
- 29/12/2020
Zuri-beltz, Kotoi eta Amenabar izan dira Erakusleiho lehiaketako irabazleak
Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak antolatutako erakusleiho lehiaketak baditu saridunak. Zuri-beltz dendak jaso du lehen saria, Kotoik bigarrena eta Amenabarrek hirugarrena eta herritarren saria.
Gehiago irakurri
- 23/12/2020
Olentzero eta Mari Domingiren mezua, haur azpeitiarrei
Olentzero eta Mari Domingi pasa den ostiralean izan ziren herriko ikastetxeetan, haurrak agurtzen. Azken urteotan, abenduaren 24 eguerdian ere, plazan herriko haurrekin elkartzeko parada egin ohi dute. Aurten, ordea, ongietorria antolatzen duten ikastetxe eta kultur eragileekin elkartuta, bizi dugun alarma egoera aintzat hartuta, plazara ez etortzea adostu dute.
Hala ere, mezu bat bidali nahi izan diete herriko haurrei.
Gehiago irakurri
- 17/12/2020
Azpeitiko gizarte zerbitzu eta baliabideak handitu eta behar berrietara egokitzeko azterketa abian da
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu dute, elkarrekin, tokiko arreta-ekosistema bat bultzatuz, behar berriei erantzuteko.
Gehiago irakurri
- 01/12/2020
Gizarte babesa eta ekonomia sustatzea dira 2021. urteko aurrekontuen ardatz nagusiak
Aho batez onartu berri ditu 2021. urteko aurrekontuak Azpeitiko Udalak. Datorren urtean 19.482. 829€ko aurrekontua izango du udalak eta Nagore Alkorta alkateak aurrekontuak osatzerakoan azpeitiarrak izan dituzte gogoan, eta bereziki, "Covid-19aren ondorioz bizitza asko konplikatu" zaien horiek. Egoera zail hauetan "diru publikoa eta udalaren baliabideak gehien behar dituzten herritarren zerbitzura" jarriko dituztela azpimarratu du.
Gehiago irakurri
- 30/11/2020
Ostalaritza sektorea diruz laguntzeko linea berria jarri du abian udalak
Azaroaren 6an, Eusko Jaurlaritzak ostalaritza zerbitzua ixteko agindua eman eta egun gutxira elkartu ginen herriko taberna, jatetxe eta kafetegietako arduradunekin, egoeraz aritzeko. Bileran azaldu genien bezala, jakitun gara oso egoera zaila bizi dutela. Abenduaren 10a arte, gutxienez, itxita izango dituzte beren zerbitzuak eta ostalaritzako jabe eta langileak ekonomikoki gaizki pasatzen ari direla jakintun da Udala. "Herritarren arazoak, udalarenak ere badira, eta bide horretan, babesa hitzez adierazteaz gain, egoera horri aurre egiteko baliabide publikoak jartzeko konpromisoa hartu genuen", adierazi du prentsaurrean Alkortak. Gaur ostalaritzari zuzendutako laguntza linea berri bat aurkeztu dute, 70.000€ bideratuko dituzte itxita dauden taberna eta jatetxeak laguntzeko, eta abenduaren 10a bitartean izango da eskaerak egiteko aukera.
Gehiago irakurri
- 27/11/2020
Landeta eraberritzeko alternatiba desberdinen lanketa abiatu du udalak
Ekonomia, lana edo langabezia dira azpeitiarren kezka nagusiak. Martxotik bizi dugun egoera ez ohiko eta ez egonkorra medio, oraindik eta garrantzia handiagoa hartu dute herritarren artean gai horiek. Azpeitiko Udalaren ardatz da ekonomia azken urteotan, eta egoera bereziak, gizarte beharrei erantzutearekin batera lehentasun nabarmena hartu du azken hilabeteotan. "Lur industrialen baitan hiru lan lerro ditugu zehaztuta: jabeekin lantzen ari garen Corrugadoseko eremuaren garapena, Larringo lur publiko industrial en garapenerako hitzarmenaeta gaur aurkeztera gatozen Landeta eraberritzeko azterketa eta plana. Epe luzerako proiektuen hasiera puntuan gaude, baina etorkizuneko Azpeitia hori eraikitzeko ezinbestekoa da gaurtik lantzen hastea gai konplexu hauek", azpimarratu du Nagore Alkorta alkateak.
Gehiago irakurri
- 20/11/2020
Lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa aitortu die Eleguneko enpresei Udalak, Euskaldiaren hasieran
Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldia bigarren edizioa. Eta gaurkoan, euskarak elkartu ditu Udala eta Elegune enpresen hizkuntza gestiorako gune teknikoaren bidez, lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa hartuta duten enpresak. Artxara, Kooperatiba Elkarte Txikia; Abelur, Kooperatiba Elkartea; Biele, SA; Gurean Turismo Zerbitzuak, SL; K1 Ekopaisaia, SLL eta Landeta Burdin Lanak Berria, SL-ri euskararen alde egiten duten lana errekonozitu eta eskertu diete Nagore Alkorta alkateak eta Eneritz Albizu euskara batzordeburuak.
Gehiago irakurri
- 13/11/2020
Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL Corrugados Azpeitiako lurrentzako irtenbidea bilatzen ari dira
Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL, Corrugados Azpeitiaren gaur egungo jabea, Leal familiarena, elkarlanean ari dira enpresa horren lursail eta instalazioei irtenbide bideragarri eta egokiena eman asmoz. Lur eremu zabala okupatzen du enpresaren azpiegiturak, eta herriko erdigunetik gertu dago siderurgia-ekoizpeneko lantegi historikoa.
Gehiago irakurri
- 12/11/2020
Sustapen ekonomikorako bonoak, merkataritza babesteko
Azpeitiko Udalak eta Bertan merkataritza Elkarteak herriko merkataritza eta ekonomiaren sustapenerako bonoak aterako dituzte berriro. Merkataritza babestu eta herritarrak herrian bertan inbertitzeko hautua egiteko eskatzen diete herritarrei.
Gehiago irakurri
- 05/11/2020
Azpeitiko industria beharrei erantzungo dien Larringo industriagunea garatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Sprilurrek
Gaur goizean sinatu dute Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailburuak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak hitzarmena. “Azpeitiarrak eta gazte belaunaldi berriek Azpeitian bizi eta lan egiteko aukera izan dezaten ezinbesteko proiektua da gaur aurkeztera gatozena. Proiektu honek, beraz, azpeitiarren etorkizuna gaurtik lantzen hastea dakar”, adierazi du Alkortak.
Gehiago irakurriWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298