wrapper

Oharrak

Eraikin handiagoa, berritua eta jasangarriagoa

35 urte dira udal igerilekua ireki zenetik. Eraikinak azken urteotan aldaketa handiak izan ditu, kanpotik eta barrutik. 2015etik hona, handitu egin da, itxura berritu, eta energia berriztagarriak ezarrita, lehen baino jasangarriagoa da eraikina.

Gehiago irakurri
Karnabal ikusgarriak

Karnabal ikusgarriak

Karnabal ikusgarriak izan dira aurtengoak. Eguraldi ezin hobea izan da asteburu luze osoan, eta ostiraletik hasi eta atzo bitartean, izan da zer ikusia kaleetan. Pozik da Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburua karnabalek eman dutenekin: "Ostiraletik hasi eta atzo bitartean jende mordoa ibili da kalean, eta jende izugarri ibili da elegante jantzita eta mozorrotuta. Benetan ikusgarria izan da. Gainera, festetako ohiko normaltasuna izan da egun hauetan", adierazi du. 

Gehiago irakurri
Molde berriko etxebizitzak eraikitzeko prozesua abiatuko du Udalak

Molde berriko etxebizitzak eraikitzeko prozesua abiatuko du Udalak

Etxebizitza komunitarioak, kooperatiboak... hamaika eredutako etxebizitzak eraikitzeko aukera aztertu, parte hartzaileen artean adostu eta egitea da helburua. 'Azpeitia, elkarrekin bizi' prozesuan parte hartuko duten herritarrek adostutako hori ahalik eta eperik motzenean abian jartzeko konpromisoa du Udalak. Lehen bilera irekia martxoaren 26an, 19:00etan Sanagustin kulturgunean izango da. Bertan, egitasmoaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Euskal Herriko zein munduko hainbat eredu ezagutzeko aukera izango da. 

Gehiago irakurri
Memoria historikoa eta hurbila, sarean

Memoria historikoa eta hurbila, sarean

Azpeitiko Udalak memoria historikoa eta hurbila ikertzeko, eta ezagutarazteko hartutako konpromisoarekin jarraitzen du, eta, bide horretan, gaur Aranzadi elkarteak egindako bi libururen web bertsioa aurkeztu du. 'Azpeitia 1936-1945' eta '1960-2017' liburuak sareratu ditu Digitalidadeak, "memoria aztertu, zabaldu eta egiarekin Udalak duen konpromisoa berresteko". Bi webguneak Azpeitiko Udalaren webgunearen bidez kontsultatzeko aukera izango da. 

Gehiago irakurri
Ekintzaz beterik datoz karnabalak!

Ekintzaz beterik datoz karnabalak!

Larunbatean, kaldereroen etorrerak eta atzo Udal Musika bandaren karnabaletako kontzertuak karnaball giroa ekarri dute Azpeitira. Ostiraletik asteartera, ekintzaz betetako festa egunak izango dira Azpeitian. Ikusi egitaraua

Gehiago irakurri
Basazabaleko gelak erabilgarri daude herritarrentzat

Basazabaleko gelak erabilgarri daude herritarrentzat

Urtarrilaren 25ean inauguratu zen Basazabal Jauregia, eta hasi da eguneroko bere martxa hartzen. Ireki denetik hainbat ikastaro eta jardunaldi izan dira bertan, eta lehen asteak igarota, herritarrentzako erabilgarri jarri ditu gelak Udalak.

Basazabaleko Formazio Zentroak bi solairu eta hainbat gela ditu erabilgarri. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak herriko eragile eta taldeei, Sindikatu Zaharrean zein Baigerako aretoan egiten den bezala, bilera, hitzaldi zein formazio saioak antolatzeko aukera eskaini nahi die, bere ohiko ordutegiaren barruan.

Gehiago irakurri
Babestutako 67 etxebizitza gehiago eraiki eta molde berriko etxebizitzak egiteko prozesuak jarriko ditu abian Udalak

Babestutako 67 etxebizitza gehiago eraiki eta molde berriko etxebizitzak egiteko prozesuak jarriko ditu abian Udalak

Azpeitiko Udalak etxebizitza beharra "erreala dela" ikusita, babestutako etxebizitza gehiago eraikitzeko prozesua jarri du abian. Hala, Esklabak Iturzulo eremuko bigarren fasea jarriko du abian, eta Alde Zaharrean etxebizitza gehiago eraikitzeko aukera aztertuko du. Horretaz gain, nahi eta behar desberdinei erantzuteko molde eta diseinu desberdinetako etxebizitzak hasiera-hasieratik modu parte hartzailean diseinatzeko prozesua jarriko du martxan datozen asteetan, batez ere gazteei zuzenduta. 

Gehiago irakurri
Turismo teknikari lanpostua betetzeko lehiaketa-oposaketa irekia egingo du Iraurgi Berritzenek

Turismo teknikari lanpostua betetzeko lehiaketa-oposaketa irekia egingo du Iraurgi Berritzenek

Lehiaketa-oposaketa ireki bidez, turismo teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du, Iraurgi Berritzenek. Lanpostuaren funtzesko eginbeharra Loiolako Santutegiaren inguruan kokatzen den eskualdeko Turismo Bulegoaren kudeaketaren ardura hartzea izango da, Urola Erdia eskualdeko turismo jardueraren sustapena eta dinamizazioa bultzatzeko helburuz.

Gehiago irakurri
Bigdata eta adinekoen bakardadearen inguruko jardunaldi banarekin ekingo dio formazioak Basazabal Jauregian

Bigdata eta adinekoen bakardadearen inguruko jardunaldi banarekin ekingo dio formazioak Basazabal Jauregian

Otsailaren 6 eta 7an, bi jardunaldi izango dira Basazabal Jauregian. Bigdata etaadinekoen bakardadearen inguruko saio bana izango da, profesional zein herritarrei zuzendua. Ikastaroak Azpeitiko Udalak Deustoko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu ditu eta izen ematea oraindik zabalik dago. 

Gehiago irakurri
Azoka plazaren aurrera begirako proiektuak aurkezteko ekitaldia egingo da, larunbatean 12:00etan

Azoka plazaren aurrera begirako proiektuak aurkezteko ekitaldia egingo da, larunbatean 12:00etan

Azoka Plaza bera berritu, herriko plaza herritarrentzat berreskuratu eta bertako produktuen aldeko apustu sendoa egin du Udalak, azken urteotan. 2018ko otsailean jarri zen abian azoka plaza bere osotasunean. Eraikina eraberrituta, bertako produktuak merkaturatzeko gune bilakatu da. Lehen urtea, lortu nahi denaren hasiera besterik ez da izan. Izan ere, urte honetan azoka plazaren etorkizuneko proiektuak lantzeko talde eragilea sortu du Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Elikagunea eta Urkomerekin batera. Talde horren helburua da bertako produktuak balioan jarri eta zabaltzeko proiektuak abian jartzea. Larunbatean, 12:00etatik aurrera auzketuko dituzte aurrera begirako proiektuak, ekitaldi irekian. 

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information