wrapper

Udalekuetan begirale aritu nahi dutenek galdetegi baten bidez eman beharko dute izena

Udalekuetan begirale aritu nahi dutenek galdetegi baten bidez eman beharko dute izena

Azpeitiko Udalaren udaleku irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituak behar ditu Jauzika elkarteak. Lan poltsan sartu ahal izateko, galdetegi bat bete beharko da aurten.

Gehiago irakurri
Egun gehiago, kanpoko igerilekuaz gozatzeko

Egun gehiago, kanpoko igerilekuaz gozatzeko

Gainean da uda, eta eguraldi ona iristearekin batera, kanpoko igerilekua noiz irekiko zain egoten dira hainbat herritar. Aurten, denboraldia luzatzea erabaki du udalak, eta aurreko urteetan baino egun gehiagoan egongo da zabalik: ekainaren 3an irekiko dute, eta irailaren 29an itxi. Egunero, 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Gehiago irakurri
Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketa ostegunean egin ahal izango da Azpeitian

Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketa ostegunean egin ahal izango da Azpeitian

Maiatzaren 16an, osteguna, nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte herrian. Horretarako, Loiolako tren geltokiaren parean egongo dira unitate mugikorrak 09:00etatik aurrera. Aurreko urteetan, Landetako biribilgune inguruan ere egiten zituzten azterketak, baina aurten, lanen ondorioz, gune horretan ez dute zerbitzurik emango.

Gehiago irakurri
Bi proiektu “oso desberdinen” artean banatuko dute Joxe Takolo beka

Bi proiektu “oso desberdinen” artean banatuko dute Joxe Takolo beka

Ainhoa Caporossik aurkeztutako Kamineros boulder proiektuak eta Joseba Iztuetak, Ibon Mendiak eta Unai Cobosek aurkeztutako Izenik gabeko dorrea proiektuak bina mila euro jasoko dituzte.

Gehiago irakurri
Zaintza emozionalaren arloan egiten ari den lanketa azalduko du Azpeitiko Udalak EHUren udako ikastaroetan

Zaintza emozionalaren arloan egiten ari den lanketa azalduko du Azpeitiko Udalak EHUren udako ikastaroetan

EHUren udako ikastaroen barruan, Zaintza emozionalerako eredu berritzaileak tokiko administrazioen ikuspegitik. Azpeitiko esperientzia izeneko ikastaroa eskainiko du Azpeitiko Udalak. Uztailaren 16an eta 17an izango da, eta udaleko ordezkaritza zabalak parte hartuko du.

Gehiago irakurri
Hauteskunde mahaietarako zozketa, datorren astelehenean

Hauteskunde mahaietarako zozketa, datorren astelehenean

Ekainaren 9an, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Hauteskunde mahaietarako karguen zozketa maiatzaren 13an, astelehena, egingo du Azpeitiko Udalak, 09:00etan, ezohiko udalbatzarrean.
Herritarrek udalaren webgunean kontsultatu ahal izango dute mahaian egotea tokatu zaien edo ez.

Gehiago irakurri
Bizkaiko unibertsitateetako ikasleek askoz ere gutxiago ordaindu beharko dute autobus zerbitzua

Bizkaiko unibertsitateetako ikasleek askoz ere gutxiago ordaindu beharko dute autobus zerbitzua

Urola eta Deba bailaretako udalak pozik agertu dira, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru departamentuak Bizkaiko unibertsitateetatik joan-etorria egiteko garraio zerbitzua sustatu duelako.

Gehiago irakurri
Berritasunekin dator III. Hanburgesa eta Garagardo Dastaketa

Berritasunekin dator III. Hanburgesa eta Garagardo Dastaketa

Hirugarren urtez jarraian, Azpeitiko Azoka Plazak hartuko du festa. Ekimenaren baitan, III. Gipuzkoako Hanburgesa Artisau Lehiaketa ospatuko da, eta 80ko hamarkadako musika-festa izango da.

Gehiago irakurri
Oraindik ere aurkez daitezke kanpoko igerilekuko kantina kudeatzeko proposamenak

Oraindik ere aurkez daitezke kanpoko igerilekuko kantina kudeatzeko proposamenak

Kanpoko igerilekuko kantinaren kudeaketa lehiaketa publikora atera zuen udalak, baina lehiaketa hutsik geratu da. Hala ere, norbaitek zerbitzu hori emateko interesa izango balu, oraindik aurkez ditzake proposamenak. Baldintzen inguruko xehetasunak jakin nahi dituztenek igerilekura deitu behar dute: 943 81 41 21 da telefono zenbakia.

Gehiago irakurri
Antzerki Topaketetarako kartelak aurkezteko epea, zabalik

Antzerki Topaketetarako kartelak aurkezteko epea, zabalik

Udazkenean egingo da Euskal Antzerki Topaketen 42. edizioa, eta ekitaldia iragarriko duen kartela aukeratzeko, lehiaketa egingo du udalak. Udaleko Kultura Sailean aurkeztu beharko dira lanak, maiatzaren 6tik 31ra bitartean. Irabazleak 900 euroko saria izango du.

Gehiago irakurri