatu eta bukatu. Hobe genuke arduraz jokatu' ipun kontaketa izango da Ekoetxean

'Eskatu, gastatu eta bukatu. Hobe genuke arduraz jokatu' ipun kontaketa izango da Ekoetxean

Datorren irailaren 17an, igandean, 'Eskatu, gastatu eta bukatu. Hobe genuke arduraz jokatu' ipun kontaketa izango da Ekoetxean. 11:00etan hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izango du. Saio doakoa bada ere, plaza mugatuak ditu eta aurrez izena eman behar da online edo Ekoetxean bertan. 

Deskribapena
Aitor eta Anerekin egingo dugun bidaian ikasiko dugu gure planeta zaintzeko energia garbiagoa erabili eta behar duguna soilik kontsumitu behar dugula.

Xehetasun gehiago
Erabiltzen dugun energiak mugarik ba al du? Aitor eta Anerekin batera Ekoetxea Azpeitian erantzuna aurkituko dugu.

Gehiago irakurri
'Kastellanuek' dokumentala ikusteko aukera izango da ostegunean

'Kastellanuek' dokumentala ikusteko aukera izango da ostegunean

Datorren ostegunean, irailak 7, Kastellanuek dokumentalaren emanaldia izango da Soreasu Antzokian, 21:00etan hasita. Emanaldia doakoa izango da baina bertara joan nahi dutenek gonbipena hartu beharko dute online hemen. Kastellanuek Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Jon Maiak Azpeitiko Udalaren enkarguz egina. Iazko azaroan estreinatu zen eta herritarren hainbat eskari jaso ostean, berriro izango da ikusgai zineman. 

Azpeitira, batez ere, Extremadurako (Espainia) Valle de la Serenatik etprri ziren migranteak. Horregatik, Extremaduraren Egunaren bezpera aukeratu du udalak emanaldia eskaintzeko. 

Hartu gonbidapena

Gehiago irakurri
Kirol jardueretan izena emateko epea datorren astean zabalduko da

Kirol jardueretan izena emateko epea datorren astean zabalduko da

Haur, gazte eta helduentzako kirol jarduera eskaintza zabala izango da 2023-2024 ikasturtean ere, Azpeitiko Kirol Patronatuak antolatuta. Izena emateko epea irailaren 11tik 17ra bitartean irekiko da. Izen emate orriak igerilekuko harreran jaso eta beteta itzuli behar dira. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da. Urtero bezala, 2023-2024 ikasturterako eskaintza zabala prestatu du Kirol Patronatuak. Ikusi eskaintza hemen.

Ikastaro guztiak urriaren 2an hasiko dira. Aretoko ikastaro guztiek zein helduen igeriketako ikastaroek ikasturte osoko iraupena izango dute, urritik ekainera bitarte, hain zuzen ere. Haurren igeriketako jarduerek, aldiz, 3 hilabeteko iraupena izango dute eta ikastaro bakoitzaren hasieran izen emate epe berri bat irekiko da.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi duenak igerilekuko harreran edo 943814121 telefonora deituta jaso dezake. 

Gehiago irakurri