wrapper

Bihar hasiko dira haurrak zumitzezko labirintoa landatzen

Bihar hasiko dira haurrak zumitzezko labirintoa landatzen

Helmuga bezain ederra izaten da askotan bidea, eta hala izan da igandean inauguratuko den zumitzezko labirintoaren kasuan ere. Loiola hiribideko belardian egongo da jolasgune berria, eta elkarlana, parte hartzea, irudimena eta beste hainbat osagai izan ditu ardatz hura eraiki arteko prozesuak. Igandean, urtarrilak 28, festa giroan ospatuko dute emaitza.

Gehiago irakurri
Sansebastianen eraginez, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Sansebastianen eraginez, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Sansebastian jaietarako antolatutako ekitaldiak direla eta, urtarrilaren 20an eta 21ean, 16:30etik 20:00etara bitartean, autobusak ez dira geratuko anbulatorio aurrean. Julian Elortza eta Tren Museoko geltokiak, berriz, goiko saihesbidera pasatuko dira, hau da, Gau Argi aurrera.

Aldaketen berri emateko, oharrak jarri dira geltokietan.

Gehiago irakurri
Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Hutsik geratu da Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian dagoen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa publikoa. Ondorioz, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok bere proposamena aurkezteko aukera izango du. Informazio gehiago nahi duenak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 92 telefonora deitu behar du.

Gehiago irakurri
Bide Azpiegituren foru diputatuarekin bildu da Nagore Alkorta alkatea

Bide Azpiegituren foru diputatuarekin bildu da Nagore Alkorta alkatea

Urola Erdiko alkateek eta eskualdeko eragile sozioekonomikoek bide azpiegituren egoeraren eta egun dauden premien berri eman diote Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako foru diputatuari.

Gehiago irakurri
Euskararen egoera ulertzeko zenbait ikuspegi eta gako berri emango ditu  Iñaki Iurrebasok Azpeitian

Euskararen egoera ulertzeko zenbait ikuspegi eta gako berri emango ditu Iñaki Iurrebasok Azpeitian

Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan? Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira? Zein paper joka dezakete Azpeitia bezalako herriek euskararen indarberritze-prozesuan?

Galdera hori eta tankerako beste batzuk izango ditu hizpide Iñaki Iurrebasok Azpeitian emango duen hitzaldian. Azpeitiko Euskararen Mahaiak eta Uemak antolatu dute, eta urtarrilaren 24an izango da, 18:30ean, Sanagustin Kulturgunean.

Gehiago irakurri
Buruzai proiektuaren inguruko jarrera berretsi, eta proiektuaren inguruko alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du Azpeitiko Udalak

Buruzai proiektuaren inguruko jarrera berretsi, eta proiektuaren inguruko alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du Azpeitiko Udalak

Urtarrileko ohiko udalbatzarra izan zen atzo, eta, besteak beste, Buruzai proiektuaren inguruan Sañu Bizirik taldeak aurkeztutako mozioa izan zuten hizpide.

Gehiago irakurri
1.500 danbor jole baino gehiago aterako dira helduen danborradan, eta 500 inguru haurrenean

1.500 danbor jole baino gehiago aterako dira helduen danborradan, eta 500 inguru haurrenean

Herriko dendetako erakusleihoak dagoeneko danborrez eta danbor taldeen trajeez apainduta daude. Etxeetako balkoietan ere ikusten dira lehen zapiak. Helduek joan den ostegunean egin zuten lehen entsegua, eta bihar egingo dute aurrenekoa haurrek ere. Festa usaina igartzen da dagoeneko herrian, eta Azpeitiko Udalak ere gaur arratsaldean egin du sansebastianen aurkezpena, parte hartzen duten taldeetako ordezkariak han zirela.

Gehiago irakurri
Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra

Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra

Urteko lehen ohiko udalbatzarra asteartean, urtarrilak 16, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmena izango da puntuetako bat.

Gehiago irakurri
Zabalik dago patinaje ikastarorako izen ematea

Zabalik dago patinaje ikastarorako izen ematea

Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi dutenentzat. Otsailetik apirilera bitartean egingo da, eta helduei nahiz Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da.

Gehiago irakurri
Haur filosofia tailerra egingo dute larunbatean

Haur filosofia tailerra egingo dute larunbatean

Urtea hastearekin bat, berriro ere ekingo diete haurren filosofia tailerrei. Larunbatean izango da hurrengo saioa, Basazabal Formakuntza Zentroan, 17:00etatik 18:30era. LH3tik LH6ra arteko ikasleek izaten dute parte hartzeko aukera, eta Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteak egiten ditu dinamizazio lanak.

Gehiago irakurri