
- 08/04/2020
Oinarrizko elikagaien banaketa egingo da, behar dutenei jakiak bermatzeko
Egoera berezi honetan herritarron egoera asko aldatu da azken egun eta asteotan. Herritar guztiok jakiak izan ditzagun bermatzeko, apirilaren erdi aldera Janari Bankuaren banaketa gehigarri bat egitea erabaki du Udalak. Elikagaiak behar dituztenek aurrez 943 15 71 92 edo 943 54 79 83 telefonoetara deituta jakinarazi beharko dute.
Gehiago irakurri
- 14/03/2020
Koronabirusaren aurrean herritar ahulenak babesteko lanean hasi dira boluntarioak
Gaur, martxoak 14, larunbata boluntario sarea osatzeko deiari erantzun dieten herritarrak antolatu eta hasi dira lanean. 50 lagun inguruk parte hartu dute gaur goizeko auzolanean. 9:00etan hasi dira lanean arrisku handiena duten herritarrak babesteko asmoz.
Gehiago irakurri
- 13/03/2020
Azpeitiko Udalak hainbat zerbitzu itxiko ditu gaurtik aurrera, koronabirusaren arrisku espazioak gutxitzeko
Euskal Herriko Koronabirus kasuen gorakadaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzaren neurri eta gomendioak jaso ostean, gaurtik (martxoak 13) beste hainbat neurri jarri ditu indarrean, pertsonen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko eta, horrela, birusaren zabalpena gutxitzeko.
Gehiago irakurri
- 12/03/2020
Prebentzio neurriak hartu eta, batez ere, herritarren arrisku-espazioak gutxitzeko neurriak hartu dira
Munduko Osasun Erakundeak Covid 19a edo Koronabirusa birus bat izatetik pandemia izatera pasatu dela jakinarazi du duela ordu gutxi. Euskal Herrira ere iritsi da gaixotasuna, eta hainbat txokotan kasuak zabaltzen ari dira: “Gaixotasunaren zabaltzea zoritxarrez etengabea da. Gaur gaurkoz, Osakidetzak jakinarazi digunez ez dago kasurik ez Azpeitian eta ezta eskualdean ere. Hala ere, gaixotasuna etorri arte zain izan gabe, arduraz jokatu eta neurriak hartzeari ekin genion astearen hasieran”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Osakidetzarekin harreman zuzena du Azpeitiko Udalak, egoeraren jarraipena egiteko.
Gehiago irakurri
- 06/03/2020
Abian jarritako politika feministak berretsi ditu Udal Gobernuak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira
Igandean izango den Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, Udal Gobernuak,gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, beharrezko printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionaletan txertatzeko konpromisoa azpimarratu nahi izan du. Era berean, martxoaren 8rako antolatutako mobilizazioekin bat egin du eta herritarrak ere animatu ditu parte hartzera.
Gehiago irakurri
- 05/03/2020
Argitaratu dira Esklabak-Iturzuloko bigarren faseko etxebizitzen zozketarako onartutako eta baztertuen behin-behineko zerrendak
Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko etxebizitza babestuak egiteko prozesuko tramiteak egiten jarraitzen du Udalak eta onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu gaur. Hain juxtu, Esklabak-Iturzulo eremuko babes ofizialeko eta tasatutakoen onartu eta baztertuen zerrendak kontsulta daitezke dagoeneko. Alegazioren bat aurkeztea nahi duenak martxoaren 20a arte du horretrako aukera, udaletxean.
Gehiago irakurri
- 24/02/2020
Mozorrroz bete da Azpeitia, Astelehen Karnabalean
Txikienek emen diete hasiera mozorroen egunari. Eguerdirako ehundaka eta ehundaka haur, gazte eta heldu dabiltz jai giroan mozorrotuta. Mozorroen desfilean parte hartzaile asko eta asko izan dira, eta betiko zein morrozo originalez alaitu dute Alde Zaharra. Desfilearen ondoren, Kantu Kolore taldearekin dantzaldia izan da; arratsaldean segituko du festak.
Gehiago irakurri
- 23/02/2020
Jai Karnabal elegantea
Eguraldia lagun, herritar andanak hartu du gaur Azpeitiko Alde Zaharra. Eguerdiko Artzain-inudeen pasierak bat egin du elegante jantzita irtendako ehundako herritarrekin eta giro ederra izan da eguerdian plazan. Itsasiko artzain-inudeek, ohiturari jarraituz kalejira egin dute, tartean, San Martin Egoitza atarian geldialdia egin dute beren dantza eta kantuekin egoilarrak alaitzeko. Segidan, plazara joan eta han eskaini ditu beraien ikuskizuna. Ikusi eguerdiko argazkiak.
Gehiago irakurri
- 20/02/2020
Udaltzainen lan poltsa osatzeko izen ematea irekita izango da bihartik martxoaren 12a bitartean
Otsailaren 21etik martxoaren 12a bitartean egin daiteke lan-poltsan sartzeko eskaera. Eskabidea udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.
Azpeitiko Udalak Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu. Gaur argitaratu da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta 15 lan-egun izango dira eskabideak aurkeztu ahal izateko; martxoaren 12a bitartean.
Gehiago irakurri
- 19/02/2020
Karnabaletako egitaraua prest, herritarrek festaz gozatzeko
Kontsultatu Karnabaletako programa osoa.
Gehiago irakurriWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298