wrapper

Larunbat arratsaldean emakume skaterren erakustaldi irekia izango da

Larunbat arratsaldean emakume skaterren erakustaldi irekia izango da

Argazki lehiaketa izango da arratsaldeko beste ekitaldietako bat; argazki kamera edo mugikorra erabili ahal izango dira argazkiak ateratzeko; han bertan azalduko dute zein izango diren arauak.

Gehiago irakurri
Oroimen Astean Patxi Ibarzabalek emandako hitzaldia, ikusgai

Oroimen Astean Patxi Ibarzabalek emandako hitzaldia, ikusgai

Irailaren 18tik 22ra Oroimen Astea izan zen Azpeitian. Antolatutako ekitaldien artean, Patxi Ibarzabal Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak ‘Memoria duen herria eraikitzen. Ahaztuen Oroimena 1936 Makinaldeko frontea elkartearen esperientzia’ hitzaldia eskaini zuen. Saioan, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak azken urteotan egindako ibilbideaz jardun zuen. Testigantzen pasarteak, markinaldeko frontean emandako borrokaldiak eta elkarteak landutako gaiekin batera burututako deshobiraketak ere aurkeztu zituen.

Gehiago irakurri
Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saioak eskainiko dira

Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saioak eskainiko dira

Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu du urriaren 3an, 18:30tan, Azoka plazako aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean. Saioetan parte hartzeko izena eman behar da. 

Gehiago irakurri
16-18 urte artekoentzako C1 maila prestatzeko eskaintza berria, Udal Euskaltegian

16-18 urte artekoentzako C1 maila prestatzeko eskaintza berria, Udal Euskaltegian

C1 euskara maila ateratzeko asmoa duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat eskaintza berria du Udal Euskaltegiak ikasturte berrian. HABEren dirulaguntza baten bidez, gainaera 20€ren truke jaso daiteke prestakuntza. Matrikulazio epea zabalik dago eta interesa dutenek Udal Euskaltegiaren egoitza berrira (Perez Arregi Plazako Telefonikako eraikinaren lehen solairuan) jo dezakete 9:00etatik 18:00etara bitartean. C1 mailako saioetarako izena emateko, formazioa jarraitu ahal izateko adinako euskara maila izan beharko da. 

Gehiago irakurri
Asteklima azoka izango da ostegunean plazan

Asteklima azoka izango da ostegunean plazan

Klimaren eta Energiaren astearen baitan, ostegunean, irailak 28, Asteklima azoka egingo da plazan, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Egun horretan, hainbat karpa izango dira plazan eta besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: klima-aldaketa, etxeko ohiturak, mugikortasuna, aisia eta kontsumoa, Urban Klima proiektua, eta gizarteko gainerakoen konpromisoekin bat egingo duen konpromiso pertsonala formalizatzeko modua.

Helburua da familiak kontzientziatzea klima-aldaketaren ondorioei buruz eta eguneroko ohiturak egokitzearen garrantziari buruz, keinu txikiekin ohitura horiek arintzen eta egokitzen laguntzeko. Pasaporte formako dinamika ludiko batean oinarrituko da azoka, hainbat proba garatuta: autodiagnostikoa, informazioa, jarduera posibleak eta abar.


Gehiago irakurri
Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz

Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz

Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna

Gehiago irakurri
Euskalerria auzoko errepidea astelehenean ere itxita izango da

Euskalerria auzoko errepidea astelehenean ere itxita izango da

Atzo eta gaur artean, Azpeitiko Udala Euskalerria auzoko skate parke zaharrean egiten ari den obren baitan, aparkaleku ondoko errepidea asfaltatzea aurreikusia zuen. Euria dela-eta, ordea, ezin izan dira asafatatze lan guztiak burutu eta asteburuan, behin-behineko pasoa jarriko bada ere, astelehenean jarraituko dute lanekin, eguraldiak laguntzen badu. Beraz, astelehenean ere trafikoan aldaketak izango dira eta ezingo da Jim Clarck aurretik pasatu. Horren ordez, epaitegi aurreko aparkalekutik egongo da pasoa ibilgailuentzat.

Obrek ekar ditzaketen eragozpen eta nahigabeak ahalik eta txikienak izan daitezen lan egingo du udalak eta aurrez barkamena eskatu nahi du zor litezkeen arazoengatik.

Gehiago irakurri
Haur eta nerabeentzako zerbitzuak, berriro martxan

Haur eta nerabeentzako zerbitzuak, berriro martxan

Udako oporraldiaren ostean, berriro ere abian jarriko dira haur eta gaztetxoentzako udal zerbitzuak: urriaren 2an zabalduko dira ludotekak, eta urriaren 3an gaztelekua. Egun hauetan, gaztelekuko hezitzaileak ikastetxeetan izan dira DBH1eko ikasleei gaztelekuko zerbitzuak aurkezten; era berean, HH5eko ikasleak ludoteketetan izan dira bisitan, zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezaten.

Gehiago irakurri
Etxebizitzetako energia eraginkortasuna, kontserbazioa eta irisgarritasuna hobetzeko laguntzak abian jarri ditu udalak

Etxebizitzetako energia eraginkortasuna, kontserbazioa eta irisgarritasuna hobetzeko laguntzak abian jarri ditu udalak

Etxebizitza zein etxe-atarietako hobekuntzak lagunduko ditu diruz udalak; urriaren 30 izango da eskaerak aurkezteko epea. Laguntzen inguruko xehetasun gehiago jasotzeko Enparan kaleko Etxebizitza Bulegora jo dezakete herritarrek

Gehiago irakurri
Skate ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Skate ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Azpeitiko Udalak Emakume Txokoko ekintzen baitan, Skate ikastaroa eta ikuskizuna antolatu ditu irailaren 30erako. Ikastaroaren helburua, skateari buruzko iritziak eta ikuspegi anitzak partekatzea da. Skater estereotipoa aztertuko da eta kultura skater horretan, emakumeen papera zein izan ohi den aztertuko da. Gainera, skate parka,emakumen et feminismoz beteko da. Izen ematea, irailaren 27ra arte izango da zabalik Emakume Txokoan. 

Gehiago irakurri